Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2009/04/27
Hazkunde handiena izan zuen 2008an Euskadiko Filmategiak zinema euskarrian
Interes berezia du norbanakoek egindako film familiarren kopuruaren hazkundeak. 600 rollo baino gehiago jaso dira, oso dokumentu interesgarriak aurki daitezkeelarik, hala nola, Oteizaren Arantzazuko apostoluen eskulturak nola jarri ziren ikustea edo okupazio garaiko Baionan ofiziale nazien irudiak jasotzea.

Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Mikel Arregi Euskadiko Filmategiko zuzendari-gerentea, Euskadiko Filmategiaren 2008ko memoria aurkeztu dute gaur goizean Donostian, nabarmenduz iazko ekitaldian Filmategiak, bere 30 urteko historian,  izan den artxiboen hazkuntza handiena izan zuela:700.000 metro gehiago jaso dira. Batez ere, derrigorrez egin beharreko gordailuak, borondatezkoak eta banaketa komertzialaren ondoren egindakoak dira. Hala ere, interes berezia du norbanakoek egindako film familiarren kopuruaren hazkundeak. 600 rollo baino gehiago jaso dira Filmategian 2008an; film partikular hauetan ezkontzak, bataioak, haurren jolasak edo antzekoak jasotzeaz gain, oso dokumentu interesgarriak aurki daitezke: besteak beste, Oteizaren Arantzazuko apostoluen eskulturak nola jarri ziren ikustea edo okupazio garaiko Baionan ofiziale nazien irudiak jasotzea.

"Ocharcoaga" film labur dokumentala

Filmategiak egin dituen zaharberritzeak aipatu beharra dago. Bost, modu digitalean egin dira, eta beste bat modu fotokimikoan. Artearen munduko zenbait pertsonaia izan dira zaharberritze digitaletako protagonistak: Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Vicente Ameztoy, Eduardo Chillida eta Rafael Ruiz Balerdi. 1961eko Jorge Grau zuzendariaren "Ocharcoaga" film labur dokumentala zaharberritu zen fotokimikoki. Film honek, azaroaren bukaeran Zinebiren 50. edizioa inauguratu zuen eta Bilboko Arriaga Antzokia lepo bete zuen.

Argitalpenen arloan ere, urte berezia izan da 2008a. Mariví Bilbao aktoreari eskainitako monografikoa (Huescako zinema jaialdiarekin argitaratutako liburua izan zen eta bertan omenaldia egin zitzaion), Secundarios Vascos de Primera liburuaren bigarren atala (Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta AISGEren laguntzarekin argitaratua), Zinemaldiarekin batera argitaratutako Terence Davies zuzendariari eskainitakoa (Zinemaldiak atzera begirakoa eskaini zion), eta Susana Torradok idatzitako "El cine vasco en la biliografía cinematográfica" liburua (Deustuko Unibertsitatearekin argitaratua).

2007an ondare videografikoaren digitalizazioari ekin bazitzaion, aurtengo ekitaldian memoria  ahalmena bikoiztu egin da, 12tik 24 terabitera. Irudiak digitalizatzeko eta indexatzeko hiru postu gehiago jarri dira, horietako batean "premier" programaren bidez irudiak editatu daitezke.

Euskadiko Filmategiak, hazi eta indartzeko duen grinaren lekuko, 2008an dokumentazio aditu bat eta laguntzaile tekniko bat kontratatu dira.

Azkenik, bi gordailu berezi aipatu beharra daude. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak urtez urte bideoan jasotzen dituen eta itzultzeko eskaerarik ez duten filmak, alde batetik. Munduko toki guztietatik jasotzen dira eta oso interesgarriak dira. 2008an 1.014 DVD (898 titulu) jaso ziren. Bestetik, ETB1 eta ETB2ko 2000ko maiatzaren 7tik 2005eko ekainaren 16ra bitarteko 17.700 VHS emisio zintak dira.

Donostia, 2009ko apirilaren 27a