|
Sekulako memoria
Bertsulariek sekulako memoria daukate. Memoria horretan bermatzen dira
hitzen ez errepikatzeko baita errimen atxemateko ere.
Gainera, haietatik anitzek gogoan dituzte oraino duela zonbait urte ontu
bertsuak eta zeren kari egin zituzten ere (testuingurua, lekua, urtea...).
Era berean, beste bertsularien bertsu hoberenak ikasten dituzte.
|
 |
EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE
ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français
Español
English
|
|
|
|
Lekukoei buruz
Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo
beren argazkian.
Xalbador
"Errana dut jadanik zer tirria senditzen nuen pertsulari izaiteko, bainan
ez nuela hortako ahalik senditzen ene baitan.
Hainbertzetaraino egia da, non ez bainintzan, bakarrik nintzela ere,
behin ere entseatzen baten moldatzerat, ez eta buruan pasatzen ere.
Ene lagun batzuer entzuna nioten, bazirela elgarri pertsuka artzen
zirenak ostatu horietan; leher egiten zutela heiekin irriz.
Ni ez nintzan orduan oraino ostatuetan ibiltzen. Urte batez, herriko
besta bigarren egunean, hitz-hartu nintzan ene betiko lagun Lorentzo
Tolosarekin, gauazko bailerat aterako ginela biak. Bailea, Angelesainea
izeneko ostatuaren aintzinean egiten zen.
Orroitzen naizena da, ja etxolarat abian ginen mementoan, hauteman
ginituela lau edo bortz gizon pertsuka ari ostatu hortako sukaldean.
Lorentzo eta biak leihoaren kanpotik jarri gintzaizkioten beha".
Amets Arzallus
"Hasteko bertsolariak euskara ongi menperatu behar du.
Euskararekin jostatzeko heinean izan behar da, bertso anitzetan hori
delako ideia mailan zuk duzun orijinaltasuna edo arrazoiketa.
Gero, plazer bat sentitu behar duzu : ez baduzu plazerra, ez duzu ikasiko
ere. Gainera, uste dut behar dela “zerbait”. Kirolean, ez baduzu oinarri
fisiko bat sortzez, teknika anitz izaten ahal duzu, baina ez zara besteen
heinean izanen. Bertsolaritzan gauza bera da : behar duzu gauzak atxemateko
“txip” bat buruan, edo ikusten duzunari itzuli bat emateko gaitasun bat.
Gero lantzen duzu edo ez duzu lantzen. Batzuk gaia sakon tratatzean
ateratzen dute beren onena, beraz izango dute lirikotasun bat nonbait ;
beste batzu umoretik hasten direnean, ia onenak dira. Bakoitzak bere
nortasuna emanen dio bertsoari. Horretan behar da gaitasun berezi bat"
Sustrai Colina
"Hizkuntza ongi menperatu behar du eta gainera gustatu egin behar zaio
hitzekin jolastea, ez bertsotan ari denean bakarrik. Hori bizimodu bihurtu
behar du. Dohain nagusiena hori da.
Beste dohain bat jendearekin tratatzen jakitea da. Zu herri bat
zoazenean, ez duzu inor ezagutzen askotan : inondik ezagutzen ez dituzun
pertsonekin elkarrizketa gaiak atxeman behar dituzu, eta ez da errexa.
Horrek asko irekitzen du pertsona. Gainera besteak baino guttiago zara,
besteak beren inguruan direlako. Ezagutzen zaituzte eta zuk ez dituzu
ezagutzen. Hori ere oso aberasgarria da.
Gero, nik uste bertso-eskolan gaur egun edozeinek ikasten ahal duela
bertsotan. Oso lan mekanikoa da. Beraz hamar urteko haur bat etortzen bada
bertso-eskolara eta irakaslea ez bada traketsegia, urte baten buruan ikasten
du zortziko ttiki bat kantatzen. Hori frogatuta dago.
Horrek ez du erran nahi bertsolaria denik. Bertsolari bihurtzeko, faktore
asko sartzen dira : zenbat maite zaituen jendeak, zer karismoa duzun,
jendeak zerekin identifikatzen zaituen, xantza eta zaletasuna"
Miren Artetxe
"Uztapideri behin galdetu zioten ea bertsolaria sortzen zen edo egiten
zen. Eta erantzun zuen : lehenik sortu bederen. Arrazoi du.
Denok baditugu gaitasun batzu hasieratik eta beste batzu ez ditugunak.
Teknikoki bertso bat osatzeko, behar da hizkuntza ongi menperatu,
elokuentzia minimo bat eta adierazpenerako gaitasun batzu. Hori lantzen
da.
Nik uste dut behar duela orokorrean pertsona ona izan, zeren eta pertsona
publiko bat baita. Gainera, ez da lanbide bat. Izaten ahal da zure
diru-iturri nagusia, baina nik, niretzat, ez nuke nahi bertsolaritza lanbide
izatea. Uste dut profesionalizazio maila batera ez dela iritsi behar"
Patxi Iriart
"Bertsolaritzarena ez da dohain baten izatea, praktikatzea da.
Bertsolariak, hasteko, euskara menperatu behar du.
Bestela, bertsolariak umorea behar du, eta gehienek badute. Eta bertso
seriosak ere kantatzen jakin behar du, jendea hunkitzeko gisan. Bertso
hunkigarriak txapelketarako gehien erabiltzen dira, baina umorea da
inportanteena.
Bertsolaritzaren historian zehar, gaiak anitz aldatu dira. Lehen
kantatzen baitzuten baserriko giroari buruz, edo euskal aberria, tradizioa
edo fedeari buruz.
Gaur egun, gai guziak hunkitzen dira, hori da aldatu dena, eta
bertsolariak eskolatuak dira. Hala ere, baloreak berdinak gelditzen dira.
Prentsa irakurri behar da normalki.
Irakurtzen ez duenak gero zailtasunak izaten ahal ditu. Liburuak ere
irakurri behar dira eta bertso zaharrak landu, hori ere inportantea da.
Bertso zaharretan metaforak nola sartzen dituzten, zer arrazoiak ere
ematen dituzten aztertzen dugu, ideia batzuren osatzeko"
|
 |
|
|