Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Lezo
2009ko urriak 14, Asteazkena

Azken ordukoak

2009-10-12 | 18:56:50

Allerru judo taldeak hirugarren postua lortu du Palermoko txapelketan

Allerru judo taldea Palermon (Italia) egon da asteburu honetan. Falcone & Borcelino taldekako judo txapelketan hartu dute parte. Hainbat herrialdetako taldeek hartu zuten parte lehiaketa horretan.

Ez du erantzunik

2009-10-08 | 17:34:40

Papresaren eraikin berriari bide eman diote Lezoko udalbatzarrean

Hirigintzari buruzko hiru proposamen aurrera atera ditu Udal Gobernuak; EAJren babesa izan du Algeposakoan

Ez du erantzunik

2009-10-07 | 14:14:33

Eibarko Finalista Egunera joango da Allerru mendi taldea

?Allerru Mendi Taldeak denboraldiko lehen irteera egingo du hurrengo igandean, hilaren 18an. Eibarren antolatutako Finalista Egunera. Horrela emango diote hasiera 2009/2010 ikasturteari. Eibarko Arrate eta Kalamua mendietara egingo dute txangoa. Horrela, Lezoko taxi geltokian geratu dira hilaren 18an, 08:15ean. Bertan hartuko dute autobusa. Izena emateko epea hilaren 15ean, gaur zortzi alegia, itxiko dute. Gurutze Santua plazako Aizpea tabernan eman beharko dute izena interesa dutenek. Helduek sei euro ordaindu beharko dute eta hamasei urtera bitartekoek, aldiz, hiru euro eta erdi.

Ez du erantzunik

2009-10-06 | 18:42:13

XVI. Jon Garbizu Olerki Saria eta Lope Isastikoa Ipuin Saria abian dira

Datorren hilabetean aurkeztu beharko dituzte euren lanak sei eta hamabost urte bitarteko lezoarrek

Aurten ere, hamaseigarren aldiz jadanik, Jon Garbizu Olerki Saria eta Lope Isastikoa Ipuin Saria jarri ditu martxan Lezoko liburutegiak. Sei eta hamabost urteko ikasleei daude zuzenduta bi lehiaketa horiek. Baldintzak Lezoko biztanlea izatea edo Udal Liburutegiko bazkide izatea dira.
Horrela, bost mailatan banatuko dituzte lehiakideak, adinaren arabera. A mailan sei eta zazpi urteko haurrak egongo dira. B mailan, berriz, zortzi eta bederatzi urtekoak egongo dira.
D mailan, bestalde, hamar eta 11 urtekoak egongo dira. E mailan hamabi eta hamahiru urtekoak eta, azkenik, zaharrenak (hamalau eta hamabost urtekoak) F mailan ariko dira.
Antolatzaileen arabera, aurkeztu beharreko lanak euskarazko olerkiak edo ipuinak izan behar dute, gai librekoak. Gehienez hiru orrialdekoa izango dute eta, hori bai, inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute. Olerkien atalean, bertsoak edo hitz jokoak ere hartuko dituzte kontuan.

Ez du erantzunik

2009-10-06 | 18:29:49

1949an jaiotako lezoarrek bazkaria egingo dute

Hilaren 17an egingo dute otordua 60 urte bete dituztenek, 1953an jaiotakoek egingo duten egun berean

Udazken honetan Lezoko kintoek hainbat hitzordu dituzte. Ohitura bilakatu da jadanik belaunaldi berekoen arteko bilerak antolatzea. Urriaren 17an, esaterako, 1949an eta 1953an Lezon jaiotakoek edo Lezon bizi direnek adiskidetasun bazkaria izango dute, bakoitzak bere aldetik, betiere.
Horrela, aurten 60 urte bete dituztenek edo beteko dituztenek hurrengo larunbatean izango dute otordua. Lezoko Ixkulin Elkartean egingo dute bazkaria eta joan nahi duenak 40 euroko diru sarrera egin beharko du Kutxaren 2101 0052 2401 2354 4181 kontu korrontean. Urriaren 14a baino lehenago ordaindu beharko dute.
1949an jaiotakoez gain, 1953an jaio zirenek ere bazkaria egingo dute. Altamira auzoko Karmen Jatetxean egingo dute bazkari hori, hurrengo larunbatean. Informazio gehiago nahi duenak bi telefono zenbaki hauetara dei dezake: 665 709 881 edo 943 245 447.

