Filipinak
Wikipedia(e)tik
Filipinetako Errepublika |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Maka-Diyos, Makatao, Makakalikasan, at Makabansa ( Jainko, Jende, Izadi eta Herriarentzat ) |
|||||
Ereserkia: Lupang Hinirang ( Lur Aukeratua ) |
|||||
![]() |
|||||
Hiriburua Koordenatuak |
Manila 14°35′N 121°0′E |
||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Tagalog (Filipino), Ingelesa, Cebuera eta tokian tokiko beste batzuk1 | ||||
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Errepublika Gloria Macapagal-Arroyo Noli de Castro |
||||
Independentzia - Espainiatik - Estatu Batuetatik |
1898 ekainaren 2 1946 uztailaren 4 |
||||
Eremua - Guztira - ur % |
300.000 km² (71.) 0,36% |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda (2000) - Dentsitatea |
83.054.000 (13.) 76.504.077 276 biztanle/km² (27.) |
||||
Dirua | Filipinetako Pesoa (Piso) (PHP ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
(UTC +8) Ez (UTC +8) |
||||
Interneteko domeinua | .ph | ||||
Telefono aurrizkia | +63 |
||||
Herritarra | filipinar | ||||
1Tagalog (Pilipino) hizkuntza nazionala da. Tagalog eta Ingelesa hizkuntza ofizialak dira. Eskualdeko hizkuntzak (Cebuera, Ilokano, Hiligaynon, Bikol, Waray-Waray, Kapampangan, Pangasinan, Kinaray-a, Maranao, Maguindanao, Tausug) hizkuntza ofizial laguntzaileak dira bakoitzaren eskualdean. Gaztelania eta Arabiera aukerazko sustapena dute. |
Filipinak Hego-ekialdeko Asiako herrialdea da, kontinentetik 1.210 kilometrora dagoen uhartediak osatua. Ozeano Barean dagoen uhartedi honek 7.107 uharte ditu, horien artean 700 inguru biztanledunak. Filipinak munduko 12. estatu populatuenada, 90 milioi biztanlerekin[1][2]. Erbestean 11 milioi filipinar baino gehiago daude, populazioaren % 11 inguru.
Espainiaren kolonia izandakoa lau mendez, eta Estatu Batuena 50 urtez, Filipinak Asiako herrialde kristaua da. Beste hainbat gutxiengo erlijio ere badira bertan, hala nola Islama, Budismoa eta Hinduismoa.
Hiriburua Manila da.
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Filipinak izena Filipe II.a Espainiako erregetik datorkio. Ruy López de Villalobos esploratzaile espainiarrak Las Islas Filipinas izena erabili zuen, Asturiasko Printzearen omenez, hasiera batean Leyte eta Samar uharteak izendatzeko. Nahiz eta beste hainbat izen ere erabili, azkenean Filipinas aukeratu zen uhartedi osoa izendatzeko.
Filipinetako izen ofiziala historian zehar aldatuz joan da. Filipinetako Iraultzan, República Filipina izena izan zuen. Agintari koloniar amerikarrek Philippine Islands erabili zuten, gaztelaniatik itzulita. Garai hartan hasi zen Philippines izena orokortzen.
[aldatu] Geografia
Herrialdea 300.000 km² luze-zabal den uhartedia da, 7107 uhartekoa. Hauek hiru taldetan edo azpi-uharteditan banatzen dira (ipar-hego): Luzon, Visayas eta Mindanao. Manila hiriburua, estatuko bigarren hiri populatuena Quezon Hiriaren ondoren, Luzon uhartean dago.
Bertako klima beroa, hezea eta tropikala da. Urteko batez-besteko tenperatura 26,5°C da. Filipinarrek hiru urtaro bereizten dituzte: Tag-init edo Tag-araw (uda, martxotik maiatzera), Tag-ulan (urtaro euritsua, ekainetik azarora) eta Tag-lamig (urtaro hotza, abendutik otsailera). Tifoiek sarritan astintzen dute, urtean hogei inguruk.
