Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu
  4.  
  5. Ikusentzunezkoak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Ikus-entzunezko Finantzaketa


338/2003 Dekretua (pdf, 110kB), abenduaren 29koa, Euskal Autonomi Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantziazioa arautzen duena. Dekretu honen bidez,     Kultura Sailaren apustua da berariazko finantziazio-lerro bat ezartzea. Ildo horretatik, ikus-entzunezko produkzioa sustatzeko garatu eta erabiliko diren finantza-tresnek, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen ohiko sistema gaindituz, beste aukera batzuk eskainiko dituzte nagusiki: aurrerakin itzulgarriak edo interes-tasa  txikiko maileguak, oinarri teknologiko edo berritzailea duten enpresentzako beste programa batzuetan egiten den bezala.

Hauek dira finantzazio-lerroak:

  • Interés-tasarik gabeko mailegu itzulgarriak. Lerro honetan ikus-entzunezko lanaren kostuaren %30ekoak izango dira gehienez. Ikus-entzunezko produkzio bakoitzeko, 600.000 euro eman daiteke, gehienez, urtean.
  • Kontratuak finantzatzeko maileguak. Eskatzaileei, gehienez, ikus-entzunezko lanaren gaineko eskubideen erosketa-prezioaren %100 ordainduko zaie.


Dekretu honetan arautzen diren laguntzak pertsona juridiko pribatu independenteek eskatu ahal izango dituzte, baldin eta beren jarduera ikus-entzunezkoen berariazko alorrean burutzen badute, urteko deialdia argitaratu baino bi urte lehenagotik gutxienez sozietatearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badago.

Ekitaldi bakoitzari dagozkion zuzkidurak jakinarazten dituen Aginduak hiru hilabetera arteko segidako hiru aldi ezarri ahalko dira, gehienez, eskabideak aurkezteko, betiere baldintza batekin: ez da aldi horietako bateko eskabiderik irekiko aurreko aldirako aurreikusitako zuzkidurak agortu badira.

Argibide gehiagotarako:

338/2003 Dekretua (pdf, 110kB), abenduaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa  sustatzeko finantziazioa arautzen duena.

Agindua, 2006ko apirilaren 12koa (pdf, 110kB), Kultura sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan  ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimenaren 2005erako deialdia egiten duena .