Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kulturaren Euskal Behatokia

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Oroitza Txostena eta Jarduera Plana

2008ko Oroitza Txostena

memoria anual 2008Bi urte pasatxo dira Kulturaren Euskal Behatokia sortu zenetik, eta 2008ko urtearen amaiera ez da erakundearentzat jarraipen soila izan. Zalantzarik gabe, denboran aurrera egitea funtsezkoa da edozein proiektu gauzatzeko, eta bide horretan da, dagoeneko, Behatokia. Hala, bada, programa estatistikoak lehen emaitzak jasotzeari ekin dio. Bi arretagune izan ditu 2008ak: batetik, kulturako produktuen eta zerbitzuen eskaera ezagutu nahi izan da. Alde horretatik, oso informazio baliagarria eskuratu da jada, herritarren ohiturak eta praktikak haztatzeko. Bigarren arretagunea, berriz, lehenengoaren ifrentzua da, alegia, kultura-eskaintzari buruzko informazioa jasotzea. Horretarako, bi eragiketa estatistiko berri bultzatu dira, arteen eta kultura-industrien eremuko arlo zehatzak ezagutzera emateko xedez. Azken batez, emaitzak aztertzeko arloa eta ikerketa nahiz eragiketa berriak diseinatzeko arloa bateratu dira, bateratze horren bidez, pixkanaka-pixkanaka informazio-sistema osoa eratzeko asmoz.

Informazioa hedatzeko jarduera Behatokian berria ez bada ere, aurtengoan nabarmen sendotu da arlo hori. Hala, esate baterako, ohituren azterketari buruzko emaitzak landu, eta paperean argitaratzeko prestatu dira. Ekimen horren bidez, bada, aurrerapauso handia egin da produktu-ildo berria ekoizteari ekiteko, eta kulturari buruzko estatistiken eta azterketen bilduma izan da horren guztiaren lehen fruitua. Behatokia, bestalde, ezagutza handia metatzen ari da gutxinaka-gutxinaka, eta osagai ukiezinez eratutako ezagutza-meta hori emaitza bikaina ari da ematen, hainbat kultura-eragilerekin batera osatutako lan-sareetan eta proiektuetan hezurmamituta.

Hona ekarri den oroitza-txostenak 2008an gauzatutako lana du aztergai, urte horri dagozkion jarduketa-planeko helburuak eta konpromisoak oinarri hartuta. Hala, aldi horretan lortu diren helburu nagusiak laburbiltzen ditu, horien gaineko balioztapena eginda; horrez gain, 2008an emandako aurrerapausoak azaltzen ditu, hainbat adibide eta datu adierazgarriz lagunduta.

Kultura Behatokiaren 2008ko Oroitza Txostena (pdf, 504 KB)

2009ko Jarduera Plana

Jarduera Plana 20092009an, KEBren ibilbidean etapa berri bat hasi da. KEB proiektua 2006an gauzatu zen kulturaren eta haren sektoreen informazio-sistema erregularra eta egituratua edukitzeko beharrari erantzuteko.

Behatokiak diseinatutako eta kultura-eragileekin egiaztatutako estatistika-esparruaren ikuspegi globala eta sistemikoa hartzen du erreferentziatzat etapa horrek. Ikuspuntu orokor batetik, behaketa-ziklo bat hasten da, eta, helburua kulturaren ikuspegi orokor bat lortzea duenez, beharrezkoa du egungo testuinguruan kulturari sortzen zaizkion eztabaidei, joerei, erronkei eta erabilera berriei adi egotea. Jarrera honek ezagutza eta jokabide kritikoa izatea eskatzen du, eta Behatokiak, baldintza horiek indartzeko, kontrastegune, hausnarketagune eta eztabaidaguneak irekiko ditu kulturaren alorreko espezialista eta aditu garrantzitsuekin.

2009KO JARDUERA PLANA (pdf 117KB)