euskaraz · español · english · français  web mapa e-posta  
Hemen zaude:   Euskara Zuzendaritza Nagusia

Euskara Zuzendaritza Nagusia

Webgune hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Zuzendaritza Nagusiak egina da.

Euskara Zuzendaritza Nagusiak eginkizun orokor hauek ditu:

a) Euskararen erabilera normalizatzearen aldeko konpromisoa indartzea gipuzkoar guztien artean.

b) Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari legez, gainerako herri administrazioekin euskararen normalkuntza eta sustapenarekin zerikusia duten ekintzetan sakondu, sendotu eta lankidetza eskaintzea.

c) Gipuzkoako Foru Aldundian euskararen erabilera normalizatzeko plana eta administrazio gaietan euskararen erabilerarekin zerikusia duten gainerako jarduerak planifikatu, zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea, gainerako departamentuekin elkarlanean.

Besteak beste, Euskara Zuzendaritza Nagusiaren lan programak esparru hauetara zabaltzen dira:

  • Herri eta eskualde mailako aldizkariei, eta oro har euskal prentsari laguntzea, merkatuan lehiakor izateko behar dituzten bitartekoak eta lan baldintzak izan ditzaten.
  • Informazio eta komunikazio teknologien eremuan euskararen erabilera hedatzen laguntzea.
  • Euskal kultura tradizionala informazio teknologietara egokitzeko saioak sustatu eta laguntzea.
  • Euskal kulturari eta hizkuntzari lotutako edukiak formatu digitalean emateko inbertsioak sustatzea.
  • Ikus-entzunezko euskarazko ekoizpenak sortu edota hedatzen laguntzea.
  • Euskarazko liburugintza eta irakurtzaletasuna sustatzea.
  • Liburugintza eta ikus-entzunezkoa produktuak egiten dituzten Gipuzkoako argitaletxeei laguntza ematea.
  • Euskal idazleen lanak hedatzen laguntzea.
  • Euskararen erabilera gizartean sustatzearen aldeko ekintzak laguntzea.
  • Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren garapena sustatzea Gipuzkoan.
  • Gipuzkoako Foru Aldundian euskararen erabilera normalizatzeko plana planifikatu, zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea.
  • Euskal kulturaren eta hizkuntzaren esparruan estrategikotzat jotzen diren inbertsioak laguntzea
  • Euskararen esparruan I+G eremuko ekintzak sustatu eta laguntzea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren barne zerbitzuetan euskararen erabilera planak planifiikatu, kudeatu eta ebaluatzea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren mende dauden herri erakundeetan euskararen erabilera normalizatzeko planak egiteko lankidetza eskaintzea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko langileen hizkuntz prestakuntza ziurtatzeko planak antolatu eta kudeatzea.
  • Euskararen normalkuntzako udal teknikarien lana laguntzea.
  • Euskararen erabilera soziala hedatzeko programak antolatu eta laguntzea, kulturaren, aisiaren eta kirolaren esparruetan.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren dokumentuen itzulpena kudeatu eta koordinatzea, hizkuntza ofizialen artean, zein Europako batasuneko hizkuntzetara ere.
  • Hizkuntza ofizialen erabilera egokia ziurtatzeko irizpideak definitu eta gauzatzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren barnean.