gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2009ko urriak 20, asteartea

gipuzkoakultura - argitalpenak

Piztiarioa katalogoaKOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran piztiak bizi dira azaroaren 7a arte. Piztiarioa erakusketaren parte dira eta, orain, pizti horiek guztiak etxera eraman ahal izango dituzu. Izan ere, Piztiarioa katalogoa kalean da, erakusketaren osagarri gisa.

"Piztiarioaren katalogoa, kalean" osorik irakurtzeko

GipuzkoaKulturaren hirugarren saioaAsteazkenero bezala, urriaren 7an GipuzkoaKultura telebista saioa eskaini zuten tokiko telebistetan. Dantzagunea izan zen hirugarren saio honen ardatza.

"Dantzagunea GipuzkoaKulturaren hirugarren saioan" osorik irakurtzeko

ondorengoak_jakin_dezatenEskuartean dugu jada Auspoa bildumak argitaratu berri duen Ondorengoak jakin dezaten liburua. Liburuak Gurutz Azkarate bertsolariaren bertsoak jasotzen ditu.

"Gurutz Azkarate bertsolariaren Ondorengoak jakin dezaten liburua, kalean" osorik irakurtzeko

GipuzkoaKulturaren bigarren saioaAsteazkenean, irailak 30, GipuzkoaKulturaren bigarren telebista saioa ikusteko aukera izan genuen. Fermin Leizaola, Berri Txarrak eta Mikel Laboa oroituz kontzertua izan ziren hizpide.

"GipuzkoaKulturaren bigarren telebista saioa sarean" osorik irakurtzeko

Goierriko Hitzaren zatiaJoan den asteburuan Goierriko Hitzak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara Departamentuko GureGipuzkoa lanabesaren berri eman du. Bi hilabete baino gehiago pasa dira GureGipuzkoa martxan jarri zenetik eta harpidetutako 30-40 erabiltzaileek 12.600 argazki inguru igo dituzte jada.

"GureGipuzkoa Goierriko Hitzan" osorik irakurtzeko

Zehar 65Zehar aldizkariaren 65. aleak ariketa proposatzen digu: lehenik, eguneko momentuak osatzen dituzten irudietan itsu itsuan murgiltzeaz ahaztea eta, ondoren, irudien eta haien arteko erlazio ikusezinen eraketaren gaineko gogoeta egitea. Horretarako performanceaz baliatuko dira.

"Zehar 65. Performance edizioa" osorik irakurtzeko

Gipuzkoa 2.0 programaren aurkezpenaGipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoa 2.0 programaren harira, gure kulturari buruzko telebista saio berri bat, GipuzkoaKultura, izango dugu asteazkenero 22:30etan euskarazko tokiko telebistetan eta interneten, gipuzkoakultura.net eta tokiko.tv webguneetan.

"GipuzkoaKultura, gure kulturari leihoa irekiko dion telebista saioa" osorik irakurtzeko

Lengo egunak gogoanEskuartean dugu jada berriro ere Uztapide bertsolariaren Lengo egunak gogoan liburu autobiografikoa, prosaz idatzia eta Auspoak berrargitaratua.

"Uztapideren Lengo egunak gogoan, berriz ere kalean" osorik irakurtzeko

Uztapide Bat-bateanJose Manuel Olaizaola Urbieta Uztapide bertsolaria 1909ko maiatzaren 10ean jaio zen Zestoako Uztapide baserrian. Mendeurren hori dela eta, Zestoako Uztapide Gogoan bertsozale elkartekoek Auspoaren atea jo zuten iaz milaka bertso eskuan zituztela, ea bertsolariaren lan onenekin liburu bat plazaratuko ote zuten. Emaitza Uztapide Bat-batean antologia izan da Nikolas Aldai eta Pello Esnalen eskutik, Auspoaren bildumako 313.a.

"Uztapide Bat-batean Auspoan" osorik irakurtzeko

 
Licencia Creative Commons. Pulse aqu� para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la p�gina de Gipuzkoa.net