• Hemen zaude: Hasiera

Lujanbiok jantzi du txapela, final gogoangarri batean

Maialen Lujanbiok Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi du, BECen jokatutako final gogoangarrian. Emozioz eta kalitatez beteriko saioan, azken buruz burukoan Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio izan dira nor baino nor, eta azkenean hernaniarrak eskuratu du orain dela zortzi urte ihes egin zion txapela. Lujanbio Txapelketa Nagusia irabazi duen lehen emakumea da. Joxe Agirre bertsolari beteranoaren eskutik jaso du txapeldun berriak txapela.

maialen_joxeweb

Saioa ederra izan da, eta bertsozaleek ia zoratzeraino gozatu dute oholtza gainean entzundakoarekin. Lujanbio eta Arzallusek maila bikaina erakutsi dute, baina gainerako bertsolariek ere ikuskizun ederra eskaini dute. Azkenean, Jon Maiak egin du hirugarren.

Andoni Egañak bertsolari gazteenen indarraren aurrean amore egin behar izan du eta erreleboa gertatu da. Azkenik, laugarren egin du txapeldun handiak eta esana zuen moduan aurreratu du ez dela berriz arituko Txapelketan. Egañak entzuleen babesa eta maitasun adierazpenak jaso ditu etengabe.

Iragarrita zegoen moduan, lepo bete da Barakaldoko BEC aretoa, 14.500 lagunek segitu dute finala bertatik bertara. Eta etxean sarrerarik gabe direnek ere ez dute aukera galdu nahi izan eta telebistaz zein internetez izugarrizko jarraipena izan du Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalak.

Areto barruan, giroa itzela izan da. Zutituta eta txalo zaparrada handi batez hartu dituzte ikusleek zortzi finalistak; hortik aurrera festa handi bat izan da finala. Bertsolarien jarduna etengabeko txaloez eskertzeaz gain, hainbat momentutan BEC osoak olatu ezaguna egin du.

Olentzerotarako txapelketako dvd bikoitza

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bertsoak DVD bikoitzean jasoko ditu Bertsozale Elkarteak gabonetarako. Salneurria 12 eurokoa izango da.

Final-laurden, finalaurreko eta finaleko bertsoen hautaketa bat argitaratuko du. Abenduaren 24rako, Berria egunkariarekin batera erosi ahal izango da kioskoetan.

dvda

Gabon oporretan, Berriaren eskutik banatuko da DVD bikoitza. Urtarriletik aurrera, berriz, Lanku Bertso Zerbitzuak bere ekoizpen lanak banatzeko Euskal Herrian zehar dituen liburudendetan. www.lanku.com webgunean ere eskariak jasoko dira.

Eguerdira arteko saioko argazki errepasoa

Hona hemen Bertsolari Txapelketa Nagusiko argazkilarietako batek, Galder Izagirrek, eguerdira arteko argazkietatik egin duen aukeraketa. Horietako asko, BEC-eko sabaitik ataratakoak dira.

Bertsozaleen iritziak goizeko saioari buruz

Ateak goizeko 9:30ean zabalduko ditugu

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala BEC-en egingo da abenduaren 13an, igandez. Goizeko ekitaldia 11etan hasiko bada ere, ateak goizeko 9:30ean zabalduko ditugu.

Arratsaldeko saioa, berriz, 16etan hasiko da. Zura taleak “bertsoka-bertsoka” txapelketarako beren beregi egindako kantua joko du zuzenean. Bertsolariak, berriz, taula gainean 16:30etan igoko dira.

BEC-en, Bizkaia Arena pabilioian (4.pabilioian) izango da finala. BEC-ek berak baditu nahikoa aparkaleku, ordaintzekoak. Egun osoko parkinaren kostua gutxi-gora behera 15 eurokoa da. Baina badira, inguruetan parkin publikoa daukaten merkatalguneak oinez ordulaurden batera. Beste aukera bat, Bilbo aldean kotxea utzi eta metroan gerturatzea da. Ansio izeneko geralekua da BEC-ekoa.

  • Bertso saio hautatuak bertsoplaza.tv-n
  • Barakaldo


    Abenduak 13, igandea, BEC, 11:00

  • BARAKALDO

    Bertsolaria Puntuak
    Maialen Lujanbio 1630,75
    Amets Arzallus 1582
    Jon Maia 1060
    Andoni Egaña 1058
    Unai Iturriaga 1046,25
    Sustrai Colina 1037
    Aitor Mendiluze 1009,25
    Aitor Sarriegi 983,75
  • Eskura ezazu txapelketari buruzko informazioa sakeleko telefonoan eskuratzeko argibideak


Iradoki Presentzia & Komunikazioa