Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Antzerki-zabalkunderako diru-laguntzak 2009

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Sustatzeko Zuzendaritza


Xedea

- Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo birak egitea.

- Antzerki-denboraldiak sustatzea.


Nori Zuzendua

Laguntza hauek eskatu ahal izateko, nahitaezkoa izango da baldintza hauek betetzea:

- Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izatea eta profesional gisa aritzea antzerkigintzan.

- Sozietate egoitza edo helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

- Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, altan egotea jarduera ekonomikoen zergako antzerki-jardueretarako epigrafean.

Kultura elkartea edo fundazioaren izaera juridikoa duten eskatzaileek ezingo dituzte jaso dirulaguntza hauek.


Diru kopurua

144.650 €


Araudia

EHAA, 2009ko maiatzaren 15ekoa


Harremanak norekin

José Luis Ibarzabal
Tlf.: 945 019 467


Erantsi beharreko agiriak

Eranskinetan eskatzen dena


Eskabideak Aurkezteko Epea

Eskabideak aurkezteko epea 2009ko urriaren 30ean amaituko da.

Aurrekontua bukatzen baldin bada agindu honen indarraldia amaitu baino lehen, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak, Euskal Herriko Agintaritzan ebazpen bat argitaratuz, amaitutzat joko du eskabideak aurkezteko epea, horretarako izendaturiko diru-funtsak agortu direla arrazoituta.


Eskabideak aurkezteko lekua

Kultura saileko erregistroa
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

Erregistro Orokor Nagusia: Donostia-San Sebastián kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Kale Nagusiko 85eko eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Kale Nagusia, 85 - 48001 Bilbao.

Andiako eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Andia kalea, 13 - 20004 Donostia-San Sebastián.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren beste erregistro orokor nagusi eta laguntzaileak: 72/2008 Dekretua, apirilaren 29koa (EHAA, 2008ko maiatzaren 30ekoa)

Azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz ere entrega daitezke eskaerak.

Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea


Ebazteko epea

Hiru hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Ikusi artxiboa (doc 281 kb)


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.