Blas de Otero

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Blas de Otero 1916ko martxoaren 15ean jaio zen Bilbon Hurtado Amezaga Kalean. María de Maeztu bertako ikastetxean ikasi zuen. Hamar urterekin, Madrila bizitzera joan zen familia, eta bertan hasi zituen Zuzenbidearen ikasketak, 1931an. Bilbora itzuli ziren, eta bertan karrerarekin segitu zuen, Zaragozan amaituko zuena 1935ean. Erlijioaren inguruan bizitza intentsoa eduki zuen urte haietan, Espainiako Gerra Zibilarenak hain justu.

1945ean krisialdi depresiboa jasan zuen, eta Usurbilen egon zen ingresatuta hori dela eta. Orduan hasiko zen poesia idazten, terapia moduan edo. 1956an Bartzelonara joan zen bizitzera, eta handik aurrera hasi zen sariak lortzen: 1958an Espainiako Kritika Saria "Ancia" liburuarekin eta "Fastenrath Saria" 1961an. 1959an argitaratu zuen Parisen "Parler clair", "En castellano" liburuaren itzulpena, Espainian zentsuratuta izan ostean.

Sasoi hartan, bidaiak egin zituen SESBera, Txinara eta Kubara. Izan ere, Francoren erregimenaren aurka kokatu zen etengabean. 1979ko ekainaren 29an Majadahondan (Madril) hil zen arte.

[aldatu] Bibliografia

  • "Cántico espiritual" (1942).
  • "Angel fieramente humano" (1950)
  • "Redoble de conciencia" (1951)
  • "Pido la paz y la palabra" (1955).
  • "Ancia" (1958)
  • "En Castellano" (1959)
  • "Que trata de España" (1964).
  • "A modo de antología" (1969)
  • "Historias fingidas y verdaderas" (1970).
  • "Todos mis sonetos" (1977)

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Beste hizkuntzak