Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kulturaren Euskal Behatokia

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Kulturaren Euskal Behatokia

kulturaren Euskal Behatokia - LogotipoaKulturaren Euskal Behatokia martxan jarri du Kultura Sailak eta honako hau izango du helburu: kulturaren esparruari buruzko informazio hutsunea betetzea, kultura gizartearen eta ekonomiaren elementu nagusi gisa ezarriz eta zehaztasunean duen oinarria gehituz, Eusko Jaurlaritzak, 2004ko irailaren 21eko Gobernu Kontseiluko saioan, onarturiko Kulturaren Euskal Planean proposatzen dena jarraiki.

Lakuan kokatua delarik, Jarraipen Baztordea izango du Behatokiak, honako kideek osatua: Eusko Jaurlaritza, hiru Foru Aldundiak, hiru hiriburuak eta Eudel, eta baita ere kulturgintzako zenbait sektoretako ordezkariek ere. Kulturaren Euskal Behatokiaren aurrekariak honako lau alderdi nagusi hauetan laburtzen dira:

 

  1. Kulturaren esparruari buruzko informazio eskasia.
  2. Informazioa biltzeko metodo estandarra ezartzeko premia, konparazioak egiteko eta erabakiak hartzeko.
  3. Sektorea ezagututa, baina eguneroko kudeaketaren larritasunik gabe, errealitate kulturala azter dezakeen erakundea sortzeko premia.
  4. Kulturari buruzko azterketan eta hausnarketan elementu objektiboak sartzeak duen garrantzia.

Hala, Behatokia Kulturaren Euskal Planaren zutabetako bat da, eta eskatuenetakoa eragileen aldetik, zeren funtsezkotzat jotzen zuten kultura aldagaien jarraipena egiteko, sektore ezberdinen eta Administrazioaren arteko komunikazio mekanismo gisa, eta baita ere erabakiak hartzeko orduan instituzio eta eragileen aldetik. Behatokiak emango duen informazioa Euskadi zein lurralde mailakoa izango da eta Eustat-en kolaborazioa izango du.

Lehenbiziko fasean, 2006-2008, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak hartuko du bere gain Behatokiaren kudeaketa, jarraipen lanetan jardungo duen Behatokiaren arduradunaren bitartez, eta lehiaketa publikoa egin ondoan hautatutako kanpoko enpresa baten laguntza teknikoaz baliatuz.

Sailburuak aurkeztu txostena Behatokiari buruz (pdf, 210KB)