Uharte gehienak, sumendi jatorrikoak, menditsuak dira eta oihan tropikalez estaliak daude. Tontor garaiena Apo mendia da (2954 m), Mindanaon. Sumendi ugari aktiboak dira, Pinatubo ezaguna adibidez.
Filipinen hegoaldean Wallace Lerroa igarotzen da, Insulindian zehar Asia eta Australia banatzen dituen alegiazko lerroa. Fauna eta, hein txikiago batean, flora desberdinak dira lerroaren bi aldeetan, nahiz eta geografia aldetik hurbil egon eta antzeko klima eduki, historia ebolutibo desberdina erakutsiz. Lerroa Bali eta Lombok uharteen artean igarotzen da Java ekialdean, Borneo eta Sulawesi artean gero eta azkenik Filipinetako hegoaldetik.
[aldatu] Historia
[aldatu] Historiaurrea
Aztarnek Filipinetan mila urteetatik jendea bizi zela diosku. Gizakiaren folisarik zaharrena Robert B, Fox amerikarrar doktoreak Palawan uharteko Tabon haitzuloan 1962ko maiatzaren 28an aurkitutako "Harriaroko Filipino"aren kaskezurra da. Horri Taboko gizona deritzote. Bertako gizakiak, negritoak edo aetak, aurrehistorian zeuden lurrezko edo izotzezko zubiak gurutzatu eta irlako oihanetan ezarri ziren. Gero, Austronesieraz hitz egiten zuten gizakiak etorri ziren uharteetara Txinako Hegoaldetik, Taiwanen barrena.
[aldatu] Espainia
1521eko martxoaren 16an Magallanes eta Elkano esploratzaileak uharteetan lehorreratu ziren. 1565eko otsailaren 13an Migel Lopez Legazpikoa militar zumarragarra Cebu uhartera ailegatu zen. Uharteetan borrokatu zuen lurraldea Espainiako boterera igarotzeko. 1572an Manilan hil zen.

1565eko ekainaren 1ean, Ordiziako Andres Urdaneta eta berrehun bat pertsona Mexikorantz irten ziren. Bost hilabete pasa ondoren, Navidad izeneko portura iritsi ziren eta, 8 egun barru, Acapulcora. Itzulbidaia aurkituta zegoen, Urdanetaren bidea esaten zaiona. Acapulcora iritsi zirenean, Mexikoko Real Audienciak ohore handiz hartu zituen eta, ondoren, Espainiarantz bidali zuten Erregeari Itzulerako bidearen parte emateko. Sanlúcar de Barramedan lur hartu zuten eta 1566ko apirilean Filipe II.a Espainiakoa.aren aurrean zegoen Valladoliden, mapak eta nabigazio liburuak erakutsiz.
Manilako Galeoia: Itzulbidaia aurkikuntza handi bat izan zen mundu guztian eta Filipinetako historian guztiz erabakiorra izan zen. Kuro-Shivo itsaslasterra jarraitzen du iparraldeko 42ºtako latitudean. Berehala konturatu ziren, Filipinak Espainiaren mende izateko eta Asia, Amerika eta Europaren arteko harreman komertzialentzako aurkikuntza honek zuen garrantziaz. Nabigazio lerro bat ezarri zen berehala Asia eta Amerika artean. 1566ko maiatzaren 1ean hasi zen, San Jerónimo ontzia Acapulcotik irten zenean eta, mende batzuk iraun ondoren Filipinak eta Mexiko arteko garraioa eginez, 1815ean itxi zuten, Magallanes galeoiak azken bidaia egin zuenean. Jarraitutako bidea beti izan zen bera: 12º iparraldean Guaham-eraino joan ohi ziren zuzen-zuzen eta handik iparralderantz, Manilaraino. Itzulera Andres Urdanetaren Itzulbidaia jarraituz egin ohi zen, iparraldean 42ºko paralelora iritsiz, Kaliforniaraino jarraituz eta, kostan zehar, Acapulcora.
