Bertsularitza Euskal Herrian

BERTSULARITZA EUSKAL HERRIAN

Historia eta bilakaera
Bertsu saioak eta txapelketak
Iparraldeko bertsulariak
Bertsularia izan

Bertsolari txapelketa nagusia 2009

Partaideak :

Aquitaine BNSA
EJGV

Bertsu eskolak Ipar Euskal Herrian

Ipar Euskal Herrian haurrendako bertsu eskolak sortu ziren 1990. hamarkada hasieran. Ikastoletako zonbait erakasle bertsuzaleen eskutik eta Bertsularien Lagunak elkartearen babesarekin eman ziren lehen urrats haiek.

Iparraldeko bertsu eskolen mapa 

Elkarteak ordaindurik, Anje Duhalde kantaria izan zen sail berri horren urratzailea. Ondotik, Ernest Alkhat ikastolaz ikastola ibili zen hamar bat urtez. Jean-Louis Harignordaki, Michel Lekuona eta Beñat Soulé, Kexus Arzallus bertsuzaleek ere beren zazpi ahalak egin zituzten bertsularitzaren tirria haurren baitan sortzeko.
Zorigaitzez, emaitzak ez ziren uste zuten bezain onak izan.

Dena dela, 1998an, Bertsularien Lagunak elkarteak ipar Euskal Herriko bertsularitza suspertzeko pario serios bat egin zuen. Erakaskuntzan ardaztutako estrategia bat ezarri zuen abian.

Bertsu irakaskuntzarako lankide bat hartu zuen denbora osoz : Karlos Aizpurua, oiartzuarra. Erakaskuntza arautuan bertsularitzaren lantzeko metodo berrienak aplikatzen hasi zen.

Berant gabe ikusi ziren lehen emaitzak: bertsu eskola berriak sortu ziren Hendaian, Donibane-Lohizunen eta Baionan.

Hurrengo urteetan gauza bera gertatu zen, Hazparne, Uztaritze, Kanbo, Donaixti eta Donibane-Garazin. Egun, Sohütan ere bada haurrendako bertsu eskola bat.

Helduen bertsu eskolak ere sortu dira, Urdiñarben eta Izuran, adibidez.

Bertsu eskoletan lan seriosa egiten da eta eskolatik landa hamaika ekimen gauzatzen dira urte guziz (Bertsulari Ttiki, Bertsu Eskolen Besta, Xapelgoak, Topaketak, Bertsu Udalekua, Bertsulariak Ikastolarat Kanpaina...).

Bertsulari gazte batzuen bertsuak Elosegi, Oiarburu eta Carrere
MP3 formatuan (2,4 Mo)

Iparraldeko bertsulari gazteen XI. xapelgoa ( Aiherra : 2004ko maiatzaren 27an -Bertsularien lagunak elkartea) - Haurren maila

Gaia : "18 urte betetzeko, heldu bilakatzeko presatuak zarete ?"
  Zortziko ttikian

 

 

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE

ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français Español English
BILATU
WEB MAPA •  NOR GARA

 


Lekukoei buruz

Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo beren argazkian.