Bertsularitza Euskal Herrian

BERTSULARITZA EUSKAL HERRIAN

Historia eta bilakaera
Bertsu saioak eta txapelketak

Iparraldeko bertsulariak
Bertsularia izan
Bertsolari txapelketa nagusia 2009

Partaideak :

Aquitaine BNSA
EJGV

Txapelketak

Euskal kulturaren berpizteari bultzada erabakiorra eman nahiz, XIX. mende bukaeran, Sabino Arana-Goirik (Eusko Alderdi Jeltzaileko sortzailea) eta bere lagunek intelektualismo gehiegiz jokatu zuten, euskaratik beren ustez noble ez zen guzia kenduz.

Epaimahaia 2001eko txapelketaren finala denboran  (Argazkia : XDZ)

Garbizale horiek bertsulariak arbuiatzen zituzten eta baztertu nahi zituzten. Baina hori lortzen ez zutenez, gai-emaile bat ezarri zuten bertsu saioen animatzeko. Horrela, bertsuen gora-beherak zaintzen ahal zituzten, bai eta hizkuntzaren garbitasuna ere.
 

Gai-emailearen lanaren zailtasuna

Euskal Herriko txapelketa nagusia 1935etik gaurregun arte

Txapelketa nagusiko txapeldunak 1935etik 2005era    

Horrela, guti gora behera 1890tik goiti hego Euskal Herrian eta 1920tik goiti ipar Euskal Herrian, bertsu saioak aldatu dira : herrikoiak egon dira baina gero eta gehiago "egiazko" ikusgarriak bilakatuz.

"Gaia"

Bertsulariak 5-8 izan daitezke eta osagai berri bat gehitua izan da : "aurkezlea", edo kudeatzailea : gai-emaileak gaiak ematen ditu eta bertsu-saioaren ongi iragaitea zaintzen du.


1935ean Donostian antolatu lehen txapelketan beste urrats bat egina izan zen hautagaien bereizteko epaimahai bat sortuz.

Orain, Euskal Herriko txapelketa nagusia lau urtetarik behin egiten da. 2005ean, Andoni Egaña atera zen txapeldun.

Bestalde, txapelketak antolatuak dira lurraldeka ere. Horrela, ipar Euskal Herriko bertsulariak behin baino gehiagotan nabaritu dira Nafarroako txapelketan. 2008an lehen aldikotz, Iparraldeko bertsulari txapelketa antolatua izan da.

Xehetasun gehiagorentzat bisita ezazu gure webgunearen partaidea den "Xenpelar" dokumentazio zentroko ataria

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE

ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français Español English
BILATU
WEB MAPA •  NOR GARA

 


Lekukoei buruz

Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo beren argazkian.