Oñati Mireia Bikuña 2009/10/14 10:42

Babes ofizialeko azken etxeen zozketa gaur egingo dute

Hain zuzen ere, Ugarkalde auzoko 11. eta 12. zenbakietako 40 etxe, eta San Martin auzoko 9., 10., eta 18. zenbakietako 44 etxe zozketatuko dituzte. Gainera, Ugarkaldeko 11. eta 12. zenbakietan egiten diharduten logela bakarreko zortzi etxeak zozketatuko dituzte.

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzunik ez)

Debagoiena Mireia Bikuña 2009/10/14 11:45

Mintzapraktika programetarako izenemate epea zabalik dute

Barriketan, Zaharberri eta Berriketan taldetan parte hartu gura dutenek Aretxabaletako udal euskara zerbitzuan, udal euskaltegian edo Loramendi Elkartean; Arrasateko AED elkartean, udal euskaltegian edo AEK euskaltegian; eta Bergarako udal euskara zerbitzuan, Jardun Elkartean edo udal euskaltegian eman dezakete izena.

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzunik ez)

Arrasate Aitziber Aranburuzabala 2009/10/14 11:28

Hortzak zaintzeko produktuak erosteko aholkuak

Hortzetarako zepiloa ez da izan behar gogorregia, ezta bigunegia ere. Hortzetako pasta, berriz, fluorduna izatea komeni da eta ahoa garbitzeko likidoak, berriz, alkohol barikoak izan behar direla gomendatu dute Adur Hortz klinika zentruko adituek. Horrelako gomendioak interesatuz gero, entzun jarraian duzuen Arrasate Irartiko osasunaren tartea.

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzunik ez)

Antzuola Irati Agirreazaldegi 2009/10/14 09:25

Probarako harriak ipini dituzte Sagastin

Antzuolan probalekuak izan dira urtetan barrena: Ondarren eta frontoi ondoan, hain zuzen ere. Azken hori, pilotaleku ingurua urbanizatu zutenean, orain dela 20 urte inguru, probalekurik gabe geratu zen herria, eta orduan, proba-harriak Antigua auzora, DYAko eraikinaren atzeko aldera eraman zituzten.

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzunik ez)

Aretxabaleta Usoa Agirre 2009/10/13 19:00

Eroski jendez hustu behar izan dute, sute bategatik

Arratsaldeko 18:50ean izan da gertaera. Hozteko makina baten izandako matxurak sortu du sua Durana kaleko Eroski saltokian. Denda bera eta saltokiaren inguruko etxebizitzak jendez hustu behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu. Ordu horretan 100 bat bezero zeuden saltokian eta 6 langile. Guztiak aterarazi dituzte.

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzun bat)

Oñati Mireia Bikuña 2009/10/13 16:46

I.Trikiti Jaialdirako sarrerak eta afarirako txartelak salgai jarri dituzte

Urriaren 24an egingo dute jaialdia Oñatiko kiroldegian, eta afarirako txartelak eta jaialdirako sarreak salgai jarri dituzte dagoeneko; hain zuzen ere, kultura etxean, eta Urbia eta Umerez tabernetan eros daitezke. Afarirako txartelak 20 eurotan eta jaialdiko sarrerak 10 eurotan.

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzunik ez)

Arrasate Leire Kortabarria 2009/10/13 16:26

Esperientzia Eskolan 33 ikasle ibiliko dira aurten

Bihar, eguaztena, inauguratuko da 2009-2010 ikasturtea Esperientzia Eskolan. Aurten, 33 lagun ibiliko dira eskolan. Iazko ikasleei diplomak ere banatuko dizkiete ekitaldi horretan.

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzunik ez)

Blogak
Arrasatekoa zapatuan, Eskoriatzakoa domekan Debagoieneko Mendi Bizikleta Zirkuitua
Arrasatekoa zapatuan, Eskoriatzakoa domekan
Berandu, baina zorionak Euskaltzaindiari Faroa
Berandu, baina zorionak Euskaltzaindiari
Ez nago ados atxiloketekin Plaza barrenian
Ez nago ados atxiloketekin
(Erantzun bat)
Agenda
Elgeta Deia
Zaintza zerbitzua, bilera
2009/10/14 21:00

2009-2010 ikasturtean Zaintza zerbitzuan interesatu duten gurasoekin bilera deitu du guraso elkarteak. Bileran, familia bakoitzaren beharrak eta zaintza zerbitzuaren bideragarritasuna aztertuko dira.

