Edukira joan

Hitza.info

herri informazioaren leihoa
2009ko urriak 14, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Azken ordukoak

EZKIO-ITSASO  |  Goierriko Hitza

2009-10-14 | 09:14:17

Astelehenean Igartubeiti museoan egin zen erakustaldiaren bideoa

Astelehenean linua lantze erakustaldia eskaini zuten Ezkio-Itsasoko Igartubeiti museoan.

Ez du erantzunik

Oarsoaldea  |  Oarsoaldeko Hitza

2009-10-13 | 20:05:05

Sonia Jacinto eta Rufi Etxeberria atxilotu dituzte

Ezker abertzalearen kontrako operazio batean atxiki dituzte, beste hainbat lagunekin batera

Sonia Jacinto oreretarra eta Rufi Etxeberria oiartzuarra atxilotu dituzte, ezker abertzalearen kontrako operazio batean. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek zuzentzen duen operazioan, "Batasuneko Mahai Nazional berriko kideak" atxilotu dituzte: tartean, Arnaldo Otegi, Rafa Diez Usabiaga eta Arkaitz Rodriguez. El Paisek, berriz, Miren Zabaleta ere atxilotu dutela argitaratu du.
LABen Donostiako egoitza miatzen ari dira momentuotan.

Ez du erantzunik

GERNIKA-LUMO  |  Busturialdeko Hitza

2009-10-13 | 19:17:26

Ez du erantzunik

«Nire zaletasun biak batzen ditu Australiak: surfa eta triatloia»

ONDARROA  |  Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

2009-10-13 | 19:09:10

«Nire zaletasun biak batzen ditu Australiak: surfa eta triatloia»

Gutxienez apirilera arte egongo da bertan, baina ahal dela udara arte bertan geratzeko asmoa daroa ondarrutarrak.

Munduaren beste puntara doa hilabete luzeetarako Lander Arantzamendi (Ondarroa, 1986). Gaur eguerdian abiatuko da Ondarroatik Australiarantz.Herria laga, eta abentura batean murgilduko da, kultura askoko beste herri bat, jende berria, eta nola ez, surfa eta triatloia ezagutzeko asmoz.

Ez du erantzunik

Urola Kosta  |  Urola Kostako Hitza

2009-10-13 | 18:50:03

Ehun urteak gogora ekarri dituzte Jesus eta Mariako mojek eta ikasle ohiek

Joan den asteburuan izandako mendeurreneko ospakizunak jendetza bildu zuen komentuan

Jesus eta Maria komentuko lekaimeek ehun urte daramatzate jada Azpeitian eta joan den asteburua ospakizunerako ekitaldiz bete-betea izan zuten. Joan den irailaren 19an bete zen mendeurrena eta, egun hartan, gotzain ohi Jose Maria Setienek meza eman zuen Azpeitiko Parrokian.

Ez du erantzunik

BEIZAMA  |  Urola Kostako Hitza

2009-10-13 | 18:44:35

Ludotekari buruzko bilera izango da ostiralean

Ostiral honetan, 17:30eanan ludotekaren inguruko bilera izango da udaletxeko batzar aretoan. Bertan, 2009-10 ikasturteko ludotekaz hitz egingo da, funtzionamenduaz eta urteko ekintzez. Hori dela eta, Udalak herriko gurasoei parte hartzeko deia egin die.

Ez du erantzunik

ZESTOA  |  Urola Kostako Hitza

2009-10-13 | 18:43:46

Ikasturte honetarako Kiroldegiko ikastaroetan izena eman daiteke

Aerobic, muskulazioa eta pilates ikastaroez gain, aurten lehen aldiz ‘spinning’ ikastaroak emango dituzte

Zestoako Kiroldegiak ikasturte berrirako antolatu dituen ekintzetan izena emateko epea zabalik da datorren astearen amaiera bitartean.

Ez du erantzunik

MUTILOA  |  Goierriko Hitza

2009-10-13 | 17:56:50

Mutiloako apaiz-etxearen lekuan herriko zerbitzuak eta etxebizitzak egingo dituzte

Momentuz bost etxebizitza eigngo dituzte; ludoteka eta mediku etxea kokatzeko aretoak ere eraikiko dituzte orain

Mutiloan apaiz-etxea bota egin dute eta berau zegoen tokian herriko zerbitzuak eta etxebizitzak eraikiko dituzte. Obrak 2010 urte hasieran hasi nahi dituzte eta 2011ko udaberri-udara aldera berriz, bukatu, Iñaki Ugalde Mutiloako alkatearen hitzetan «batez ere zerbitzuei dagokien gunea».

Ez du erantzunik

Urtebete daramate greba mugagabean Sabecoko langileek

ERRENTERIA-O  |  Oarsoaldeko Hitza

2009-10-13 | 17:34:58

Urtebete daramate greba mugagabean Sabecoko langileek

Epe motzera ez dute konponbiderik aurreikusten, baina borrokan jarraitzeko prest daude.

Sabecoko langileek orain dela urtebete hasi zute greba mugagabea. 365 egun pasatu dituzte lan baldintza hobeak aldarrikatzen, baina ez dute eskaturiko ezer ere lortu. Epe motzera, gainera, ez dute konponbiderik aurreikusten. Bien bitartean, supermerkatuak itxita jarraitzen du. «Sabecoko langileen eskaerak guztiz zilegiak dira. Konbenioa errespetazea besterik ez dute eskatzen. Sabecok hori errespetatu nahi ez badu beste konponbide batzuk aurkitu behar ditu», nabarmendu dute LAB sindikatutik.

