|
Iparraldeko bertsulariak
XVIII. mende bukaerako, XIX. mendeko eta XX. mende
hasierako bertsulari gehienak jende xumeak ziren. Ez zekiten ez
irakurtzen ez idazten.
Alta, heien bertsu batzuek ikusleak liluratu dituzte eta belaunaldiz
belaunaldi transmititu dira.
Gainera bertsu batzu euskal kantuaren egiazko klasikoak bilakatu dira,
eszenatoki gainean, apairuetan edo dantzaldietan ematen direnak, hala nola
Bilintxen “Behin batean Loiolan” ! Ondorioz, anitzetan
bertsularitza euskal kantuaren "ama" bezala ikusia da.
Ondotik, proposatzen dizuegu XVI. mendetik gaur arteko iparraldeko bertsulari
nagusienen ezagutza egitea. Halaber oraingo bertsulari
gazteak aipatuko ditugu.
Bestalde, bertsulari horien
bertsu aipagarri batzu kontsulta ditzakezu.
|
 |
EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE
ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français
Español
English
|
|
|
|
Lekukoei buruz
Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo
beren argazkian.
Xalbador
"Iriarte ixildu zenetik, Mattin izan da ene ardureneko laguna, edo
kontrarioa ? Noiz nola !
Ez naiz ni beti errexki ari izana gure Mattinekin. Ez ginuen artzeko
molde bera. Nik ez nuen balio irri egin arazteko. Hala beharrez entseatu
banaiz ere, maiz gaizki heldu izan naiz.
Mattinen harmarik hoberena berriz, hori izan da beti. Nihaurek ere irri
egin dut frangotan, horren ateraldiak entzun eta.
Beharrik, aspaldi ikasi nuen hobe zela horrekin ez gaitzituarena egitea.
Bertzenaz, hanbat gaixto : loriatzen da norbait hunkitua ikusteaz eta
haundiagoak botako dauzkitzu. Orduan ez zaizu gelditzen zuhaur irriz hasteaz
bertze erremediorik.
Hortik kanpo, Mattin nor nahi bezain gizon ona eta atseginada; lagun
guziek maite dugu".
Amets Arzallus
"Azken finean, entzun duzunetik eta behar bada miretsi edo gogoan atxiki
dituzun haietatik oihartzunak etorriko zaizkizu.
Gero, dudarik gabe, zuk eginen duzu zurea, baina sorkuntza prozesu
horretan, nik uste denek gure idoloak edo modeloak, inkontzienteki bada ere,
baina imitatzen enseiatzen garela"
Sustrai Colina
AMETS ARZALLUSEKIN OSATU BIKOTEA
"Uste baino gehiagotan gertatzen zaigu elkar harritzea, egoeragatik.
Bertsoa asko aldatzen da testuinguruaren arabera.
Bertso berdina kantatuz gero bi testuinguru desberdinetan, batean ona
izan daiteke, eta bestean txarra.
Nik ez dut berdin kantatzen gaztetxe batean edo eliza batean. Hor
harritzerako tartea handitu egiten da. Ametsek gehien harritzen nau bere
kontestu naturalak ez diren tokietan : Ametsek futbolari buruz kantatzen ez
nau harrituko, badakit hori Atik Zra menperatzen duela, baina erlijioari
buruz Ametsek segurasko harritu egingo nau badakidalako horretaz oso gauza
gutti dakizkiela.
Hori maitasun bikoteetan ere gertatzen da, azkenean bertsoa elkarrizketa
baita. Eta elkarrizketa beti berria den heinean, harritzeko tarteak beti
daude. Gu bikotea gara, asko ibiltzen gara batera, baina bi gara.
Amets eta ni desberdinak gara. Nik uste hori dela bertso bikote bat
aberasteko modu ederrena"
Miren Artetxe
"Taldean, beti neska bakarra izan naiz, gazteena. Ez naiz inoiz
diskriminatua sentitu, baina bai, gizonezko mundua dela, umore maskulino
batekin, bizitzeko manera maskulino batekin eta giro maskulino batean.
Ez dira gizonak horretaz baitezpada ohartzen, eta guri da horretaz
gogoeta bat egitea eta besteei aurkeztea. Nik uste dut badugula emazteok
zerbait berria eskaintzeko".
Patxi Iriart
"Ttipitan ez nuen modelorik, ez dut uste. Aitzinatzen ginen poliki
poliki, gure erritmoan. Bertsolaritza jostatzeko zen, gure artean
kitzikatzeko, ez bertsolari handi bat izateko. Beraz ez nuen eredu
berezirik.
Bertsolari batzu ezagutzen genituen : Egaña, Lizaso, bertsolari biziki
onak zirelako. Gero, beti pentsatu izan dugu : nik izan nahi nuke Egaña bat
bezala, baina…
Xalbadorren bertso batzu landu izan ditugu, Xalbador bertsolari biziki
ona zelako, eta bere bertsoetan bai umorean eta bai sentimenduetan biziki
ontsa ari zelako.
Bestela Bilintxenak ere, maitasun bertsoak idatzi izan dituelako
bereziki.
Momentu honetan horiek lantzen ditugu bertso-eskolan. Gero lantzen ditugu
ere oraiko bertsolarienak : adibidez Amets Arzallus eta Sustrai Colinarenak
irakurri eta ikusi izan ditugu. Sustrai eta Amets ereduak dira guretzat.
Badu bizpahiru urte bertsolaritzaren gorenean direla eta Euskal Herriko
txapelketan ere biak biziki urrun joan zirela, Sustrai finalera eta Amets
kasik… agian heldu den urtekoan !"
|
 |
|
|