2008-2009ko Gazako gatazka

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

2008-2009ko Gazako gatazka
eta bonbardaketa
(Berun urtu operazioa)

Gaza conflict map.png
Data 2008ko abenduaren 27a
Lekuak Gaza eta Israel
Borrokalariak
Flag of Israel.svg
Israel
Hamas flag2.png
Hamas
Jihad Islamiarra
Erresistentziaren Herri Komiteak
Al-Aksako Martirien Brigadak
Palestina Askatzeko Herri Frontea[1]
Indarrak
88 hegazkin eta helikoptero
176.500 militar
6.500 erreserbako
Itsas Armada
20.000 militante (Hamas)
Biktimak
13 hildako
317 zauritu
1.314 hildako
5.300 zauritu
Ondorioa
Gaza, Khan Yunis eta Rafah hirien azpiegituren suntsipena, eta inbasioa Gazan

'2008ko Gazako gatazka, bonbardaketa edo "Berun Urtu operazioa" (Hebreeraz מבצע עופרת יצוקה‎), Israelgo ejerzitoak Gazako Zerrendako hainbat hiritan eginiko bonbardaketari deritzo. Bonbardaketa 2008ko abenduaren 27an hasi zen, eta Hamas talde armatu palestinararen 100 helburu zituen jomugatzat. Helburuak, ministerioen egoitzak, poliziaren koartelak, eta beste hainbat azpiegitura izan ziren, Israelen esanetan "Hamasen ahalmen militarra deusezteko helburu erabakiorrak".[2]

Abenduaren 27ko bonbardaketek 287 hildako eta 900 zauritu eragin zituzten[3], gehienak Hamas taldearen poliziako kideak, eta biztanleria zibila. Israelen bonbardaketak kritika ugari sortarazi ditu, eta nazioarteko lurralde gehienek gogor gaitsetsi dute. Dena den, Nazio Batuen kontseilu nagusiak, ez zuen erasoa gaitsetsi, Amerikako Estatu Batuen betoagatik.

Abenduaren 28, 29, 30, 31, urtarrilaren 1, 2 eta 3an aire-bonbardaketek jarraitu zuten denborarik galdu gabe, zortzi egunetan zehar.

2009ko urtarrilaren 4an, Israelek Lehorreko Armada eta artilleria bidali zuen Gaza inbaditzera. Goizaldean, israeldar soldaduak Gazako zerrendan sartu ziren dozenaka Hamasen soldaduei tiro eginez. Hurrengo egunean, urtarrilaren 5an, Nicolas Sarkozy, Javier Solana eta Europar Batasuneko txekiar presidentetzak su-eten bat eskatu zuten arrakastarik gabe. Hurrengo egunetan zehar bonbardaketa eta tiroketez jarraitu zuten.

Urtarrilaren 18an Hamasek eta beste Palestinar erakunde batzuek su-etena iragarri zuen. Su-etenaren ondorioz, israeldar soldaduak erretiratzen hasi ziren eta Nazio Batuen eta GKE ezberdinen laguntzak sartzen joan ziren Gazako zerrendan, hau da, elikagaiak, botikak, berreraikitzeko-tresnak, etab.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

  1. Hamas: We're using PA arms to battle IDF The Jerusalem Post, 2009ko urtarrilaren 5a
  2. El Pais egunkariko albistea.
  3. Palestine News Network.

[aldatu] Kanpo loturak