Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Zerbitzu Zuzendaritza

 

Titularra: Iñigo Cortazar Ibañez
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945019508 Ext. 19508
Faxa945019535


Egitekoak

– Kudeaketa ekonomikoari eta asistentzia juridikoari dagokionez:

  • a) Sailaren eskumeneko arloetan eduki ekonomikoa duten azterlan eta txostenak programatzea eta, hala badagokio, Saileko zuzendaritzekin batera lantzea. Sailaren Aurrekontuen aurreproiektua lantzeari begira, zuzendaritzak koordinatuko ditu eta bere aurreproiektu propioa landuko du sailburuaren begiradapean .
  • b) Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren gai propioekin zerikusia duten Sailaren eskumenak direla-eta Sailari dagozkion egitekoak gauzatzea eta espedienteak kudeatzea, eta sailaren gastuei baimena ematea, betiere eginkizun hori beste organoren bati ez badagokio. Alde horretatik, Sailaren kudeaketa ekonomikoa eta aurrekontuzkoa zentralizatuko ditu, eta Sailaren kanpo-organoen aurrean aurrekontua exekutatzeko faseak tramitatuko ditu.
  • c) Alde horretatik, sailaren kudeaketa ekonomikoa eta aurrekontuzkoa zentralizatuko ditu, eta sailaren kanpo-organoen aurrean aurrekontua exekutatzeko faseak tramitatuko ditu.
  • d) Sailak dituen ondasun guztiak direla-eta Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzarekin izan beharreko harremanak bateratzea, Euskal Ondareari buruzko Legeak dioen bezala, bai eta Ogasun eta Herri Administrazio Saileko ondare-kontabilitatearen arloarekin ere. Era berean, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzarekin elkarlanean, Sailarenak diren ondasun eta eskubideen inbentarioa osatzen laguntzea.
  •  e) Saileko zerbitzu juridikoak egituratzea, aholkularitza juridikoa eskaintzea Saileko organoei, eta eskatutako zuzenbide-txostenak ematea, kasu honetan Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak dituen eskumenak ezertan urratu gabe.
  • f) Sailak sortzen duen araudia koordinatzea, hala badagokio lantzea, eta horren jarraipena egitea.
  • g) Kolaboratzea Saileko organoek nahitaez eman behar dituzten txosten edo irizpenak lantzean, dokumentu horiek juridikoki garrantzia edo eragina duten kasuetan.
  • h) Sailaren egintzen aurka jarritako administrazio-errekurtsoak ebazteko proposamenak aztertzea eta formulatzea, bai eta ondare-erantzukizunaren gaineko erreklamazioak eta auzibidera jo aurreko erreklamazioak ere, horiek ebaztea Saileko organoen egitekoa den kasuetan. Era berean, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren Auzibide Zuzendaritzaren bidez Sailak epaitegiekin eta juztizia auzitegiekin dituen auziei buruzko harremanak koordinatzea, eskatzen dizkioten espedienteak eta dokumentazioa bidaltzeari begira eta horien epaiak betetzeari begira.

– Langileen gaineko kudeaketari dagokionez:

  • a) Sailari atxikitako langileen gaineko prozedurak administratzea eta kudeatzea, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 10. artikuluak zehazten dituen eskumenez baliatuz. Egiteko horiek Ogasun eta Herri Administrazioko Sailaren organo eskudunei dagozkien egitekoak urratu gabe gauzatuko ditu.
  • b) Sailak langile-premiak direla-eta egindako aurreikuspenak ebaluatuko ditu eta Saileko plantillak eta lanpostu-zerrendak egiteko proposamenak egingo ditu.
  • c) Langileentzako formazio eta hobekuntza planak eta programak sustatzea, hala dagokionean, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen lankidetzaz.
  • d) Organo eskudunek langileen gainean hartutako erabaki eta ebazpenen gaineko informazio egokia ematea Saileko zerbitzuei eta betetzen direla zaintzea.
  • e) Ondorengoei buruzko proposamenak taxutzea Saileko gainontzeko organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organo eskudunekin koordinatuta: barruko antolamendua, Saileko zerbitzuen arrazionalizazioa eta informatizazioa eta Saileko lan-metodoak.
  • f) Langileen arloan dagozkion espedienteei hasiera ematea eta zehapen arinak jartzea, indarrean dagoen legediaren arabera.

