Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea
euskara castellano français english
Mapa
Orri nagusira Gune hau lehenetsi Helbideak Atala inprimatu Iradokizunak Gogokoenetan ipini
Bertsoak
Bertsolaritza
Bertso Doinutegia
Bertsozale Elkartea
Agenda
Xenpelar Dok. Zentroa
Liburutegi Digitala
Hitzetik Hortzera
Bertso Eskolak
Nor da Nor
Txapelketak
Argazkiak
Kulturartea
Lanku
Foroa
Bazkide egin
BertsoZalea
Jolasak
Prentsa Bulegoa
Estekak
Jaso Berriak
bertsoplaza.tv

Babeslea:

Bizkaiko Foru Aldundia

Uztaritzera eta Zarautzera iritsiko da datorren asteburuan Txapelketa Nagusia

Uztaritzera eta Zarautzera iritsiko da datorren asteburuan Txapelketa Nagusia
Urriaren 17an, larunbata, Uztaritzeko Kiroleta Pilotalekuan, 17:30ean.
Bertsolariak: Xabi Paya, Aitor Sarriegi, Erika Lagoma, Unai Muñoa, Beñat Gaztelumendi, Arkaitz Estiballes. Gai emailea: Joana Itzaina.

Urriaren 18an, igandea, Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian, 17:30ean.
Bertsolariak: Iratxe Ibarra, Xabier Silveira, Iker Zubeldia, Unai Agirre, Oihane Perea, Joxe Munduate. Gai emailea: Saroi Jauregi.

Uztaritze eta Zarauzko saioetarako sarrerak salgai dituzue www.bertsosarrerak.eu atarian ostegun gauerdia bitartean. Egunean bertan ordu t'erdi lehenago irekiko dira lehiatilak eta bertan ere eskuratu ahal izango dira.

Jarrai ezazu txapelketa: www.txapelketanagusia.eu / www.bertsoplaza.tv

Iñaki Zelaiak batu ditu puntu gehien Bilbon

Iñaki Zelaiak batu ditu puntu gehien Bilbon
643 punturekin azaroaren 8an Gasteizen jokatuko den finalaurrekoetarako txartela eskuratu du Iñaki Zelaia hernaniarrak Txapelketa Nagusiko hirugarren final laurdenean.

Puntuazioa: Iñaki Zelaia (643), Julio Soto (639,5), Maddalen Arzallus (636,5), Amaia Agirre (631,5), Jexux Mari Irazu (599,5), Asier Otamendi (588).

Frontoietatik atera eta Arriaga Antzokiak eskaintzen duen erosotasun eta xarmak kolore ederra eman dio txapelketari, eta, horrelakoetan gertatu ohi denari muzin eginez, pilotalekuetan bizi ohi dugun giro beroa nabarmendu da saio osoan zehar.
Ikusgarria Arriagak Antzokiak eskaini digun irudia. 1000 bat zaletu bildu dira bertan.

Etxahun Lekue nagusitu zen Leitzako saioan

Etxahun Lekue nagusitu zen Leitzako saioan
Leitzan jokatu zen iragan larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bigarren final laurdena eta bertan 643 punturekin finalaurrekoetarako txartela eskuratu zuen Etxahun Lekue larrabetzuarrak.

Puntuazioa: Etxahun Lekue (643), Ainhoa Agirreazaldegi (634), Iñigo Manzisidor "Mantxi" (621,5), Xabier Sukia (604), Ibon Ajuria (598,5), Iñigo Olaetxea (575).

780 bat lagun bildu ziren Leitzako Udal Kiroldegian Txapelketaren bigarren finalaurrekoaz gozatzera.

Nafarroako Bertsozale Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko, ekitaldi bereziak Bertsoaroaren edizio berrian

Nafarroako Bertsozale Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko, ekitaldi bereziak Bertsoaroaren edizio berrian
Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatzen duten Bertsoaroa zikloaren 19. edizioa da aurtengoa. Urriaren 15etik azaroaren 5era bertsoa eta musikarekin lotutako sei saio izanen dira: hiru bertso saio, olerkia eta musika uztartzen duten bi saio eta mahainguru bat.

Aurtengo Bertsoaroa ospakizun berezi batekin lotu nahi izan dute antolatzaileek: Nafarroako Bertsozale Elkartearen 25. urteurrena. Data esanguratsu horrek isla bikoitza du egitarauan. Urriaren 20ko mahainguruan, Nafarroako bertsolaritzaren iraganaz, orainaz eta geroaz arituko dira. Eta urriaren 29an oso saio berezia bat; belaunaldi diferenteko Nafarroako sei bertsolari denboran atzera-aurrera ibiliko dira.

Azken urteotan bezala, ekitaldi guztiak Iruñeko Gurutze Plazako institutuan izanen dira, Erraldoien Txokoan eginen den mahaingurua izan ezik. Saio guztiak iluntzeko zortzietan hasiko dira eta sarrera libre da.

Egin zaitez bazkide!

Egin zaitez bazkide!
Bertsozale Elkarteko bazkidea bazara kontutan izan txapelketako sarrerak erosterakoan txartela erakutsiz gero beherapenak izango dituzula!

Ez zarela bazkide?? Ba ez galdu aukera!!
Orain bazkide egiten bazara ez duzu 2009ko bazkide kuota ordaindu beharrik izango eta txapelketako saioetan beherapenak izateaz gain txapelketako kamiseta jasoko duzu opari!

Bertsosarrerak.eu atarian eskuratuko dituzu Txapelketako saioetarako sarrerak. Bertsosarrerak.eu atarian eskuratuko dituzu Txapelketako saioetarako sarrerak.
A G E N D A
urria
al
ar
az
oe
oi
la
ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
Hamaika Bertute. Pobreziaren inguruko jaialdia
Bulebarrrean, DONOSTIA.
2009-10-16, 20:00

Ikusi berriak

 

Babeslea:

eun grupo - Innovación en Sistemas de Archivo y Almacenaje

 

Euskaraz bai

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / F. (00) (34) 943 69 30 41 / bertsozale@bertsozale.com
Legezko oharra