Ez du erantzunik

Joxerra Gartziak Abbadia Saria jasoko du

Donostia  |  Irutxuloko Hitza

2009-10-13 | 17:29:22

Joxerra Gartziak Abbadia Saria jasoko du

Epaimahaiak euskararen kalitatearen inguruan eginiko hausnarketa eta ahozkotasunaren inguruko ekarpenak izan ditu kontutan Antiguako kazetari eta idazleari garaikurra emateko.

Ez du erantzunik

MUTRIKU  |  Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

2009-10-13 | 17:26:10

Geoparkearen bideragarritasuna "agerian" dagoela esan dute Mutriku, Deba eta Zumaiako Udalek

Herritarrekin eta herriko elkarteekin bilerak egiten dabiltza Udalak; hil honen azkenetan Mutrikun egingo da azkena.

Mutriku, Deba eta Zumaiako herriek osatzen duten lurraldeak europar eta oro har mundu mailako goparke izateko bidean daudela esan dute hiru herrietako Udalek. Proiektuaren bideragarritasuna hiru herrietako elkarteekin eta herritarrekin aztertzen dabiltza Udalak eta bilera baten faltan, lurraldeak geoparke izateko «bokazioa» duela aurreratu dute. «Lurralde honek geoparke izateko potentzialitatea dauka eta proiektuaren bideragarritasuna agerian geratu da».

Ez du erantzunik

Oarsoaldea  |  Oarsoaldeko Hitza

2009-10-13 | 16:37:43

AHTren aurkako Baionako manifestaziora joateko autobusa aterako da eskualdetik

Larunbatean manifestazioa antolatu dute Baionan Abiadura Handiko Trenaren aurka. 17:00etan aterako da protesta, Lauga aretoaren ondotik. Oarsoaldeko AHT Gelditu Elkarlana ekimenak manifestaziora joateko deia egin du. Horrela, autobusa antolatu dute Lapurdiko hiriburuko elkarretaratzera joateko. Errenteria-Oreretatik aterako da autobusa larunbatean. Irteera ordua 15:15ean izango da. Ondoren, Lezotik pasatuko dira eta, azkenik, Oiartzungo jendea hartuko dute. Autobuserako txartelak hartzeko honako lekuetara jo beharko du mobilizaziora joan nahi duenak: Landare eta Arkaitza tabernak et a Mikelazulo Errenteria-Oreretan, Tiñelu taberna eta Txerrimuño gaztetxea Lezon eta Oiartzunen, berriz, Amazkar taberna.

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

www.iragarkilaburrak.com

Iragarki berrienak

2009-10-14

Lana - Lan bila

Emakumea edozein lan egiteko prest

2009-10-14

Lana - Lan bila

Atarietako garbitasunak egingo nituzke

Elkarrizketa Digitalak

Iro Landaluze

Iro Landaluze
'Udazken loreak' saioaren aurkezlea

Ikusi elkarrizketa

Blogak

Lea-Artibai eta Mutriku

Jon Fernandez | Ekilikua

2009-09-23 16:45:04

Mauthausen ezagutu zuen markinarra

Erantzunak: 0

Oarsoaldea

Joseba Etxegoien | hitzen Joxkera

2009-09-06 18:09:53

Kaixo!

Erantzunak: 0

Tolosaldea eta Leitzaldea

Laskorain ikastola | Laskorain ikastolaren bloga

2009-09-23 18:13:13

Euskaraz Bizi mendi buzoia

Erantzunak: 0

Bat-batean

Datua

22-19

Beñat Arzelus pilotariak gaur egin du debuta profesional mailan. Amezketan jokatutako partidan galdu egin du. Amantegi zuen bikotekide, eta Bengoetxea VII.a-Zabala aurkari.

Irudia

Jaiei amaiera emateko, zezentxoak

Jaiei amaiera emateko, zezentxoak

Atzo arratsaldean bukatu ziren Berazubi auzoko festak. Azken ekitaldia Zezen-plazan izan zen, bertan, gaztetxoei korri eginarazi zieten zezentxoek. Esti Ezeiza

Eztabaidak

MUXIKA

Alkatearen eta zinegotzien ezespenak

Bizkaiko Foru Aldundiak egindako txosten juridiko baten arabera herriko lau zinegotzik (EAJ-ko Jon Mikel Gainza alkateak eta Jon Andoni Goikoetxeak eta Muxika Garbiko Jose Antonio Torrealdaik eta I?aki Markuerkiagak) osoko bilkuran ezin dute bbotorik eman Inamaren inguruko gaiak jorratzen direnean. Ze iritzi duzu horren inguruan? Bidezkoa iruditzen al zaizu?

TOLOSA

Gripe AH1N1-a zeresan handia ari da ematen azken hilabeteetan. Gehiegizko alarma pizten ari dela uste al duzu? Hartzen diren neurriak nahikoak al dira?

Jasotako azken mezua:

2009-09-01

Medikuek diote, beste gripea, berez larriagoa dela. Nire ustez gehiegizko bonboa ari zaio ematen gai...(+)

MUTRIKU

Dikeari buruz

Dikea amaitzearen alde ala aurka zaude? Zergatik?

Jasotako azken mezua:

Naturzalea | 2009-09-26

Mutrikuk historikoki babez dikea ezkatu du, baina ez kanpoko portua babesteko, egungoa baizik Luz...(+)

Inkestak

Tolosaldea eta Leitzaldea

Uda igarota, asmo eta indar berriekin itzultzen da jendea lanera. Zeintzuk dira ikasturte berrirako zuk dituzun helburuak?

Lanean interes gehiago jartzea    Lasaiago hartzea gauzak eta ez horrenbeste kezkatzea    Lankideekin hobeto konpontzen saiatzea    Pazientzia gehiago izatea   

 

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Bertako Hedabideak EM (EKT)