Website of the IPAR AMERIKETAKO EUSKAL ELKARTEAK
 North American Basque Organizations
  A federation of organizations to sustain BASQUE culture
 
 


Got BASQUE?
 

  Izan ziralako, gara, eta garalako izango dira  
"Because they were, we are, and because we are they will be"
  Home    Euskara    Basque Govt.    Bulletin Board    Astero    Members    Meeting    FAQ   Calendar    Contact    SITEMAP




Eguberri eta
Urte Berri On!

Merry Christmas &
Happy New Year!

Feliz Navidad y
Prospero A
ño Nuevo!

Joyeux No
ël et
Bonne Ann
ée




 

 

 

EUSKARAREN HISTORIA


Iker Labiona & Haritz Ondarra

Europako hego mendebaldean, lurralde hura erromatartu aurretik hitz egiten ziren hizkuntzetatik geratzen den bakarra da euskera. Espainia eta frantziar estatuetan kokaturik dauden 10.000 metro karratu ingurutan hitz egiten da, Gipuzkoan, Bizkaia eta Nafarroako zati batzuetan, Arabako mutur batetan eta Lapurdi eta Zuberoan. Euskaraz mintzatzen diren gehienak gazteleraz hitz egiteko gai ere badira.
Estadistikei begiratu bat emanez gero, milioi bat pertsona inguru dira euskaraz hitz egiten dakitenak.

Labur-labur bada ere, honako gai hauek aztertuko ditugu:

Jatorria:
Bere jatorriari dagokionez, euskara ahaiderik ez duen hizkuntza bakarra da. Hugo Schuchardt filologoak hizkuntza euskara kamito-semitikoen (afrikar-asiarrak) jatorri berekoa zela proposatu zuen. Beste teoria batek Kaukasoko hizkuntzekin ere parekatzen du. Hala ere, ez bata eta ez bestea ez daude frogaturik.
Egia da euskara eta iberiar penintsulan aintzinean hitz egiten ziren hizkuntzen artean antzekotasunak aurkitu direla, baina adituen ustez ez denak jatorri beretik datozela onartzeko adina arrazoi.

Historia:
Kristautasuna iritsi aurretik, euskara pirineoen ipar eta hegoaldean hitz egiten zela dirudi. Pirineoen hegoaldetik hasi, eta Arango ibarreraino iristen zen.
Euskara idatziaren lehen lekukotasunak Erromatarrak heldu zirenean, alderdi batzutan euskara desagertarazi egin zuten. Lautadetan batezere, erromatarrek erraztasunak izan zituzten beraien sistema inposatzeko, eta honekin, latinera sartu zen. Mendialdean berriz euskara mantendu egin zen, eta une batez Gaztela aldera ere zabaldu zen. Baina erromantzeek garrantzia hartu zuten, eta honekin batera euskara baserri girora mugatu zela dirudi.

Euskararen bilakaera azken mendeotan X. mendetik aurrera, Pirineoen hegoaldean euskarak atzera egin du gaztelanieraren aurrean. Iparraldean berriz beste sei mendetan edo eremu beretan mantendu zen, gutxi gora behera. XVI. mendean, iparraldean ere euskara galtzen hasi zen.

Azken mendeotan, industriaren sorrerarekin, euskarak garrantzia galdu du. Kaleko hizkuntzatzat izan du jendeak euskara, eta bazirudien zerbait serioa egiteko ez zuela balio. Euskararen bilakabidea

Baina azken urteotan gauzak aldatu egin dira, eta euskara berriz ere zabaltzen hasi da. Gaur egun, ikastolekin eta orain Euskal Herriko Unibertsitatean ere euskaraz egin daitezke ikasketa batzu. Enpresa askok, langile berri bat hartzerakoan, kontutan izaten dute euskaraz mintzatzen den edo ez.

Hala ere, esan beharra dago gaur egungo euskararen egoera oso desberdina dela pirineoen hegoaldean eta iparraldean. Iparraldean euskara ez da hizkuntza ofiziala eta poliki-poliki bada ere, euskaraz hitz egiten dutenen kopurua beheruntz doa. Hegoaldean berriz, leku gehienetan ofiziala da, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. Nafarroaren kasua berezia da ordea. Izan ere, 3 eremu desberdinetan banatu dute Nafarroa: euskalduna, mistoa eta ez-euskalduna.
 

eremu euskalduna

eremu mistoa

eremu ez euskalduna

   

Gaur egun eskola gehienetan irakasten den euskara euskara batua da. Gipuzkeran oinarritu zen euskara batua, baina hala ere euskalki askotatik hartu ditu gauzak. Euskara batuaren idazkera, esamoldeak, etb. begiztatzen dituen erakundea Euskaltzaindia da. Euskara hitz egiten den lurralde guztietako ordezkariak daude bertan.

Euskaltzain batzu, 1989ko bilera batetan.

Literatura:
1545. urterarte ez da euskarazko literatura idatzirik ezagutzen. Lehenago jakina da ahozko literatura oso aberatsa zela hala ere. Urte horretan, Bernart Etxepare izan zen lehen idazle ezaguna, Linguae vasconum Euskarazko lehen liburuaren azala primitiae izenburua duen liburuarekin. Ordutik aurrera, idazle gehiago hasi zen euskaraz idazten: Leizarraga, Axular, ... XVIII. menderarte idazle gehienak pirineoen iparraldekoak izan ziren, baina orduan hegoaldekoak ere hasi ziren idazten (Larramendi ...)
 

Axularren Guero, 1643 Mende honetan euskal idazle garrantzitsu asko izan dugu. Hala ere gaur egun famatuena dena Bernardo Atxaga dugu. 1988. urtean Espainiako Literatur sari Nazionala ere eman zioten Obabakoak izeneko ipuin bilduma zela eta. Ordutik hasita bere liburuak hizkuntza haskotara itzuli dira.
ITURRIA: http://www.tlm.unavarra.es/asignaturas/bi/bi98_99/bi16/historia.html


 


 
 

Recreate + Educate = Perpetuate


naBASQUE.org is the website of the North American Basque Organizations, Inc. (N.A.B.O.) a federation of organizations for the promotion of Basque culture. Helping to make this website possible is the Basque Autonomous Government of Euskadi.  Please send inquiries to info@naBASQUE.org  For links to all our pages on this website click on SITEMAP