Urtean zehar mota askotako ekintzak egiten ditugu:

  • mendi ibilaldiak, eskian

  • txirrindularitza

  • Olentzeroa, Agate deuna

  • sagardotegia, ikastaroak

  • musika saioak, antzerkia

Asteazkenero kantatzera biltzen gara.

 

 

Lizardi Mintza Taldea duela 20 urte sortu genuen helburu bakar batekin: zenbait jarduera euskaraz  egitea.

 

 

 Laguntzailea:

Bilboko udala

Kultura eta Euskera saila

 

Barnetegi ibiltaria 2009

 

UZTAILAREN 11TIK 26RA

Aurreko urteetako esperientzia arrakastatsuaren ondoren, aurten ere barnetegi ibiltaria bizikletaz eskaini nahi dizue AEKk. Barnetegi honetan, euskaraz berba egiteko aukera izateaz gain, Euskal Herriko toki eder ugari ezagutzeko parada ere izango dugu: denetariko herri eta paisaiak, euskalkiak eta ohiturak... Eta dena opor egun ederrez gozatzen dugun bitartean. Horretarako herrialdez herrialde eramango gaituzten hainbat etapa antolatu ditugu.

 

Ezaugarriak
Etapak 2009

 

Euskal Herria ezagutu :

 

Urduñan hasi eta, hamabost egunen buruan Zarautzen utziko gaituzten ibilbideek, Euskal Herria apur bat hobeto ezagutzeko aukera paregabea eskainiko digute. Egun bakoitzean, bataz beste, 65 bat kilometro egingo ditugu bizikletaz, trafiko gutxiko errepideetatik edo mendi pistetatik gehien-gehienak, eta, bidean, nahi beste geldialdi egingo ditugu interesgarri deritzegun lekuak bisitatu ahal izateko.

 

Ibilbidea :
 

Ibilbideak lasai asko egingo ditugu, beti ere partaideon erritmoari jarraiki, eta, behar izatekotan, laguntza-furgoneta izango dugu etaparen bat laburtu ahal izateko. Etapa gehienetan gainera, ibilbide alternatiboak proposatuko dira, nahi duenak bide laburragoa egin ahal izan dezan. Eta, erosoago ibiltzeko, motxilak, dendak eta gainerako pisu guztia furgonetan eramango dugu. Gauak barnetegiren batean, kanpinetan eta eskoletan emango ditugu. Beti ere eguneko nekea arintzeko dutxa beroa hartu ahal izango dugun lekuetan. Norberak lo zakua eta esterila eraman beharko ditu. Etapa bakoitzaren ibilbidea eta ikusiko diren lekuei buruzko informazioa dakarren liburuxka bana izango dugu.

 

Mintza praktika :

 

Barnetegi honetan ez da eskolarik egongo, nahikoa nekatuko baikara bizikletaz ibiltzen. Baina, helburua euskaraz berba egiten trebatzea denez, tokian tokiko hiztunekin harremanetan jarriko gara, eta, toki batzuetan jarduera kulturalen bat ere proposatuko dizuegu: diaporamak, erakustaldiak... Horrez gain, jakina, bidaia osoan taldean izango diren irakasle biek euskara kontuetan laguntzeko eta zalantzak argitzeko prest izango ditugu. Irakasle bat gidari izango dugu (besteak furgoneta eramango du).

 

Lo egiteko lekuak :

 

Gauak barnetegiren batean, kanpinetan eta eskoletan emango ditugu. Beti ere eguneko nekea arintzeko dutxa beroa hartu ahal izango dugun lekuetan. Norberak lo zakua eta esterila eraman beharko ditu.

 

 

Otorduak :

 

Sukaldari bi etorriko dira bide osoan gurekin afariak eta gosariak prestatzeko. Ibilbidean zehar indarrak hartzeko egingo diren bestelako otorduak guztion artean antolatuko ditugu, eta, erosoago ibil gaitezen, furgonetak geratuko garen lekuetara janaria eta edaria eramango digu.

 

 

  • 1. eguna: Urduña-Murgia-Zarate-Ubidea-Otxandio

  • (52 Km.)
  • 2. eguna: Otxandio-Legutio-Landa-Agurain-Opakua (67 Km.)

  • 3. eguna: Opakua-Urbasa-Lizarraga mendatea-Lakuntza-Etxarri (64 km.)

  • 4. eguna: Etxarri-Uharte Arakil-Irurtzun-Latasa-Larraintzar (55 km.)

  • 5. eguna: Larraintzar-Egozkue-Zubiri-Erro-Nagore-Lakabe (59 km.)

  • 6. eguna: Lakabe-Agoitz-Urrotz-Ardanaz-Tabarre-Irunberi (50 km.)

  • 7. eguna: Irunberri-Nabaskoze-Burgi-Bidangoze-Gortza-Orontze (66 km.)

  • 8. eguna: Orontze-Otsagabia-Tapla-Irati-Orbaizeta-Orbara-Garralda (69 km.)

  • 9. eguna: Garralda-Orbaizeta-Azpegi-Harpea-Garralda (52 km.)

  • 10. eguna: Garralda-Orreaga-Donibane Garazi-Baigorri-Urepele (72 km.)

  • 11. eguna: Urepele-Esnazu-Urkiaga-Artesiaga-Irurita-Mugaire-Elizondo (66 km.)

  • 12. eguna: Elizondo-Amaiur-Ainhoa-Sara-Lesaka-Arantza (68 km.)

  • 13. eguna: Arantza-Doneztebe-Saldias-Erbiti-Beruete-Lekunberri (72 km.)

  • 14. eguna: Lekunberri-Madotz-Uhartel-Aralar-Lekunberri (59 km.)

  • 15. eguna: Lekunberri-Leitza-Andoain-Asteazu-Aia-Zarautz (77 km.)

 

Atseden egunak :

 

Bidaia lasaiago egiteko asmoz, bi egunetan atsedena hartuko dugu. Egun horietan bizikletaz ibili nahi duenarentzat ingurua hobeto ezagutzeko ibilbideak proposatuko ditugu, eta, nahi duenak, atseden hatzeko parada hartu ahal izango du.

 

Prezioa: 411 € .Prezio honen barruan trasteak eramateko furgoneta, lo egiteko lekuak, jatordu guztiak, ibilaldiaren inguruko materiala (mapak, liburuxkak, ...) eta irakasle-gidariak sartuko dira.

 

Informazio gehiago:

 

Telefonoa: 944159512 (Joseba)

e-mail: joseba-i@aek.org