Pedro Agerre

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Axular jaiotetxea, Urdazubin

Pedro Agerre Azpilkueta edo "Axular" (Urdazubi, 1556- Sara, 1644ko apirilaren 8a) apaiza eta inoizko euskal idazle handienetakoa da. Bere ezizena berez Atxular ahoskatzen da, hori baitzen garai hartan X letrak zuen esanahia.

Jaiotzez nafarra, goitizena bere jaiotzezko "Axular" baserritik datorkio, Lapurdirekin mugan dagoen Urdazubikoa. Herri horrek Zugarramurdi, Ainhoa eta Sararekin batera, Xareta izeneko eskualde naturala osatzen du.

Salamancako Unibertsitatean ikasketak egin eta apaiztu ondoren, Donibane Lohizunera jo zuen. 1600ean, Sarako parrokiako erretoretza eskuratu zioten, eta hantxe bizi izan zen, hil arte.

Idazle, sermolari eta hiztun oparoa zen. Horregatik izango zuen horrenbeste eragin eta itzal sasoi hartako eta geroagoko euskal idazleen artean. Haren luma trebeak dotorezia ordu arte ezezaguna erantsi zion euskarari. Esaldi luze eta korapilotsu samarrak ditu batzuetan, laburrak eta trinkoak besteetan, baina mezu ulergarria eta garbia emango digu beti.

Axular eta haren taldeko lagunek urratutako bideari jarraituz, beste elizgizon batzuek ere landu zuten mende hartan lapurtera, adibidez, Harizmendi, Gazteluzar eta Silvain Pouvreau-k. Haiekin batera, Arnaut edo Allande Oihenart zuberotar idazle sekularrak ere euskal letrak gora eraman zituen.

Eduki-taula

[aldatu] "Gero"

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Gero

Euskal literaturaren historian lehen prosazko liburu originala da. Joannes Leizarragaren itzulpena eta XX. mendean aurkitu ziren Lazarragaren testu laburrak alde batera utzirik, "Gero" dugu euskarazko lehen liburu mardula. Euskal idazle klasikoek, Iparraldekoek nahiz Hegoaldekoek, euskal maisulan gisan goraipatu zuten, eta denbora luzez euskara jasoaren eredu izan da. XIX. mendean Pedro Antonio Añibarrok, liburua ia osorik bizkaiko euskarara itzuli zuen; beraz, Axularren ospeak bizkaierazko literaturan ere eragina izan zuen.

Axular hil baino urtebete lehenago inprimatu zen, 1643an. Inongo mistikarik gabe, irakurlearen jokabidea aldarazi nahi du: kristauari zeinen arriskutsu izan dakiokeen arimaren zereginei berehala ez atxikitzea, erlijioarekiko betebeharrak biharko uztea, beti gerotik gerora luzamendutan ibiltzea. Liburuaren gai nagusia "Gero dioenak bego dio" atsotitzak laburtzen du; hori ez da izan, noski, kritikoek maisulantzat hartzeko arrazoia, Axularren estilo bizi eta aldi berean landua baizik.

Sinonimia darabil ideiak ahalik eta euskaldun gehienek uler ditzaten eta argudioak sendotzeko autore klasikoen eta testu sakratuen aipuak tartekatzen ditu. Harexen harira, nabaria da latinezko aipuak euskaratzean erakusten duen sena eta dotorezia.

Izenburuaren bi partetan partitua eta berecia azpitituluak hainbat zalantza ekarri dizkie adituei. Irakurtzaileari izeneko atarikoan dioenez, bere nahia liburua bi liburukitan argitaratzea da, baina liburuaren bigarren zatirik ez da inon ageri. Batzuen ustez, argitaratu gabeko bigarren zati hura testu galdua izan liteke; beste batzuen iritziz, ostera, bi parte haiek liburuki berean batera argitaratu bide ziren, bereizi gabe.

[aldatu] Axular, ipuin tradizionaletan

Axularren ohorezko oroitarria (Sara)

Sarako herritar zaharrenek Joxe Migel Barandiaran etnologoari kontatu ziotenez, Axularrek jakituria guztia Deabruri zor zion. Deabruak Salamankako leize batean zuen unibertsitatean, Axular mota guztietako zientzia ilunetan lizentziatu zen. Harixe esker lortu zuen halako erudizioa eta oratoriarako etorria; hainbesterainokoa, non Sarako eliztarren oroimenean mendez mende bizirik iraun baitzuen. Ordain gisa, Deabrua haren itzalaren jabe egin zen, eta hil zen egunera arte, itzalik gabe bizi beharra sufritu behar izan zuen Axularrek.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Wikiesanak
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Axular
Beste hizkuntzak