Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak 2009

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Ondarearen Zuzendaritza


Xedea

Euskadiko Irakurketa Sare Publiko liburutegietako titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, bere kontura edo hainbat udalek legez eratutako entitateetan elkartuta -betiere entitate horien helburuetako bat aipatutako liburutegiak elkarrekin kudeatzea bada-, baita udal liburutegiak kudeatzeko eskudun diren erakundeei ere, beren liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko 2009. urterako diru-laguntzak emateko modua arautzea eta horretarako deia egitea da agindu honen helburua.

 Diru-laguntza horiek honako funts hauek erosteko diru-korupuak izango dira:

 1.- Liburutegi sortu berrietarako diren dokumentu sortak.

 2.- Lehendik dauden liburutegietako funtsak berritzeko izenburuak.

 Bi kasuotan, eskuratzen diren lanen artean nahitaezkoa izango da euskaraz nahiz gaztelaniaz editatutako lanak egotea, EAEko bi hizkuntza ofizialetan irakurtzen duten irakurleen eskubidea bermatzeko. Horrekin batera, diru-laguntzaren %10a, gutxienez, EAEn argitaratutako obrak erosteko erabili behar da nahitaez.


Nori Zuzendua

Agindu honetan zehaztutako diru-laguntzak liburutegi publikoa duten udalek jaso ditzakete, baldin eta liburutegia Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren barruan badago. Udalek zeinek bere kontura edo hainbat udalek legez eratutako entitateetan elkartuta eskatu ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta entitate horien helburuetako bat aipatutako liburutegiak elkarrekin kudeatzea bada. Horietaz gainera, onuradun izan daitezke baita ere Euskal Autonomia Erkidegoko udal liburutegi publikoak kudeatzeko eskudun diren toki-erakundeak.


Diru kopurua

832.000,00 €


Araudia

EHAA de 18 de mayo de 2009


Harremanak norekin

Mikel Arenaza
Tlf.: 945 019 471


Erantsi beharreko agiriak

Diru-laguntzak eskatzeko, agindu honen I. eta IV. eranskinetako eskabide-ereduak aurkeztu beharko dira, edo, liburutegi sortu berrietarako dokumentu-sortetarako laguntzen kasuan, I. eta V. eranskinetakoak.

Eskabidea egiten duten entitateak legez eratuta eta hainbat udalerrik osatuta badaude, edota udal liburutegi publikoen alorrean eskudun badira, beren helburuen artean liburutegi-zerbitzu publikoa elkarrekin kudeatzea dagoela egiaztatu beharko dute agirien bidez.

Aurreko puntuetan adierazitakoaz gainera, honako hauek ere aurkeztuko dira:

 Liburutegi sortu berrietarako dokumentu-sorten kasuan:

 a) Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberaz eskatutako diru-laguntzen zerrenda, erakundearen izena eta diru-laguntzaren egoera aipatuta (ezetsia, erantzunaren zain ala emana eta diru-kopurua). Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako helburuetarako beste inongo laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzeko jakinarazpena.

 b) Entitate eskatzailearen idazkariaren egiaztagiria. Bertan, liburutegi(ar)en eragin-eremuko biztanleen kopurua adieraziko da (betiere, biztanleria entitate eskatzaileari dagokiona izango da) eta, horrekin batera, datua nondik atera den.

 c) 2008ko edo 2009ko aurrekontuetan helburu berbererako onartuta dauden diru-atal propioen egiaztagiria edo 2009. urtean finantziazioan parte hartzeko konpromisoa. Horren kopurua, gutxienez, agindu honen II. eranskinaren arabera bere biztanle-taldeari dagokion kopuruaren erdia izango da.

 d) Euskadiko Irakurketa Sare Publikoan sartzeko eskabidea, aurretik egin ez bada, eta proiektuari buruzko memoria zehatza.

 Funtsak berritzeko eskabideen kasuan:

 a) Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberaz eskatutako diru-laguntzen zerrenda, erakundearen izena eta diru-laguntzaren egoera aipatuta (ezetsia, erantzunaren zain ala emana eta diru-kopurua). Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako helburuetarako beste inongo laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzeko jakinarazpena.

 b) Entitate eskatzaileko idazkariaren egiaztagiria, erroldan dauden biztanleen kopurua zehazten duena. Datu horiek nondik atera diren ere jakinarazi beharko da.

 c) 2009ko aurrekontuetan liburutegiko liburu-funtsa berritzeko onartuta dauden diru-atal propioen egiaztagiria edo 2009an finantziazioan parte hartzeko konpromisoa.

 Bigarren aukeraz baliatuz gero, zehaztu egin beharko da ea entitateak, gutxienez, Kultura Sailetik jasoko duen emaitzaren % 50 jarriko duen edo, bestela, zenbat diru emango duen, gehienez, helburu horretarako.

 d) Eskabidea aurkezteko epean liburutegia irekita ez badago, alkateak izenpetutako konpromisoa, urtea bukatu baino lehen irekiko dela adierazteko.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2009-5-19tik 2009-6-18ra


Eskabideak aurkezteko lekua

Kultura saileko erregistroa
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

Erregistro Orokor Nagusia: Donostia-San Sebastián kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Kale Nagusiko 85eko eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Kale Nagusia, 85 - 48001 Bilbao.

Andiako eraikinaren Erregistro Laguntzailea: Andia kalea, 13 - 20004 Donostia-San Sebastián.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren beste erregistro orokor nagusi eta laguntzaileak: 72/2008 Dekretua, apirilaren 29koa (EHAA, 2008ko maiatzaren 30ekoa)

Azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz ere entrega daitezke eskaerak.

Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea


Ebazteko epea

Lau hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Ikusi artxiboa (doc 280 kb)


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.