|
Bertsolari txapelketa nagusia 2009
 Lau urte guziz antolatua den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009ko udazkenean zehar iraganen da. Herrialdetako Txapelketen ondotik izena eman duten 44 bertsolariak lehiatuko dira karia hortara. 14 saiotako txapelketa hau Barakaldoko BEC aretoan bururatuko da 2009ko abenduaren 13an. Orduan ezagutuko da Andoni Egañaren ondorengoa.
Txapelketako saioak
Xehetasunak
|
 |
EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE
ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français
Español
English
|
|
|
|
Lekukoei buruz
Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo
beren argazkian.
Xalbador
"Orai Mattinekin eta enekin maizenik dabiltzan pertsulariak Xanpun eta
Ezponde dira alde huntan. Nor nahi bezain trebeak eta dohatuak, parerik
gabeko lagunak gainerat.
Orai berriki agertu zauzkigu berriz, alde huntan ere, pertsulari gazteak.
Ba ote dakite zer atsegina egin dautaten ? Hauek dira : Alkhat, Mendiburu
eta Arrosagaray, ezagutuenak segurik.
Guk, zahar hauk, hartua izanen dugu beti, gostaia gosta, pertsularigoa
gazte hauetaraino helarazi dugulako gozamena. Agian hauek bertze
batzuetaraino eramanen dute".
Amets Arzallus
"Bertsolaritza garatzeko, saio gehiago antolatu behar genuke behar bada,
iparralde mailan behintzat.
Dena den, euskararen egoerari lotua da, hori segur. Euskarak berak egiten
badu nabarmen momentu batean, bertsolaritzak berekin batera eginen du. Saioa
aitzaki bat izan behar da azken finean horren inguruan zaletasuna berriz
sortzeko.
Kezka hori beti izan da bertsolarien artean : ez bada saiorik,
bertsolaririk ez da izango. Gu horretan ari garenez, behar duguna da saioa
izatea ahal bezainbat. Iparraldean « Bertsolarien Lagunak » elkartean ari
garenetik, funtzio hori ere bada, entseiatzea zabaltzea eta nola hedatu…
Horrek bultzatzen gaitu pentsatzera zer egin litekeen zaletasuna gehiago
zabaltzeko"
Sustrai Colina
"Gaur egun klaseak ematen ditut Hendaian, Amets Arzallusekin batera.
14/15 urtekoak ditugu. Iparralde osoan uste dut dozena bat bertso-eskola
badirela. Nik uste bertsolaritza oso sanoa dagoela. Azken finean, hegoaldean
bertsoa oso sustraituta dago, iparraldean sustraitzen ari da. Gainera,
ikastoletan bertsoa jaso dute modu positibo batean, lehen ez zen beti modu
positiboan jasotzen.
Garai batean bertsoarekiko zegoen mespretxua orain ez dago, alderantziz,
abantzu prestigiatua da. Eta hori hala den bitartean iraungo du bertsoak.
Problema da euskara desagertzen bada.
Ni ez naiz oso kezkatuta etorkizunarekiko, gehiago kezkatzen nau orainak
adibidez. Orain gauzak ongi egin behar dira gibeletik heldu den belaunaldi
hori etortzeko, eta gibeletik heldu den belaunaldi horren gibeletik etorriko
dena ekartzeko, ez izateko gu etorri aurretik gertatu zen eten hori"
Miren Artetxe
"Geroari begira aski baikorra naiz. Iparraldean mintzatzen gira
salbatzeaz belaunaldi salto bat izan zelako eta gazteak falta zirelako.
Baina ez da belaunaldi bat heldu dena.
Kultura bat sortzen ari da eta horretan behar ditugu indarrak egin,
entzuleak sortuz. Hegoaldean, bertsolaritza ez da inoiz arriskuan izan. Bada
sektore bat, bertsozalea dena biziki, eta bertsolariak hor mugitzen
dira ; eta bada beste sektore bat, ez duena inolako kontakturik
bertsolaritzarekin, eta ez da bereziki indarrik egiten sektore hori
hunkitzeko. Iparraldean, dena da ez dena bertsozalea. Guri da bertsozaletzea
jendea.
Bertsolaritza bizia da eta adaptatzen da den tokian eta den egoeran.
Euskararen egoerak eragin zuzena du horretan. Egoera bakoitzari eman behar
zaio behar duena. Behar dira talde erdaldunak euskalduntzeko, behar dira
talde euskaldunak gehiago lantzeko adierazpena, behar dira taldeak
bertsozaleak sortzeko… Tokian tokikoa"
Patxi Iriart
"Garai batean Ezponda, Alkat eta horiek izan ziren… Eta gero, zulo bat
izan zen Amets, Sustrai eta horiek agertu arte, eta bertsolaritza
iparraldean kasik galdutzat eman zuten.
Orai berriz hasia da eta jendearen buruan sartzen ari da. Dudarik ez da
Iparraldean bertsolaritza berriz sortuko dela.
Garrantzitsua da jende gehiagok ezagutzea… Ez baduzu ezagutzen, ez duzu
maitatzen ahal. Bertso bat ona delarik, jendeak maitatu baizik ez dezake
egin. Pentsatzen dut jendearen mentalitatean sartzen ari dela. Badira oraino
aitzinamenduak egiteko, iparraldean batez ere.
Antzerkiak bezala, bertsolaritzak euskara bizirik irauten laguntzen du.
Iparraldean antzerkiak baino jende guttiago erakartzen du bertsolaritzak,
baina kopurua handitzen ari da, eta horrela segituz, bizirik iraunen
du".
|
 |
|
|