Zuberoa

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zuberoa/Xiberoa

Zuberoako bandera
Bandera
Zuberoako armarria
armarria
Hiriburua Maule-Lextarre
Herritarra zuberotar, xiberotar
Zuberoa Euskal Herrian.png
Antolaketa
Estatua
Eskualdea
Departamendua

Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak
Eremua 760.3 km²
Biztanleria 17.018
Dentsitatea 17 bizt/km²
-
www.valleedesoule.com

Zuberoa, zubereraz Xiberua edo Xiberoa (frantsesez Soule eta bearneraz Sola) Euskal Herriko lurralderik txikiena da. Euskal Herriaren ipar-ekialdean dago, Pirinioen iparraldean. Hiriburua Maule-Lextarre du. Administratiboki Frantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduaren (64) parte da.

Mugakide hauexek ditu: iparraldean eta ekialdean Biarno, mendebaldean Nafarroa Beherea eta hegoaldean Nafarroa Garaia.

Bertako euskalkia zuberera da.


Eduki-taula

[aldatu] Ingurune naturala

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Zuberoako ibaien zerrenda eta Zuberoako mendien zerrenda

Zuberoako mendi-tontorrik altuena Orhi mendia da (2.017 m.), mendebaletik Pirinioetako lehen 2.000 metroko tontorra. Halaber, Euskal Herri osoko gailurrik garaiena da, Hiru Erregeen Mahaia, Ezkaurre eta Arlas ondoren.

Bestalde, Otsogorrigaina (1.922 m) eta Sardekagaina (1.893 m) dira probintziako bigarren eta hirugarren mendirik garaienak. Guztira, 27 tontor 1.000 metroko mailatik gora daude.

Zuberoaren mapa fisikoa
Santa Graziko ikuspegia

[aldatu] Banaketa administratiboa

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Zuberoako eskualdeak eta Zuberoako udalerrien zerrenda

Lurraldea eskualde hautena banatua dago:

Administratiboki bi kantonamendutan banatuta dago: Atharratzeko Kantonamendua hegoaldean eta Maulekoa iparraldean. Gainera ipar-mendebaldea (Ozaraine-Arüe-Pagola) Donapaleu kantonamenduan dago

ZuberoaUdalerriak.png

35 udalerri ditu, nagusiak hauexek izanda:

  1. Maule-Lextarre (3.347 biztanle 1999an).
  2. Sohüta (1.104 biztanle).
  3. Barkoxe (774 biztanle).
  4. Bildoze-Onizpea (743 biztanle).
  5. Atharratze (656 biztanle).

[aldatu] Historia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Zuberoako historia

Erdi Paleolitotik populatuta bazegoen ere, historian Erdi Aroko Zuberoako bizkonderriarekin batera sartu zen. Ingalaterra, Biarno eta Nafarroak okupatuta, bere erakunde propioek bizirik zirauten 1790ean Frantziako Iraultzak foruak abolitu arte. Geroztik Pirinio Behereko departamenduan izan da Ipar Euskal Herriko beste herrialdeekin batera.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Zuberoa