• Hemen zaude: Hasiera

Leitzako eta Bilboko saioko sarrerak salgai

Pasa den astetik www.bertsosarrerak.eu web gunean daude salgai asteburuko bi saioetarako sarrerak. Leitzako edo Bilboko leihatilan ilaran egon beharrik ez izateko, aurrez sarrera erosteko aukera eman nahi die Bertsozale Elkarteak Txapelketa entzutera animatzen direnei.

Osoa irakurri »

Gaiak:

Jone Uriak lortu du finalaurrekoetarako txartela

Zestoan jokatu da gaur Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen final laurdena eta bertan 661,5 punturekin finalaurrekoetarako txartela eskuratu du Jone Uria algortarrak.

joneuriaweb

Gurutzeaga Pilotalekua jendez gainezka zela aritu dira gaur sei bertsolariak Zestoan, 750 bat lagun bildu dira bertan eta adi adi jarraitu dute bertsolarien jarduna gaur larunbata Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan jokatu den lehen final laurdenean.

Uztapide zenaren jaiotzaren ehungarren urteurrena ospatu asmoz abiatu da 2009. urteko Bertsolari Txapelketa Nagusia Zestoako Uztapide plazan eta omenaldi gisa Uztapideren bertso honekin eman zaio hasiera:

Jaunari eskerrak etorri gera
eta umore onian
isiltzen ez naiz oso erreza
ni horrela nagonian
Gaur’e gaztiak alferkeritan
eta aitona lanian
Lehendabiziko agurra hau da
Bertsolai danan izenian.

Saioko bertsoaldien puntuazioa  webguneko saioak atalean aurkitu duzu.

Datorren asteburuan bi saio izango dira: urriaren 10ean Leitzan eta 11n Bilbon.  Jada salgai daude http://www.bertsosarrerak.eu atarian Leitzako eta Bilboko final laurdenetarako sarrerak. Baita BEC-en abenduaren 13an izango den finalerako sarrerak ere.

Gaiak:

Artikuluak

Serio-serio

elkartea-serio

Elkarteko langileak bertsoak entzuten. Xabier Gaztelumendi, Aritz Zerain eta Aitor Mendiluze, atzean, takilako lanak amaitu berritan. Iñaki Murua eta Oroitz Azurmendi aurrean eserita. Ahal denean, behintzat, Txapelketa Nagusia gozatzeko ere bada! Serio harrapatu zituen, ordea, argazkilariak.

Gaiak:

Eralla bertso eskola laguntzaile Zestoako saioan

Eralla izena du Zestoako bertso eskolak. Larunbatean ezagutu genituen bertako lagunak. Goizeko bederatzietarako han ziren Gurutzeaga pilotalekuaren atarian. Talde jatorra eta langilea. Lauzpabost argazkiekin osatu dugu  eguneko lanen kronika.

Saio ostean eskenatoki gainean ateratako argazkian daude ia denak. Goizean lanean aritu zirenetako batzuk joan beharra izan zuten arratsaldean, ezin langile guztiak argazkian bildu. Joseba Regil, Oskar Alberdi -Oskar bera izan zen Bertso Eskolaren ordezkari sari banaketan-, Jone Bergara, Nagore Soraluze, Aitor Salegi, Oroitz Urbieta, Aitor Unanue…txapelketako bolondres goiztiarrenak. Argazkian ageri dira ia gehienak.

zestoako-b-e

Osoa irakurri »

Gaiak:

Geugaz batera gozau

Karmelo Uriarte – Bizkaiko Bertsozale Elkartearen presidentea

karmelo Badator…!

Ez, ez, etorri da…!

Aurten be bajatok hori… “kanpeonato de bersolaris” ala?

Igez egon nintzoan BECen eta sano ondo egon zoan, asko gustau jatan.

Eta nik: Bai, baina ha Bizkaikoa izan zoan eta hau Euskal Herri mailakoa… Ba, orduen, hau askoz be handiegoa izango dok.

Bai, logikearen printzipioak betetan badozak…

Boa! Hau ezin joat galdu! Noz dok, zein egunetan dozak saioak eta sarrerak…

Joñooo! Honeri gogor emon jotzek!

Hasi baino ez gara egin eta esan leiteke indarrez datorrela “burrundada”. Seinale ona.

Baina, burrundada honek zer dakar beragaz? Tamainu honetako ekimen batek zelango azpiegiturea behar dau? Ez dago zertan esanik aurreko urteetako esperientziak eta eskarmentuak asko lagunduko doskuela. Eta urteetako jardunaldi horreek beste gainkarga edo beste zorroztasun maila bat eskatzen deuskuela. Gizarteak “demanda“ egiten dau.

Osoa irakurri »

Gaiak:

Hemen da berriz ere

manolo-arozena Manolo Arozena, Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria

Lau urte urruti ikusten bagenituen ere, pasatu dira eta berriz ekin beharko zaio. Euskal Herri honek berea baitu apostu zaletasuna. Apostuetan dirurik jokatzen ez den apustu bakarra bertsolaritza da. Norbaitek kontrakoa erranen badu ere, gure apostua norgehiagoka izanda ere, nolabait gozamenaren apostua dela erranen nuke: entzuleak, zaleak, familiak, inguruak, BERTSOLARIAK, denak gozatzea izan beharko genuke helburu nagusia. Hala ere badakigu hori ezinezkoa dela, batzuei sufritzea tokatzen baitzaizue. Herrialdeak elkarrengandik urrundu beharrean, herrialdeak hurbiltzeko tresna bat izan bedi txapelketa hau. Animo gure ordezkariei, baita beste BERTSOLARI guztiei, gaiegile, aurkezle, antolatzaile, epaimahaiko eta ixilean lana egiten duzuen bertsozale guztiei.

Maite zaituztegu.

Gaiak:

Irteera puntuan dago errusiar mendia

felix-irazustabarrena Felix Irazustabarrena – Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria

Bueno bada. Irteera puntuan dago errusiar mendia bere bagoi guztiak beteta. Zestoan Uztapidek banderatxoa astindu eta maldan behera abiatzeko prest jarri dute.

Emozioa, zirrara, omen da aurtengoan agerian utzi nahi dena. Montañarusak aldapa behera sortzen duen igokada, subidoia, azaltzen dira horregatik kartela eta logoan. Baina aldapan behera joateko igo egin behar eta malda behera bakoitzeko, gorakakoa topatzen dugu segidan.

Osoa irakurri »

Gaiak:
  • Leitza


    Urriak 10, larunbata, Udal Kiroldegia, 17:30

    Bilbo


    Urriak 11, igandea, Arriaga Antzokia, 17:30
  • Zestoa

    Bertsolaria Puntuak
    Jone Uria 661,5
    Uxue Alberdi 660
    Iñaki Gurrutxaga 642,5
    Oihana Bartra 612
    Miren Artetxe 583,5
    Odei Barroso 574,5


  • Eskura ezazu txapelketari buruzko informazioa sakeleko telefonoan eskuratzeko argibideak
Iradoki Presentzia & Komunikazioa