Herri eskolan, 2009/10/14
Oñati Erakusketak
Erretratuen erakusketa
2009/10/15 18:00

Gorka Salameronen 'Erretratuak' izeneko erakusketa. Egunero zabalik, 18:00etatik 20:00etara.

Kultura etxea, 2009/10/15
Elgeta Ikus-entzunezkoak
Ikus-entzunezkoa
2009/10/15 19:00

'Indotxina eta Vietnam' izenburupean. Antolatzaileak: Udala.

Espaloia Kafe Antzokian, 2009/10/15
Elgeta Lehiaketak
Pintxo lehiaketa
2009/10/18 11:00

Urtero egiten den lehiaketa. Egun berean 'Elgetaklik' lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa zabalduko da, eta sariak banatuko dira.

Elgetan, 2009/10/18
Hitzordu gehiago [+]
Hitzordua bidali »
Eskelak
Mikel Odriozola Igartua Oñati
Mikel Odriozola Igartua 2009/10/14
Jose Luis  Irizar Balzategi Oñati
Jose Luis Irizar Balzategi 2009/10/14
Jaio Ugarte Urrutia Aramaio
Jaio Ugarte Urrutia 2009/10/14
Agustin Urrutia Zubizarreta Aretxabaleta
Agustin Urrutia Zubizarreta 2009/10/13
Rosarito Letamendi Zelaia Oñati
Rosarito Letamendi Zelaia 2009/10/12
Sailkatuak
LANA
Eskaerak

Debagoiena. Esperientziadun neska euskalduna gertu nagusi zein umeak zaindu edo etxeko lanak egiteko. Baita zerbitzari jarduteko ere. Informeak ditut. 671 35 22 60

Debagoiena. Mutil esperietziaduna gertu nagusiak zaintzeko orduka edo etxean bertan bizi izaten. Gauez ere bai. Baserrietara joateko arazo barik. 648 06 84 71

Debagoiena. Neska esperietziaduna gertu nagusiak zaintzeko orduka edo etxean bertan bizi izaten. Gauez ere bai. Baserrietara joateko arazo barik. 660 37 20 47

IRAKASKUNTZA
Eman

Ingeleseko eskolak emango nituzke Bergaran. Maila guztiak, azterketetarako prestakuntza barne. Ingeles komertzialean esperientzia dut. 618 91 32 89

Sailkatu gehiago [+]
Sailkatua bidali »
 
Danbaka
Zorion agurrak
Dorleta Sologaistoa Eskoriatza
Dorleta Sologaistoa 2009/10/14 ZORIONAK PREXIOXI!! Ondo ondo pasau eguna. Patxo potolo potolo bat eta 28 belarri tirakada kuadrilakuen partetik.
Mikel Lopez Arrasate
Mikel Lopez 2009/10/15 Zorionak eta urte askotarako, aitta! Bazkaixa pagaitteko preparaitten fan, eh? Etxeko danon partetik eta batez be Uxue, Elaia eta Marenen partetik, milaka muxu!
Eider Abarrategi Garay Arrasate
Eider Abarrategi Garay 2009/10/15 Zorionak eta patxo handi bat familiaren partetik. Aupa, Eider! Bost urte bete dituzulako.
Elena Rodrigo Provedo Arrasate
Elena Rodrigo Provedo 2009/10/15 Zorionak amatxo! Oso ondo pasatu eguna. Oier eta Ibai.
Susana Fernandez Aretxabaleta
Susana Fernandez 2009/10/16 Zorionak, maitxia! Egun zoriontsua opa dizugu laneko lagunek. Egongo gare zure 30 urtiak ospatzeko. Besarkada handi bat Anparituen partetik.
Zorion agurra bidali »
 

LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak