Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteria

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2008

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritza


Xedea

Euskadiko gazteak garapenerako elkarlanean sentsibilizatzea.


Nori Zuzendua

Eskatzaileek ondorengo baldintzak ere bete behar dituzte:

a) 2008ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izatea edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

b) 2008ko urtarrilaren 1ean 20 urtetik gorako adina izatea eta 2008ko abenduaren 31ra arte 31 urtetik beherakoa izatea.

c) Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea.

d) Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten pertsona fisiko zein juridikoek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik, sexu-bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetatik seigarrenaren indarrez (II. eranskina).


Diru kopurua

155.000 €


Araudia

EHAA, 2008ko apirilaren 14koa


Harremanak norekin

Rosa Gelbentzu
Tlf: 945 019 501

gazteria@ej-gv.es

www.gazteaukera.euskadi.net

 


Erantsi beharreko agiriak

Eranskinetan eskatzen dena


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008ko maiatzaren 5a arte


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskabideak bi modutara egin daitezke: bai on line, bai deialdi honen I. Eranskinean txertatzen den inprimaki ofiziala aurkeztuta.

- Eskabidea on line eginez gero, www.gazteaukera.euskadi.net atari gaztean aurki daitekeen formulario elektronikoa bete beharko da.

- I. Eranskinean txertatuta dagoen inrpimaki ofiziala erabiliz gero, honako helbide hauetako batean aurkeztuko da: 

Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao

Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.

Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.


Tramiteen deskripzioa

Hautaketa prozedurak hiru fase ditu: aurrehautaketa, hautaketa eta informazio eta orientazio aldia.

Lehenengo fasean, Hautaketa Batzordeak 170 parte-hartzaile aukeratuko ditu.

Bigarren fasean, aurrez aukeratutakoekin hiru eguneko batzar-egonaldia egingo da barnetegi batean. Egonaldi horretan Batzordeak 100 lagun aukeratuko ditu.

Hirugarren fasean (informazio eta orientazio aldia) aukeratutakoekin bi eguneko batzar-egonaldia egingo da barnetegi batean. Egonaldi horretan, lankide boluntario moduan burutuko dituzten lankidetza-proiektuen gaineko informazioa eta orientazioa emango zaie hautatutako pertsonei.

 


Egitura Atal Ebazlea

Gazteria eta Gizarte-Ekintza zuzendaria


Ebazteko epea

Zazpi baliodun eguneko epea, Hautaketa Batzordeak aurrehautaketarako proposamenaren berri ematen duenetik hasita.

Esleipen ebazpena



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Eranskinak (doc 66 kb)


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.