Olentzerotarako txapelketako dvd bikoitza

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bertsoak DVD bikoitzean jasoko ditu Bertsozale Elkarteak gabonetarako. Salneurria 12 eurokoa izango da.

Final-laurden, finalaurreko eta finaleko bertsoen hautaketa bat argitaratuko du. Abenduaren 24rako, Berria egunkariarekin batera erosi ahal izango da kioskoetan.

dvda

Gabon oporretan, Berriaren eskutik banatuko da DVD bikoitza. Urtarriletik aurrera, berriz, Lanku Bertso Zerbitzuak bere ekoizpen lanak banatzeko Euskal Herrian zehar dituen liburudendetan. www.lanku.com webgunean ere eskariak jasoko dira.

Eguerdira arteko saioko argazki errepasoa

Hona hemen Bertsolari Txapelketa Nagusiko argazkilarietako batek, Galder Izagirrek, eguerdira arteko argazkietatik egin duen aukeraketa. Horietako asko, BEC-eko sabaitik ataratakoak dira.

Bertsozaleen iritziak goizeko saioari buruz

Finala komunikabideetan

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala 14500 lagunek ikusiko dute BEC-en. Baina, komunikabideen bidez finala etxe, taberna, txoko… BEC-etik kanpo ere bizi ahal izango duzue.

Hona hemen finala zuzenean  eskainiko duten komunikabideen zerrenda:

Twitter bidez, Karkara aldizkariarekin elkarlanean, webgune honetan finalari buruzko komentarioak eta iritziak plazaratzeko aukera izango duzue.

Goiz eta arratsaldeko saioak honako komunikabideetan jarraitu ahal izango dituzue:

  • ETB1  eta eitb.com
  • Info7, Bertsoa.com eta Argia.com-ek elkarlanean
  • Bizkaia Irratia
  • Euskal Irratiak
  • Radio Euskadik, goizez, “Más que palabras” saioa BEC-etik eta arratsaldean zehar konexioen bidez
  • Euskadi Irratiak, goizez konexio bidez eta arratsaldean oso-osorik.

Finalerako autobusen ordutegia

Ia 3000 lagun joango da abenduaren 13an Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera, Bertsozale Elkarteak ipinitako autobusetan.

BEC-eko ateak goizeko 9:30etan zabalduko direla kontuan hartuta antolatu dira autobus linea eta ordutegiak.

Garrantzitsuak dira hurrengo bi oharrak:

- Autobusa txartelean zehaztutako tokian hartu beharko da. Ez da utziko zirkuitu bereko beste geltoki batean autobusera igotzen, nahiz eta txartela izan.

- Jarritako ordua baino ordu laurden lehenago agertzea eskatzen du antolakuntzak

ARABA
Gasteiz 8:30 Mendizorrotzako parkinean, pilotaleku parean

Gora igo

BEHE NAFARROA
Garazi 7:15 Kabala Merkatu tokian

Gora igo

GIPUZKOA
Aizarnazabal 8:10 Plazan
Alegia 8:00 Xantiko parada
Amezketa 8:00 Plazan
Andoain 8:20 Azoka plazan
Antzuola 8:50 Olaran pareko geltokian
Arrasate 8:15 Garibaien
Astigarraga 8:15 Errepide Nagusiko geltokian
Azkoitia 8:35 Eroski txikian
Azpeitia 8:30 Uztarria aurrean
Beasain 8:30 Estatua parean
Bergara 8:30 Autobus geltokian
Deba 8:30 Estazio zaharreko geltokian
Donostia 8:15 Amara Plaza aurrean
Eibar 8:30 Ego-Gain-eko Autobus Geltokia n
Elgoibar 8:30 Txantxakuako geltokian
Errenteria 8:15 Iztietako autobus geltokian
Getaria 8:35 Pilotaleku aurrean
Hernani 8:20 Zinkoenean
Irun 8:00 San Joan plazan, bixeran
Itziar 8:35 Hostaleko aparkalekuan
Lasarte 8:15 Urbil merkatalgunea
Mutriku 8:15 Goiko paradan
Oiartzun 8:10 Plazako geltokian, liburutegi atzean
Oñati 8:25 Unibertsitatean
Ordizia 8:30 Garagartza plazan
Orio 8:15 Aita lertxundiko geltokian
Pasaia 8:20 Kaputxinoetako errotondako geltokian
Soraluze 8:20 Gila tabernan
Tolosa 8:10 Santa Klaran (Trianguloan obretan direlako)
Urnieta 8:15 Parkeko geltokian
Usurbil 5:15 Eliza aurreko geltokian
Villabona 8:15 Eliza aurrean
Zarautz 8:15 Gurutze gorrian
Zestoa 8:15 Gurutzian
Zumaia 8:30 Patxita Etxezarretako geralekuan
Zumarraga 8:40 Eitzako errotondan

Gora igo

LAPURDI
Baiona 7:45 Autopista sarreran (Leroy Merlin ondoan)
Hendaia 8:30 Café de la Frontiere ondotik
Itsasu 7:30 Arjeriako gerlako irudiaren parean

Gora igo

NAFARROA
Altsasu 8:10 Bonberoetan
Doneztebe 7:30 Autobus geltokian
Elizondo 7:30 Autobus geltokian
Etxarri 8:00 Autobus geltokian
Iruña 7:15 Decathlon pareko aparkalekuan
Irurtzun 7:30 Autobus geltokian
Leitza 8:00 Herriko Plazan
Lekunberri 7:45 Frontoian
Lesaka 7:50 Bonberoetan

Gora igo

ZUBEROA
Maule 6:30 Ezker paretean

Gora igo

  • Bertso saio hautatuak bertsoplaza.tv-n
  • Barakaldo


    Abenduak 13, igandea, BEC, 11:00

  • BARAKALDO

    Bertsolaria Puntuak
    Maialen Lujanbio 1630,75
    Amets Arzallus 1582
    Jon Maia 1060
    Andoni Egaña 1058
    Unai Iturriaga 1046,25
    Sustrai Colina 1037
    Aitor Mendiluze 1009,25
    Aitor Sarriegi 983,75
  • Eskura ezazu txapelketari buruzko informazioa sakeleko telefonoan eskuratzeko argibideak


Iradoki Presentzia & Komunikazioa