Bertsu saioak
Lehen, astean behin, igande arratsaldetan, bezperen ondotik, herritar
gehienak eliza ondoko ostatu eta sagarnotegietan biltzen ziren. Hor,
orenak eta orenak pasatzen zituzten, eta "jainkozko dohaina" zuenak
bertsuak egiten zituen biziko gauza arruntetaz, beti kantuz eta
umorez. Inprobisaketa poetiko hori oraino ederragoa zen bi bertsularik
elkar atxematen zutelarik. Egiazko "elkarrizketa" bat hasten zen orduan.
Gehienetan, elkar kitzikatzen zuten.
Soinu zatia :
Mattin eta Xanpun
bertsu saio batean
Gaia : Mattin zerria da eta Xanpun zakurra- 3min30
(Euskal kultur erakundeko artxiboa)
Windows Media Player (800 Ko)
Real Player (1,68 Mo)
Basarri eta Uztapide bertsutan
sagarnotegi batean 1960 urteetan
Bertsulariak beren garaiko lekuko egokiak dira. Aldi berean,
miretsiak ziren eta jendea horien beldur zen. Jostakin dohaitsu horiek
ekitaldi publiko nahiz pribatuen alaitzeko gomitatuak ziren : herriko
bestak, azokak, merkatuak, kabalkadak, pilota pardidak, apairuak, ezteiak,
bataioak etab.
Urteetan, ekitaldi horien antolatzaileak bi bertsulari deitzen
zituzten. Kadira edo pareta baten gainean nahiz
balkoi batean zutik ematen ziren eta saioa nahi bezala kudeatzen
zuten.
Sebastian Lizaso bertsulariak alaitu
afaria
Saioa ongi iragan dadin publikoaren presentzia garrantzitsua izanez,
anitzetan ikusleak kitzikatzen zituzten... horrela, gure bertsulariek gai
frango bazituzten eta dibertitzeko hurbiltzen zen jendea gogotik
harrotasunez betetzen edo lotsarazten zuten.
Bertsu saio bat kanpoan
Bertsularitzaren itxura soziala eta bere bizikidetasuna oraino
bizi-bizirik dira Euskal Herrian eta bertsulariek animazio sozio-kultural
anitzetan parte hartzen dute...
Xehetasun gehiagorentzat bisita
ezazu gure webgunearen partaidea den "Xenpelar" bertsularien dokumentazio
zentroaren web ataria
|