Aramaio         Arrazua-Ubarrundia         Legutiano         Urkabustaiz         Zigoitia         Zuia        
Hemen zaude:   Sarrera »  Udalerriak »  Legutiano »  Aisialdia

Aisialdia

Atseden lekuak eta aisialdiko zerbitzuak

Urtegiek bultzada handia eman diote inguru honetan astialdi, kirol, lasaitasun eta abarrekin lotutako hainbat jarduerari. Urtegiaren iparraldean, Nazioarteko Estropada Eremua dugu, aldi berean, Estropada Eskola ere badena.

  • Nazioarteko Estropada Eremuaren telefonoa: 945 45 54 48

Urtegiaren ertzean bertan parketxo bi egokitu ditu Arabako Foru Aldundiak: Sorgin-mendi izenekoa Urrunagan eta Zabalain Legutianon. Espazio hauek mahai batzuk, burduntzitegiak eta hondartza-gune txiki bana dute.

Ostalaritza eta jatetxe zerbitzuak Elosu, Urrunaga eta Legutianon bertan dira (hotela, landetxeak, nekazal-turismoa, tabernak eta jatetxeak).

Legutianon, herriaren irteeran begiratoki bat egokitu dute, urtegiak Gorbeiara begira eskaintzen dituen ikuspegi zoragarriez gozatzeko. Begiratoki honen izena Kanterarreta da.

Goiain eta Urrunagako herrietan ere bada ondare erromanikorik. Aipagarrienak Andra Mariaren baseliza (Goiain) eta S. Juan Bataiatzailearen parrokia (Urrunaga) dira.