Aramaio         Arrazua-Ubarrundia         Legutiano         Urkabustaiz         Zigoitia         Zuia        
Hemen zaude:   Sarrera »  Udalerriak »  Aramaio »  Ibarra

Ibarra

Plazan herriko hiru eraikin garrantzitsuenak ditugu:

  • Batetik, Vicente Goikoetxea musikari ospetsuaren etxea ikus dezakegu, plazari izena ematen diona. Vicente Aramaioko seme ezagun eta zintzoena dugu, "La Bañera" deritzan parke ederrean ere bere omenez eraikitako oroitarri bat ikus dezakegularik.
  • Honen aurrean Udaletxea dugu, 1742 eta 1746 urteen bitartean harlanduz eraikitako eraikuntza jatorra.
  • Bi eraikuntza hauen artean San Sebastian edo "Sastiña" deritzan ermita edo baseliza dugu, haranaren historian izan denik garrantzitsuena. Beronen inguruan Ibarra herria sortu zen. Bere inguruan peria eta azokak egiten ziren, gaur egun enparantza edo plaza dugun toki horretantxe. Laurehun urtetan zehar, beraren barruan gorde izan dira udal pisu eta neurrien patroiak eta udaleko idazki eta agiri garrantzitsuenak.