Ez du erantzunik

2009-10-05 | 11:07:42

Zabaldu dute N-1 errepidea, bi autok istripua izan era gero

Bi autoen gidariak Donostiako Ospitalera eraman dituzte, zaurituta

Bi autok elkarren kontra aurrez aurre jo dute Lezon, N-1 errepidean, goizean. Istripuaren ondorioz bi autoen gidariak zauritu zira, eta Donostiako Ospitalera eraman dituzte. Gertakariagatik auto-ilarak sortu dira bi autoak errepidetik kendu bitartean. Horregatik. trafikoa beste errepide batzutara bideratu dute.

Ez du erantzunik

Udalak Papresaren egitasmoa aurkeztu du

2009-10-02 | 19:39:32

Udalak Papresaren egitasmoa aurkeztu du

Herritarren iritziak eta kezkak bildu ditu Udalak eta urte bukaera arte ez dira tramitazioekin hasiko

Papresak Lezoko lurretan eraikin berria egin nahi du, futbol zelai zaharraren ondoan. Horrela, egitasmo hori herritarren artean aurkezteko bilkura egin zuen atzo Udalak. Lezoko Udalak antolatutako bileran eraiki nahi duten partzelaren inguruko datuak eman zituzten. Guztira, 54.000 metro koadro erabiliko dituzte, horietatik 7.000, eraikina egiteko. Papresako langile batzordeko ordezkariak ere egon ziren bileran, eta egin nahi duten eraikin horretan zer egiteko asmoa duten azaldu zuten. Euren arabera, enpresaren helburua ez da makineria berria erabiltzea edo lanpostu gehiago sortzea, egun dauden eraikinetako gainkarga arintzea baizik. Herritarren artean, inguruko baserrietan bizi direnak zeuden, eta kezka berezia agertu zuten papergintzako enpresen ohiko arazoen inguruan (usaina, zarata...).

Ez du erantzunik

2009-09-29 | 11:13:45

Allerru-Algeposak puntua lortu du lehenengo partidan

Allerru-Algeposa areto futboleko taldeak hasi du denboraldia. Asteburuan Oiartzunen jokatutako partidan (Lezoko kiroldegian arazo bat zela-eta), berdinketa eskuratu zuen Allerru-Algeposak. Portugaleteko Jarrilleros taldea izan zuen aurkari. Partida ireki baten ondoren, azkeneko emaitza 4-4koa izan zen.

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Bat-batean

Datua

180 konposta egiteko makina

Oarsoaldeko makinen erdiak baino gehiago Oiartzunen daude: 267tik 180, hain zuzen ere. Errenteria-Oreretan 50 daude, Lezon 19, eta Pasaian 18.

Irudia

Berrerabili daitezkeen poltsak

Berrerabili daitezkeen poltsak

Oiartzungo Carrefour merkatalgunean desagertu dira plastikozko ohiko poltsak. Espainiako Estatuko azken legearen arabera, dendetan ezingo dituzte plastikozko poltsak banatu 2010 urte hasieratik aurrera. Carreufour duela aste batzuk hasita zegoen jendeari neurriaren berri ematen, eta herenegunez geroztik, berrerabili daitezkeen errafiazko poltsak banatzen ari dira, doan.

Inkestak

Lezo

Zer iruditzen zaizu Lezoko skate pista berria?

Ongi    Gaizki    Ez zait axola   

 

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.