gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2009ko urriak 20, asteartea

gipuzkoakultura - argitalpenak

« Uztapideren Lengo egunak gogoan, berriz ere kalean | argitalpenak | Esther Ferrer eta performancea GipuzkoaKulturaren lehen saioan »

GipuzkoaKultura, gure kulturari leihoa irekiko dion telebista saioa
2009/09/23

Gipuzkoa 2.0 programaren aurkezpenaGipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoa 2.0 programaren harira, gure kulturari buruzko telebista saio berri bat, GipuzkoaKultura, izango dugu asteazkenero 22:30etan euskarazko tokiko telebistetan eta interneten, gipuzkoakultura.net eta tokiko.tv webguneetan.

Globalizazioak euskal edukien eta bereziki euskal kultur edukien agerikotasuna murriztu duela dirudien arren, globalizazio horrek ekarri duen teknologia iraultzak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko asmoa eta konpromisoa du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Izan ere, gure kultur edukiak guztion eskura, erabilgarri eta modu errazean, jartzea ezinbestekoa da, euskarazko eta euskal edukien inguruko arreta sustatu eta herri bezala iraunarazteko. Horretatako lanabesa da, hain zuzen, Gipuzkoa 2.0.

GipuzkoaKultura telebista saio berria Gipuzkoa 2.0 programaren hiru ardatzetan oinarritzen da:

  1. Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) bidezko kultur edukien sozializazio sistematikoa; hau da,ahalik eta hedapenik zabalena eskaintzea.
  2. Gipuzkoaren kultur ondarea mantendu eta zabaltzea.
  3. Kultura industriak sustatzea.

Saioaren ezaugarriak:

Elkarlanaren uzta

Elkarlana izan da, eta izango da, proiektu hau gauzatu ahal izateko oinarrizko ezaugarria. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentua eta Tokiko Telebistak elkarlanean aritu dira euskara eta euskal kulturaren hedapenerako.

Aurrera begira ere Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara departamentuko teknikariek eta Goiena Telebistako kazetari eta teknikariek elkarrekin jardungo dute lanean. Kultura eta Euskara teknikariek Gipuzkoako kultura eta euskara esparruetako mugimenduaren ikuspegi zabala eskainiko dute; eta Goiena Telebistako kazetari eta teknikariek, gertutasunetik eta irudimenez sorturiko telebista. Emaitza: gugandik gertu dagoen kultur eskaintza baten saio freskoa.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aqu� para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la p�gina de Gipuzkoa.net