• Hemen zaude: Hasiera » Bloga » www.bertsosarrerak.eu helbidean asteburuko sarrerak salgai

www.bertsosarrerak.eu helbidean asteburuko sarrerak salgai

Pasa den astetik www.bertsosarrerak.eu web gunean daude salgai asteburuko bi saioetarako sarrerak. Ostegun gauerdira arte eskuratu ahal izango dira, orain artekoetan bezala. Uztaritzeko edo Zarauzko leihatilan ilaran egon beharrik ez izateko, aurrez sarrera erosteko aukera eman nahi die Bertsozale Elkarteak Txapelketa entzutera animatzen direnei.

 Ez da txantxetako kartela larunbatekoa. Erika Lagoma, Beñat Gaztelumendi, Xabi Paia, Arkaitz Estiballes, Unai Muñoa eta Aitor Sarriegi izango dira kantuan. Joana Itzainak aurkeztuko du saioa. 900 lagun inguru sartzen dira Uztaritzeko Kiroletan. Arratsaldeko lauretan zabalduko da txarteldegia eta ordu erdi geroago pilotalekuko ateak. Bostak eta erdietan emango saio hasiera saioari.

 Igandean Gipuzkoara egingo du Txapelketa Nagusiak, bigarren aldiz.  1100 bertsozale inguru sar daitezke Aritzbatalde kiroldegian.

 Xabier Silveira, Iker Zubeldia, Iratxe Ibarra, Joxe Munduate, Oihane Perea eta Unai Agirre nor baino nor eskenatoki gainean, Saroi Jauregiren aginduetara.

  • Bertso saio hautatuak bertsoplaza.tv-n
  • BARAKALDO

    Bertsolaria Puntuak
    Maialen Lujanbio 1630,75
    Amets Arzallus 1582
    Jon Maia 1060
    Andoni Egaña 1058
    Unai Iturriaga 1046,25
    Sustrai Colina 1037
    Aitor Mendiluze 1009,25
    Aitor Sarriegi 983,75
  • Eskura ezazu txapelketari buruzko informazioa sakeleko telefonoan eskuratzeko argibideak


Iradoki Presentzia & Komunikazioa