Koru Kantuaren Nazioarteko FestibalaKoru kantuari zuzendu festibal honen 23. edizioa 2009ko urriaren 23tik 30era iraganen da Donibane Lohizunen, Ziburun, Azkainen eta Urruñan. Denen gustuko emanaldiak izanen dira, belaunaldi guziak bildu nahi dituen programazio artistikoari esker. ![]() Ohiduraren era mugimenduaren arteanAurten, Maurice Ravel kontserbatorioko Laetitia Casabianca koru zuzendariak festibalarekin bat egin du aholkulari artistiko bezala. Bere ekimenez, jaialdian ohiko koru kantuak entzungai izanen dira tokiko abesbatzen parte hartzeari esker. Bestalde, sorkuntzak preziatzen ahalko dira ere, mugimenduan ari diren taldeak gomitatu bait dituzte, hots espazioarekin eta eszenaratzearekin jostatzen diren taldeak. Urte guziz bezala, kontzertuak parte hartzen duten herrien elizetan iraganen dira (Azkaine, Ziburu, Urruña eta Donibane-Lohizune). Kontzertu - gaualdiakFestibalaren estreinatzeko, urriaren 23an Donibane Lohizunen, El Cor de teatre kataluniako talde eroa arituko da, "El Concert" deitu ikusgarri berria aurkezten. Urriaren 25ean, Ziburun bidaiatzeko parada izanen da Baionako Xaramelarekin. Hauek, Hego Ameriketako programa bat eskainiko digute Les Mochicas taldearen soinu-tresna tradizionalen laguntzarekin. Hauekin batera, koru lehiaketa handienak (Tolosa, Arrezo...) irabazi dituen Landarbaso abesbatzako (Errenteria) 40 kantariak arituko dira atzoko eta gaurko euskal kantuak eskaintzen. Urriaren 26an, Azkainen Bihotzez, Getariako gizon koruko 30 bat ahots entzuten ahalko dira XXI. mendeko koru nagusienetarik bat bilakatzen ari den Hungariako Discantus koruarekin batera. Gaualdi aberasgarria, zalantzarik gabe. ![]() 2008ko ekainean estreinatu Hegalda sorkuntzaren afitxa Urriaren 29an, Urruñan, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatu gaualdi bat. Egitarauan, Limousin aldeko Méliades taldeko emazteak eta Tarbes aldeko Vox Bigerri taldearen kantu tradizionalak. Bestalde, Peïo Çabalette-ren, "Hegalda" obra ikusteko parada izan da ere. Obra hau sei gizon ahots eta sei soinu tresnentzat egina izan da. Urriaren 30ean aldiz, festibalari amaiera emanen dion gaualdia eginen da Donibane Lohizunen. Aipatzekoa, 2009ko Maribor-eko (Eslovenia) sari nagusia irabazi duen Donostiako Kup Taldearen, eta 2008ko Miltenberg-eko (Alemania) sariaren irabazlea den Italiako Coro Musicanovaren arteko topaketa. Xehetasunak :
Kultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak jasoko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, inori azalpenik eman gabe. FESTIBALA - KORU KANTUAEuskal Herriko abesbatzen nazioarteko festibala KONTZERTUA - KORU KANTUABihotzez - Discantus 2009ko urriaren 26a ANIMAZIOA - MUSIKAMusika-jokoak 2009ko urriaren 28a ANIMAZIOA - LITERATURAErraldoi Xuria 2009ko urriaren 28a KONTZERTUA - KORU KANTUAMéliades - Vox Bigerri 2009ko urriaren 29a HITZALDIA - LITERATURALiteraturaren bideak etorkizunean 2009ko urriaren 29a ANIMAZIOA - NATURA ONDAREAKONTZERTUA - KORU KANTUAKup taldea - Coro Musica Nova 2009ko urriaren 30a ERAKUSKETA - MARGOLARITZAMargolaritza Euskal Herrian 50 urtez ERAKUSKETA - ARTEAERAKUSKETA - ARTEAERAKUSKETA - ARGAZKILARITZAERAKUSKETA - LITERATURAERAKUSKETA - MITOLOGIA![]() |