Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gizarte hedabideak
Irratidifusio soinudunaren alorreko irratiak


Euskal Autonomia Erkidegoak gizarte komunikabideen alorreko eskumenak ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 19. artikuluaren arabera.

Gizarte-hedabideen esparruan, frekuentzia-modulazioko uhin metrikoetako irratidifusio soinudunaren zerbitzuaren ustiapena bi modutan egin daiteke: Herri Administrazioek edo beren erakunde publiko eskudunek zuzenean kudeatuta, edo toki-korporazioek edo pertsona fisiko edo juridikoek administrazio-emakida bidez zeharka kudeatuta.

EUSKAL IRRATI TELEBISTA S. A. Herri Erakundea Eusko Legebiltzarrak maiatzaren 20an onarturiko 5/1982 Legearen bidez sortu zen, gure Autonomi Estatutuak ematen digun eskumenaz baliatuta. Bost irrati eskaintza ditu gaur egun, egunean 24 orduz emititzen.

  • Euskarazko irrati generalista bat (Euskadi Irratia) AM, FM eta TDTn.
  • Gaztelaniazko irrati generalista bat (Radio Euskadi) AM, FM eta TDTn.
  • Gaztelaniazko irrati generalista bat Arabako Lurralde Historikorako (Radio Vitoria) AM eta FMn.
  • Euskarazko irrati formula gazte bat (Gaztea) FM eta TDTn.
  • Euskara eta gaztelaniazko musikako irrati formula bat (Eitb-Musika), FM eta TDTn.

Irratidifusio soinudunaren irrati pribatuak

Irratidifusio soinudunaren udal irratiak