Bertsularitza Euskal Herrian

BERTSULARITZA EUSKAL HERRIAN

Historia eta bilakaera
Bertsu saioak eta txapelketak
Iparraldeko bertsulariak
Bertsularia izan

Bertsolari txapelketa nagusia 2009

Partaideak :

Aquitaine BNSA
EJGV

Bertsularia izan

Ipar Euskal Herrian haurrendako bertsu eskolak sortu ziren 1990. hamarkada hasieran. Ikastoletako zonbait erakasle bertsuzaleen eskutik eta Bertsularien Lagunak elkartearen babesarekin eman ziren lehen urrats haiek.

Iparraldeko bertsu eskoletako haurrak Mattin bertsulariaren omenez zizelkatu oroitarriaren inguruan Ahetzen (XDZ)

1998an, Bertsularien Lagunak elkarteak ipar Euskal Herriko bertsularitza suspertzeko pario serios bat egin zuen. Erakaskuntzan ardaztutako estrategia bat ezarri zuen abian. Bertsu irakaskuntzarako lankide bat hartu zuen denbora osoz.

Berant gabe ikusi ziren lehen emaitzak: bertsu eskola berriak sortu ziren Hendaian, Donibane-Lohizunen eta Baionan.

Hurrengo urteetan gauza bera gertatu zen, Hazparne, Uztaritze, Kanbo, Donaixti eta Donibane-Garazin. Egun, Sohütan ere bada haurrendako bertsu eskola bat.

Horrela, bertsularitza berpiztu eta azkartu da eta gainera Ipar Euskal Herriko herrialde orotara hedatu da zazpi urteotan barrena.

Anitz haur bertsuzaletu da. Bertsu eskola hauetarik pasa dira jadanik famatuak diren Amets Arzallus eta Sustrai Colina. Gero eta gehiago agertzen ari zaizkigu ere Miren Artetxe, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta, Mizel Mateo, Patxi Iriart, Gillen Hiribarren, Aimar Karrika eta Odei Barroso dira, besteak beste, azken urteotan bertsu eskoletan egin den lanaren uzta.

 

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE

ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français Español English
BILATU
WEB MAPA •  NOR GARA

 


Lekukoei buruz

Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo beren argazkian.