Euskal kulturaren alorrik harrigarriena bertsolaritza da.
Bertsolariei esker, euskara lilluragarria bihurtzen da. Gai inposatu baten inguruan bertsoak bat-batean sortzeko gai dira, erritmoa eta errimak errespetatuz. Gehienetan bi bertsolari ari dira, batek besteari erantzunez.
Aspaldiko ohitura hori biziki arrakastatsua da Euskal Herrian, bertso saioek eta txapelketek frogatzen duten bezala.
Bertso eskoletatik atera belaunaldiek bertsolaritza maila handi batera eraman dute, eta batzuek esperientzia artistiko berriei nahasten dute.
Nahi izanez gero beste bertsulari baten gogoetak irakur ditzakezu
azpiko argazkietan klik eginez
Sustrai Colina
Sustrai Colina izan da txapelketa nagusiko finaleko historian
parte hartzailerik gazteena. 2001ean gertatu zen balentria hori eta orduan
Sustraiek 19 urte zituen.
Bere bertsulari ibilbideari buruzko oroitzapenak eta gogoetak plazaratzen
ditu hemen, webgune honen azpisail ezberdinetan.
Nahi izanez gero beste bertsulari baten gogoetak irakur ditzakezu
azpiko argazkietan klik eginez
Miren Artetxe
Luzaz gehien-genienik gizonezkoen esparrua izan den arte honetan,
bere hogoi urterekin Miren Artetxe Iparraldeko
bertsulari hoberenetariko bat dugu gaurregun. Amets Arzallus eta Sustrai
Colinarekin batera Iparraldeko bertsularitzaren hats berriaren ikurra
bilakatu da nolazbait.
Bere bertsulari ibilaldiari buruzko gogoetak plazaratzen dizkigu
webgunen honen atal guzietan.