Bertsularitza Euskal Herrian

BERTSULARITZA EUSKAL HERRIAN

Historia eta bilakaera

Bertsu saioak eta txapelketak
Iparraldeko bertsulariak
Bertsularia izan
Bertsolari txapelketa nagusia 2009

Partaideak :

Aquitaine BNSA
EJGV

Ahozkotik idatzira

XVIII. mende bukaerako, XIX. mendeko eta XX. mende hastapeneko bertsulari gehienak jende xumeak ziren eta ez zekiten ez irakurtzen ez idazten. Bizkitartean, beren bertsuetarik batzu denen gogoan gelditu dira.

Garai batean, jende jakintsuen ekimenez, idazten bazekiten pertsona batzuek maitasuna, natura, familia edo herria aipatzen zuten bertsu batzu Cahier de bertsus d'un basque émigré aux Etats-Unis / Estatu Batuetara joan zen euskaldun baten bertsu bilduma (EKE)kopiatzen zituzten. 

Esku idatziak Eliza atarietan saltzen edo baserri bakoitzeko ate aitzinean uzten ziren. Berantago, bertsuak orrialde batzuetan inprimatzen eta toki publikoetan hedatzen ziren. Batzuetan bertsulariak berak hedatzen zituen, beste batzuetan herrietan zehar ibiltzen zen "profesional" batek, bertsuak kantatzen zituelarik horien errexago saltzeko.  

Idazki horiei esker, bertsulari batzu ez dira ahantziak izan. Ohidura horrek berantago segitu du. Alabaina, Bankako Félix Iriartek metodo bera baliatu du "Hitlerren amentsa" deitu olerkien hedatzeko (1946).

XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran, lehen egunkariak eta aldizkariak agertu zirelarik, batzuek beren bertsuen argitaratzea onartu edo proposatu zuten. Ondorioz, orrialdeak pixkanaka desagertu ziren.

Urte batez (1931-1932) Bertsulariya deitu astekari berezitua argitaratu zen. Bertan, bertsuak eta bertsularien biofrafiak agertzen ziren. Zenbaki horiek guziak Sendoa argitaletxeak argitaratu liburu batean bilduak dira.


Gaur egun, Argia eta Herria astekariak, Berria egunkariak eta beste anitzek bertsuz lagundu artikuluak argitaratzen dituzte erregularki.

Bertsuak interneten agertzen dira ere. Horietarik anitz numerisatuak izan dira. Adibidez, bertsu anitz aurkitzen dira ondoko webgunean : http://www.armiarma.com/urkiza

 

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE

ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français Español English
BILATU
WEB MAPA •  NOR GARA

 


Lekukoei buruz

Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo beren argazkian.