Nafarroa Garaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nafarroako sei merindadeak. Morez dago Nafarroa Garaikoa ez den bakarra, Nafarroa Beherea.

Nafarroa Garaia Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, Euskal Herriaren erdialdean eta hegoaldean dagoena, egun Nafarroako Foru Erkidegoa osatzen duena.

XVI. mendean Gaztelak Nafarroako Erresumaren gehiengoa inbaditu zuen. Iberiar penintsulan zegoen zatiak Nafarroa Garaia izena hartu zuen, gainerakoa, Ipar Euskal Herrian zegoen seigarren merindadea Nafarroa Beherea edo Baxenabarre izanik.

Hego Euskal Herriko Nafarroa edo Penintsulako Nafarroa, antzina, Iruñeko, Tuterako, Erriberriko, Zangozako eta Lizarrako merindadeek osatuta zegoen, hiriburua Iruñea izanik.

1982tik aurrera Nafarroa Garaiak Nafarroako Foru Erkidegoa sortu zuen.

[aldatu] Ikus, gainera