[aldatu] Iraultza eta independentzia
1898ko ekainaren 2an Filipinek Espainiatik independentzia lortu zuten. Ondorengo urteetan, Estatu Batuek bereganatu zuten lurraldea. Azkenik, 1946ko uztailaren 4an hauek uharteen independentzia onartu zuten.
1965ean Ferdinand Marcos boterera iritsi zen, ustelkeria, agintekeria, errepresioa eta giza eskubideen zapalketa izanda hogeita bat urte luzeren agintaldiaren ezaugarriak. 1986an gobernutik egotzi arte, bera eta familia izugarri aberastu ziren, gainera.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Filipinen banaketa administratiboa
Filipinak hiru uharte multzotan banatzen dira: Luzon, Visayas eta Mindanao. Hauek 17 eskualdetan, 80 probintziatan, 120 hiritan, 1.511 udalerritan eta 42.008 distrit delakoetan banatzen dira[3].
Eskualdea | Izendapena | Hirigune nagusia(k) |
---|---|---|
Ilocos eskualdea | I eskualdea | San Fernando, La Union |
Cagayan ibarra | II eskualdea | Tuguegarao, Cagayan |
Erdialdeko Luzon | III eskualdea | San Fernando, Pampanga |
CALABARZON | IV-A eskualdea | Calamba, Laguna |
MIMAROPA | IV-B eskualdea | Calapan, Ekialdeko Mindoro |
Bicol eskualdea | V eskualdea | Legazpi, Albay |
Mendebaldeko Visayas | VI eskualdea | Iloilo Hiria |
Erdialdeko Visayas | VII eskualdea | Cebu Hiria |
Ekialdeko Visayas | VIII eskualdea | Tacloban |
Zamboanga penintsula | IX eskualdea | Pagadian, Zamboanga del Sur |
Iparraldeko Mindanao | X eskualdea | Cagayan de Oro |
Davao eskualdea | XI eskualdea | Davao Hiria |
SOCCSKSARGEN | XII eskualdea | Koronadal, Hego Cotabato |
Caraga | XIII eskualdea | Butuan |
Mindanao | Tagalog (Filipino) | Cotabato |
Cordillera Eskualde Administratiboa | CEA (CAR) | Baguio |
Hiriburu Nazionalaren Eskualdea | HNE (NCR) | Manila |
[aldatu] Demografia
[aldatu] Hizkuntzak
Sakontzeko, irakurri: Filipinetako hizkuntzak
Filipinetan 170 hizkuntza baino gehiago mintzatzen dira, ia guztiak hizkuntza austronesiarrak. Hala ere, bi hizkuntza soilik dira ofizialak herrialde osoan, filipinera (berez tagalogaren aldaera bat) eta ingelesa. Tagaloga Manilako eta Luzon irlako hizkuntza da.
Herrialdeko hizkuntza austronesiar nagusiak hauek dira, hiztun kopuruaren arabera:
- Tagaloga: 22 milioi, Luzonen batez ere;
- Cebuera: 20.000.000, Erdialdeko Bisayak eta Mindanaon batez ere;
- Iloko: 7.700.000 Luzonen eta inguruko beste uharte batzuetan;
- Hiligaynon: 7.000.000 Mendebaldeko Bisayetan;
- Bicoloera: 3.700.000, Bicolandian nagusiki;
- Samarera edo Winaray: 3.100.000 Samarren.
Immigranteen komunitateen eraginez, beste hizkuntza batzuk ere hitz egiten dira, hala nola txinera, japoniera, koreera zein arabiera.
[aldatu] Kultura
![]() |
Gizateriaren Ondarea Filipinetan | ![]() |
---|---|---|
Filipinetako Eliza Barrokoak • Puerto Princesa Lurpeko Ibaiaren Parke Nazionala • Banaue Arroz Terrazak • Tubbataha Uharria • Vigan |
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ 2000 Census-based Population Projection. National Statistics Office, Republic of the Philippines (2006). 2008-04-17.
- ↑ Filipinak. Nazioarteko Diru Funtsa. 2008-10-09.
- ↑ NCSB PSGC aurkibidea
[aldatu] Kanpo loturak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak (English)