– Planifikazioari eta azterlanei dagokienez:

  • a) Informazio-sistema, estatistika eta azterlanen alorretan, kudeaketa eta koordinazio lana egitea, Ogasun eta Administrazio Sailaren eskumenak ezertan ere urratu gabe. Horretarako, apirilaren 23ko 86/1996 Dekretuaren bidez araututako estatistika organo berariazkoa atxikiko zaio, betiere Jaurlaritzako sailen estatistikarako organo bereziak arautzen dituen ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuan xedatutakoa urratu gabe. Alde horretatik, hauek izango ditu eginkizunak.
  • b) Aurreko idatz-zatian adierazitako gaien inguruan Saileko zerbitzuek eskatuta bideratzen diren kontratazioetan, horiek hasi aurreko nahitaezko txostenak ematea.
  • c) Zuzendaritza Batzordeak eskatuta, Sailaren politika garatzeko interesgarriak diren gaien inguruko azterlan eta txosten orokorrak egitea.

 – Aurrekoez gainera, Sailaren kudeaketa transbertsalaz arduratzen den organoa den aldetik:

  • a) Administrazioa eraldatzeko eta eraberritzeko eskumena duen organoaren jarraibideak eta ekimenak gauzatzeko eta garatzeko behar den sostengua bermatzea; gai horretan eta Sailaren jarduera eremuaren barruan, Jaurlaritzaren programan aurreikusitakoa bete dadin.
  • b) Sailak herritarrei informazioa eta arreta emateko dituen zerbitzuek ahalik eta ongien funtziona dezaten ziurtatzea (2. eta 3. atentzio maila), eta Jaurlaritzaren Zuzenean-Herritarrentzako arretarako gunearekin harreman egokiak bideratzea.
  • c) Sailaren atalen jardunbide koordinatua eta eraginkorra lortzeko beharrezkoak diren jarduketak bultzatzea, Sailak esleiturik dituen jardun-arloetan informazio, dokumentazio eta ikerketa elementu egokiak izateko.
  • d) Sailaren ikus-entzunezkoen argitalpenak, elektronikoak, informatikoak eta telematikoak koordinatzea, Sailaren zuzendaritzekin bermatuz bere eskumeneko arloetan solaskide eraginkorrak daudela.
  • e) Saileko lanpostuen kokapen fisikoaren eta ekipamenduaren eta eraberritze-lanen gaineko ardura duten saileko lan-atalekin batera egin beharrekoak zuzentzea, beti ere Ogasun eta Herri Administrazioko Sailak gai horretan dituen eskumenak urratu gabe. Saileko bulegoen barne-erregimena eta baita ere Sailari atxikitako ondarearen eta ondare horren horniduraren administrazioa eta atalen barruko erregimena zaintzea eta mantentzea eta atxikita duen ondarea administratzea eta kontserbatzea.
  • f) Sailaren Informatika arloko beharrizanak –aplikazioak eta euskarriak– planifikatzea eta koordinatzea, baldin ez badaude Administrazioko beste sailei esleituta.
  • g) Gobernu Kontseiluak edo eskuordetutako organoek aztertu beharreko gai eta espedienteak tramitatzea eta koordinatzea eta baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharreko xedapen eta administrazio-egintzak ere.
  • h) Euskararen erabilera normalizatzeko Plana dela-eta Sailari dagozkion egitekoak gauzatzea eta, hala badagokio, beharrezko neurriak bultzatzea eta arautzea.
  • i) Sailburuordetzaren baten esparrutik kanpo geratzen diren gaietarako, baldin indarreko legeriaren arabera kontratu txikitzat jotzen badira, kontratazio organo gisa jardutea.
  • j) Fundazio-arloan Sailak dituen egitekoak gauzatzea, baldin eta horretarako organo jakinik zehazten ez bada.
  • k) Sailean kalitate-modeloak diseinatzea eta garatzea.
    Aurrekontutik Sailari dagokion zatiaren aurreproiektua koordinatzea, egitea eta jarraipena egitea eta Saileko kudeaketa ekonomikoaz arduratzea.  
