Euskal kultur erakundeak euskararen eta euskal kulturaren garapena laguntzen du ipar Euskal Herrian, bai diruz, bai teknikoki, pertsonek eta elkarteek eraman egitasmoen bidez, eta hori formakuntza, sorkuntza eta hedapen mailan.

Hala ere, Euskal kultur erakundeak ez ditu bakarrik bere partaideen kultura ekintzak sustengatzen. Bere ekimen propioak baditu, bultzatzen eta animatzen ari den euskal kulturaren web atari hori bezala. Euskal kultur erakundeak kultura koordinazio eta egituratze lan garrantzitsua egiten du, elkarteen eta erakunde publikoen arteko harremanak erraztuz.