Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Mondragon Unibertsitatea

Atalak
sectionbanner.gif

Ikerketa

Sarrera Ikerketa

Mondragon Unibertsitatean, I+Geko jarduera ez da mugatzen ezagutza berriaren belaunaldira, baizik eta, xede-arloan, irakasten dituzten karreretako prestakuntzan eta horrela eskatzen dioten erakundeei ematen dizkien berrikuntza-zerbitzuetan aplikatzea lortu nahi da.

Jarduera hori ikerketa-taldeen arabera gauzatzen da. Ikerketa-talde horiek ikertzaileek osatzen dituzte, zehaztutako eta elkarbanatutako estrategia bat eta hori garatzeko eta gizarteari transferitzeko plan bat dutenek.

itzuli gora

Ikerketa-eredua

Mondragon Unibertsitateko ikerketa-eredua honako printzipio eta ardatz estrategikoetan oinarritzen da: 

  • I+G, prestakuntza eta berrikuntzaren arteko lotura:

Mondragon Unibertsitateak uste du hiru jarduerak (irakaskuntza, ikerketa eta transferentzia)  integratzea dela bertan eskaintzen den irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko eta gizartearekiko duen konpromisoa betetzeko modurik eraginkorrena.

  • Ikerketa-eredu kolaboratiboa:

Ikerketa-eredu kolaboratiboak ikerketaren lerrokaduran oinarritzen ditu bere printzipioak, orientatutako oinarrizko ikerketatik berrikuntzara. Bertan, hiru eragile nagusiek hartuko dute parte elkarlanean, alegia: Unibertsitateek, zentro teknologikoek eta enpresek –azken horiek I+Geko enpresa-unitateen bitartez–. Lerrokadura horrek masa kritiko ikertzailearen sorrera errazten du –ikerketa bikain baten garapenerako beharrezkoa dena–, bai eta, dinamika berritzailerako eta enpresa eta zentro teknologikoetako etorkizuneko ikertzaileen prestakuntzarako eta trebakuntzarako funtsezkoak diren unibertsitateen eta enpresen arteko hurbiltzea ere.

  • Plan zientifiko, teknologiko eta gizarte planei lerrokatua:

Mondragon Unibertsitateak uste du ikerketak komunitaterako aberastasuna sortzeko helburuei eta estrategiei erantzun behar diela. Beraz, zentzu horretan, unibertsitateen ardura litzateke ikerketaren eta ingurunearen orainaren eta etorkizunaren arteko lerrokadura ziurtatzea, horrela, ikerketaren garapena bermatzeko.

itzuli gora

Antolaketaren egitura

Mondragon Unibertsitateko ikerketa-jarduera I+Geko 3 kudeaketa-unitatetan egituratzen da Unibertsitatea osatzen duten Fakultateek garatutako hiru ezagutza-eremu zabalen arabera:

  1. Eremu Teknologikoa (Goi Eskola Politeknikoa)
  2. Enpresa-Kudeaketa eremua (Enpresagintza Fakultatea)
  3. Hezkuntza eta Gizarte Zientzien eremua (Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultatea)

Fakultate/Eskola bakoitzak I+Geko Koordinazio-Batzorde bat du, ikastetxe bakoitzeko I+Geko zuzendariek (Goi Eskola Politeknikoaren kasuan, Berrikuntzako zuzendariak ere bai), ikerketa-lerroetako koordinatzaileek eta departamentu-buruek osatzen dutena.

Halaber, Mondragon Unibertsitateak badu I+Geko batzorde bat, I+Geko errektoreordeak, ikastetxeetako I+Geko hiru zuzendariek eta Goi Eskola Politeknikoko Berrikuntzako zuzendariak osatzen dutena.

itzuli gora

Ikerketa-lerroak

EREMUAK

IKERKETA-LERROAK

 

TEKNOLOGIKOA

Materialak eraldatzeko prozesu aurreratuak

Produktuaren portaera mekanikoa eta diseinua

Material berriak eta Materialen Teknologia Aurreratuak

Energia

Informazio eta komunikazio teknologiak

Industria-antolaketa eta -kudeaketa

ENPRESA-KUDEAKETA

Dinamika emergenteak erakundeen kudeaketan 

Erakunde kooperatiboen eta gizarte-ekonomiako erakundeen kudeaketa

Ekintzailetasuna eta Berrikuntza Kudeaketan

HEZKUNTZA ETA GIZARTE ZIENTZIAK

Hezkuntza-berriztapena aniztasunaren erantzun gisa 

Garapen sozio kooperatiboa

itzuli gora

Garaia berrikuntza gunea

Mondragon Unibertsitateko I+Geko jarduera garatzeko eredu kolaboratiboaren baitan, Garaia berrikuntza gunea aipatu behar da. Hori Mondragon Korporazio Kooperatiboarekin elkarbanatutako proiektua da, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak eta Arrasateko Udalak  babestutakoa. Proiektu horren bitartez, I+Geko jarduerak ezartzeko espazio fisiko bat sortu nahi da; horrela, hurbiltasun fisikoak lankidetza sustatu dezan eta, ondorioz, ezagutza sortzea eta transferitzea erraztu dezan.

 


Espazio horretan, Unibertsitatea, zentro teknologikoak eta I+Geko enpresa-unitateak elkarbiziko dira. Egun, Unibertsitateak, jada, instalatu ditu telekomunikazioetako, potentzi elektronikako, erdi tentsioko ekipo elektronikoen saiakuntzarako, errendimendu handiko mekanizaziorako, mikrofabrikaziorako, konformaziorako laborategiak eta produktuaren diseinurako eta ekodiseinurako gelak. 

itzuli gora