Bertsularitza
Idatzia izan aitzin, euskara ahozko literatura aberats baten oinarri izan
da, bereziki bertsularitzaren bidetik.
Ohitura hau beste eskualde batzutan ere bazen. Baina Euskal
Herrian harrigarriko garapena hartu du ostatuetan, sagardotegietan eta
lagunarte tokietan.
XX. mende hastapenean, bertsularitzak aldaketa handiak ezagutu ditu.
Lehenik, mintzamoldea hobetu zen araudia errespetatuz. Gero, gizarteko
ikusgarri bilakatu zen, antzokietan ere sartuz. Txapelketeei esker,
bertsulari ospetsuen eraginez, eskoletan irakatsia delakotz,
bertsularitza goi-mailara igan da eta sekulako arraskasta badu.
Bertsularitza ezagutarazi nahi genizueke hemen, batez ere
Iparraldean, saihetsean atxemanen dituzuen bost bertsularien
lekukotasunetan bermatuz.
Sar-hitza gisa ondoko bideoa kontsulta dezakezue ere. Bertsolaritza Flash video formatuan (2007 - Egilea: Digitalak - Batekmila erakusketa)
Beste motako bideoak
Windows Media Player bideoa
Emari
tikiko konexioa (kalitate txarrekoa) - 620 Ko
Emari
handiko konexioa (ADSL 512 Kbps aholkatua - 3,8 Mo)
Real Media Player bideoa
Emari
handiko konexioa (ADSL 512 Kbps aholkatua - 4,63 Mo)
Argibide gehiagorentzat web-gune honen
partaidea den bertsularien "Xenpelar" Dokumentazio Zentroaren
ataria bisita ezazu
|