Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu
  4.  
  5. Dantza

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Dantzarako VIII. Plataformaren

AURKEZPENA

Zirkuito '09 - Cartel

Aurtengo Dantza Plataformaren VIII. edizioari hasiera emango zaio Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin. Oraingo honetan, Dantza Garaikidearen Zirkuituarekin batera izango da. Azken horrek, abendura arte luzatu baitu bere egitaraua. Ekimena, azken urtean Euskadin sortutako lanak biltzen dituena, "Dantza" programaren barruan kokatzen da.

8. edizio honek, ekaina eta iraila bitartean izaten diren Donostiako Antzerki Azokaren eta Biarritzeko "Le temps d´aimer-Maitaldia" jaialdiaren ildo berdinei jarraitzen die.

"Dantza" egitarauaren helburua, sormen, ekoizpen-, prestakuntza- eta hedapen-alorretan, dantza profesionalari laguntzea da. Horretarako, Dantzan Bilaka, Dantza Garaikidearen Zirkuitua eta Dantza Plataforma bezalako hedapen-programak eta diru-laguntzak eskaintzen ditu.

Denboraldi honetan, 3 ekoizpenen 4 aurkezpen eskainiko ditu XVIII. Dantza Plataformak. Biarritzen, Ertza konpainiaren "ZOO: Bestias Trajeadas" emanaldia plazaratuko da. Donostian, aldiz, ondorengo hauek izango dira: Dantzaz Konpainiaren "1.01", Aukeran-en "Gernika" eta Ertza-ren "ZOO: Bestias Trajeadas".

Era horretako eskaintzak, profesional zein zaletuen eta, orokorrean, ikusle guztien gustukoak direlakoan gaude. Betiere, dantza indartzea da helburu nagusia.