|
Ahozko inprobisazioa munduan gaindi
Bertsularitza mundu guzian dagoen fenomeno bat da.
Egin klik mapa honen guneetan ARGO izeneko munduko
inprobisatzaileen datu-baseari konektatzeko www.argodat.com webgunearen
bitartez

Anitz urtez Euskaltzainburu izan den Manuel Lekuona apaiza (1894-1987)
lehena izan da bertsularitzaren izate primitiboa eta unibertsala
serioski ikertzen. Bere ustez bertsularitza ahozko literatura da eta
munduan zehar fenomeno hori arrunt bitxia da.
Baina XXI. garren mende hastapen honetan, denetan desagertzen ari
delarik, ohidura oraino bizirik da Euskal Herrian.
Bestalde, bertsularitza nagusiki Euskal Herrian egiten baldin bada, munduan
zehar barreiatuak diren 10 milioi Euskaldunek pratikatzen dute ere, hala
nola Estatu Batuetan.
Ahozko inprobisazioa munduan gaindi
Europan
Mendebaldeko eta ekialdeko Asian
Afrikan, Hego eta Erdialdeko Amerikan
Argibide gehiagorentzat web-gune honen
partaidea den bertsularien "Xenpelar" Dokumentazio Zentroaren
ataria bisita ezazu
|
 |
EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE
ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français
Español
English
|
|
|
|
Lekukoei buruz
Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo
beren argazkian.
Xalbador
"Meza kantatuak emaiten ziren aste egun batzuetan ere, eta nik kantatzen
nuen apezaren lagun.
Gogotik egiten nuen lan hori, kantuz gostu bainuen ordukotz. Errexki
ikasi nituen elizako kantu horiek, nahiz ez nakien zer kantatzen nuen :
denak latinez emaiten baitziren orduan. Hortik laster hasi nintzan kantu
euskalduneri ere ohartzen. Artzain lagunen ganik ikasi nituen zonbait,
bainan gehiago handik eta hemendik bildu kopia batzuetarik. Hauetarik
gehienak izeba Marianak eskuratzen zaukitan.
Holaxet aunitz euskal kantu ikasi nituen. Badut zonbait xaramela aterarik
ene ardien inguruan. Iduritzen zitzautan heieri ere laket zitzaiotela
kantua.
Gero hasi nintzan pentsatzen kantu eder horiek norbaitek eginak zirela.
Jakin ere nuen horiek deitzen zirela pertsulariak. Hori zitzautan gauza
harrigarria, kasik ezin sinetsia.
Nik ez bainuen holako dohainik sendi ene baitan. Xoraturik egoiten
nintzan mixteriozko gizon horiek gogoan".
Amets Arzallus
"Ttipitan ez nuen modelo berezirik, Aita izan ezik, egunero etxean
nuelako. Gero, 13/14 urterekin ohartzen hasi nintzen noren bertsokera edo
bertso egiteko moldea nahi nukeen eta norena hartu nahi nuen erreferentzia
puntutzat edo segitzeko bidetzat. Eta galdetu izan didatelarik bertsolari
gustukoena zein dudan : Jose Agirre esan izan dut.
Behar bada Aitak bere hurbileko mundukoa ikusten zuen bezala, gu kaleko
umeak, beste giro batean hazi gara eta beste puntan Jose Agirre, baserri
mundukoa, mendi xokoan hazia, ttipitatik lanean aritu dena, oso beste
erreferentzia…
Hori bertsotan sentitzen duzu ere. Bai erreferentziatzat hartzen dut
garai bateko euskara eta esaera biziak erabiltzen zituelako eta gure
testuingurua zein den kasik aurkakoena horkoa delako".
Sustrai Colina
"Ni ttikitan pilotari izan nahi nuen. Bertsolari izan zitekeenik ere
apenas jakingo nuen. Gero bai, pixkanaka pixkanaka, sinesten joaten zara
izan zintezkeela bertsolari, denen dohaiak harrapatzen saiatzen zara, eta
batzu miresten dituzu.
Gero, miresten dituzun horiek ondoan dituzu saioetan, eta lagun bezala
ikusten dituzu. Prozesu hori ezagutu dugu. Izan liteke Joxe Agirrekin,
hirurogeita hamabost urte eta oraindik plazaz plaza bertsotan. Pertsona
bezala ezagutzen duzunean oraindik maitagarriagoa egiten zaizu. Ikur bat,
sinbolo bat da eta zurekin joaten da herri batera eta, zer umila den gizona,
nola hartzen zaituen dena laguntzeko, hori adibidez oso eskertzekoa
da.
Beste bat Andoni Egaña izan liteke, hiru txapel, teorizazio mailan egin
litekeen guzia, praktikan astro bat, berritzailea, aitzindaria, baina mahai
inguruan zurekin dagoenean, bat gehiago. Horiek lekzio handiak dira"
Miren Artetxe
"Iaz izan ziren nazioarteko inprobisazio kulturarteko topaketak eta heldu
ziren hona Mexikarrak, Argentinoak, Kubatarrak, Katalanak, Georgiakoak, eta
harrituak gelditu ziren denak gure inespresibitatearekin.
Ez gira mugitzen, ez dugu ahotsa erabiltzen, ez ditugu adierazpide horiek
batere erabiltzen. Eta egia da hor badela bide bat egiteko. Baina, zentzu
bat galtzen dugularik bestea zorrozten zaigun bezala, itsuek hobeki entzuten
duten bezala, bertsolaritzan hitzek dute garrantzia eta hitzek transmititzen
dute.
Bertsoaren edukiari eman zaio garrantzia beti, aski kalitate ona lortu
dugu maila horretan, eta formari garrantzia emateko garaia ere bada. Baina
bertsoaren egiazko izaera saldu gabe. Gorputzak ez du hitza gainditu behar,
eta hitzak beti izan behar du mezuaren zentroa.
Usu esaten da ere bertsolariok gaizki kantatzen dugula. Egia da, baina
hor ere, hitzak du balioa eta hitzetan zentratzen gira. Ez da kantu bat. Da
melodia bat hitzak hobeki sarraraziko dituena.
Beraz, bai lanak egin behar direla hobeki kantatzeko, espresibitatea
lantzeko, baina ez dut uste, askotan pentsatzen den bezala, bertsoari alde
horretatik zerbait falta zaiola. Ez zaio ezer falta"
Patxi Iriart
"Bertsotan aritzeko gustua etorri zitzaidan Baionako ikastolan kurtso bat
ireki zutelarik. 5. urtean nintzela, talde ttipi bat hasi ginen bertsotan
eta geroztik segitzen dut. Karlos Aizpurua Oiartzundarra nuen irakasle.
Aitortu behar dut hastapenean amak pusatu ninduela. Gero konturatu
nintzen gauzak ikasten direla bertsolaritzarekin. Gainera, gauza berria zen,
beste aktibitateetatik desberdina zena.
Gero, bertso-eskolak ireki ziren eta klaseak bukatu eta gero biltzen
ginen. Karlos Aizpuruarekin egiten genuen oren bat astean bertsolaritzari
buruz eta bertso zaharrak lantzen genituen, besteak beste. Gero Kanboko
kolegiora pasa nintzen eta han talde berri bat sortu zen : Baionan nirekin
ziren batzu gehi beste batzu, hor hasi zirenak.
Orai bost gira, lau mutiko eta neska bat. Hastapenean, orai baino gehiago
ginen, bidean batzuk uzten dutelako, ez zaielako denei gustatzen".
|
 |
|
|