  • Sailari atxikitako langileen gaineko prozedurak administratzea eta kudeatzea, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 10. artikuluak zehazten dituen eskumenez baliatuz. Egiteko horiek Ogasun eta Herri Administrazioko Sailaren organo eskudunei dagozkien egitekoetan kalterik eragin gabe gauzatuko ditu.
  • Sailak langile-premiak direla-eta egindako aurreikuspenak ebaluatuko ditu eta Saileko plantillak eta lanpostu-zerrendak egiteko proposamenak egingo ditu.
  • Langileentzako formazio eta hobekuntza planak eta programak egitea, hala dagokionean, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen lankidetzaz.
  • Organo eskudunek langileen gainean hartutako akordio eta ebazpenen gaineko informazio egokia ematea saileko zerbitzuei eta betetzen direla zaintzea.
  • Ondorengoei buruzko proposamenak taxutzea Saileko gainontzeko organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organo eskudunekin koordinatuta: barruko antolamendua, Saileko zerbitzuen arrazionalizazioa eta informatizazioa eta Saileko lan-metodoak.
  • Saileko lanpostuen kokapen fisikoaren eta ekipamenduaren eta eraberritze-lanen gaineko ardura duten saileko lan-atalekin batera egin beharrekoak zuzentzea, beti ere, Ogasun eta Herri Administrazioko Sailak gai horretan dituen eskumenen kalterik gabe. Saileko bulegoen barne-erregimena eta baita ere sailari atxikitako ondarearen eta ondare horren horniduraren administrazioa eta dependentzien barruko erregimena zaintzea eta mantentzea eta atxikita duen ondarea administratzea eta kontserbatzea.
  • Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren gai propioekin zerikusia duten sailaren eskumenak direla-eta sailari dagozkion espedienteak kudeatzea.
  • Antolamenduari edo Informatikari dagozkien gaiekin zerikusia duten eskumenak kudeatzea, baldin eta komunak badira, sail guztietako direlako.
  • Saileko organoei lege-aholkularitza eskaintzea, egiteko horretan Jaurlaritzaren Lehendakaritzaordetzak dituen eskumenen kaltetan gabe.
  • Fundazio-arloan Sailak dituen egitekoak gauzatzea, baldin eta horretarako organo jakinik zehazten ez bada.
  • Langileen arloan dagozkion espedienteei hasiera ematea eta zehapen arinak jartzea, indarrean dagoen legediaren arabera.
  • Sailak dituen ondasun guztiak direla-eta Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzarekin izan beharreko harremanak bateratzea, Euskal Ondareari buruzko Legeak dioen bezala. Era berean, sailarenak diren ondasun eta eskubideen inbentarioa osatzen laguntzea.
  • Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak edo Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu beharreko gaiak organo horiei helarazteko izapidetzeak egitea eta baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo bestelako aldizkari ofizial batean argitaratu beharreko xedapen eta administrazio-egintzak horietara helarazteko egindakoak ere.
  • Administrazioa eraldatzeko eta eraberritzeko eskumena duen organoaren jarraibideak eta ekimenak gauzatzeko eta garatzeko behar den sostengua bermatzea; gai horretan eta sailaren jarduera eremuaren barruan, Jaurlaritzaren programan aurreikusitakoa bete dadin.
  • Sailaren gastuak baiestea, indarrean dagoen legeriaren arabera, eta, sailaren kanpo-organoen aurrean, aurrekontuetako egitarapen faseak izapidetzea.
  • Euskararen erabilera normalizatzeko plana dela-eta Sailari dagozkion egitekoak gauzatzea.