![]() | ![]() | |||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||
![]() | ||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||
![]() | ||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() |
(1994eko urtarrilaren 7ko E.H.A.A., 4. Zenbakia) OSALAN, Euskal Autonomi Erkidegoari laneko segurtasunaren, higienearen, ingurumenaren eta osasunaren eremuan dagozkion ekintza guztiak organo tekniko bakar batean koordinatzeko eta zentralizatzeko asmoarekin sortu zen, eta langileriak dituen eskubideei eduki eraginkorra emateko. Horretarako, Espainiako Konstituzioak, Europako Zuzendaritzek, Langileen Estatutuak eta E.A.E.ko Autonomia Estatutuak finkaturiko arau-esparruaren barruan, langileen osasuna eta segurtasuna sustatzeaz eta prebenitzeaz arduratzen da. OSALAN Eusko Jaurlaritzan lehendik zeuden hainbat egituretatik sortu zen, honakoetatik hain zuzen: - Lurralde Zentroak (L.Z), Euskal Autonomi Erkidegora abenduaren 18ko 2557/1985 Erret Dekretuaren bitartez ekarriak (1986ko urtarrilaren 9ko E.B.O., 8. Zenbakia).
- Lan-Osasuneko Zerbitzuak; haien eginkizunak Euskal Autonomi Erkidegora irailaren 7ko 2209/1979 Erret Dekretuaren bitartez ekarri zituzten (1979ko irailaren 21eko E.B.O., 227. Zenbakia). OSALANen jarduera, enplegaturiko langileak dituzten jarduera ekonomikoen adar guztietara zabaltzen da, kooperatibak eta Administrazio Publikoak barne hartuz. Era berean, langile autonomoei dagozkien lan-arriskuen prebentzio-lana ere egiten du. (1996. urteko urtarrilaren 18ko E.H.A.A., 13. Zenbakia) |
|