Iker Labiona & Haritz Ondarra
Europako
hego mendebaldean, lurralde hura erromatartu aurretik
hitz egiten ziren hizkuntzetatik geratzen den bakarra da
euskera. Espainia eta frantziar estatuetan kokaturik
dauden 10.000 metro karratu ingurutan hitz egiten da,
Gipuzkoan, Bizkaia eta Nafarroako zati batzuetan,
Arabako mutur batetan eta Lapurdi eta Zuberoan. Euskaraz
mintzatzen diren gehienak gazteleraz hitz egiteko gai
ere badira.
Estadistikei begiratu bat emanez gero, milioi bat
pertsona inguru dira euskaraz hitz egiten dakitenak.
Labur-labur bada ere, honako gai hauek aztertuko ditugu:
Jatorria:
Bere jatorriari dagokionez, euskara ahaiderik ez duen
hizkuntza bakarra da. Hugo Schuchardt filologoak
hizkuntza euskara kamito-semitikoen (afrikar-asiarrak)
jatorri berekoa zela proposatu zuen. Beste teoria batek
Kaukasoko hizkuntzekin ere parekatzen du. Hala ere, ez
bata eta ez bestea ez daude frogaturik.
Egia da euskara eta iberiar penintsulan aintzinean hitz
egiten ziren hizkuntzen artean antzekotasunak aurkitu
direla, baina adituen ustez ez denak jatorri beretik
datozela onartzeko adina arrazoi.
Historia:
Kristautasuna iritsi aurretik, euskara pirineoen ipar
eta hegoaldean hitz egiten zela dirudi. Pirineoen
hegoaldetik hasi, eta Arango ibarreraino iristen zen.
Erromatarrak heldu zirenean, alderdi batzutan euskara
desagertarazi egin zuten. Lautadetan batezere,
erromatarrek erraztasunak izan zituzten beraien sistema
inposatzeko, eta honekin, latinera sartu zen.
Mendialdean berriz euskara mantendu egin zen, eta une
batez Gaztela aldera ere zabaldu zen. Baina erromantzeek
garrantzia hartu zuten, eta honekin batera euskara
baserri girora mugatu zela dirudi.
X. mendetik aurrera, Pirineoen hegoaldean euskarak
atzera egin du gaztelanieraren aurrean. Iparraldean
berriz beste sei mendetan edo eremu beretan mantendu zen,
gutxi gora behera. XVI. mendean, iparraldean ere euskara
galtzen hasi zen.
Azken
mendeotan, industriaren sorrerarekin, euskarak
garrantzia galdu du. Kaleko hizkuntzatzat izan du
jendeak euskara, eta bazirudien zerbait serioa egiteko
ez zuela balio.
Baina
azken urteotan gauzak aldatu egin dira, eta euskara
berriz ere zabaltzen hasi da. Gaur egun, ikastolekin eta
orain Euskal
Herriko Unibertsitatean ere euskaraz egin daitezke
ikasketa batzu. Enpresa askok, langile berri bat
hartzerakoan, kontutan izaten dute euskaraz mintzatzen
den edo ez.
Hala ere,
esan beharra dago gaur egungo euskararen egoera oso
desberdina dela pirineoen hegoaldean eta iparraldean.
Iparraldean euskara ez da hizkuntza ofiziala eta
poliki-poliki bada ere, euskaraz hitz egiten dutenen
kopurua beheruntz doa. Hegoaldean berriz, leku
gehienetan ofiziala da, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban.
Nafarroaren kasua berezia da ordea. Izan ere, 3 eremu
desberdinetan banatu dute Nafarroa: euskalduna, mistoa
eta ez-euskalduna.
Gaur egun
eskola gehienetan irakasten den euskara euskara batua
da. Gipuzkeran oinarritu zen euskara batua, baina hala
ere euskalki askotatik hartu ditu gauzak. Euskara
batuaren idazkera, esamoldeak, etb. begiztatzen dituen
erakundea Euskaltzaindia da. Euskara hitz egiten den
lurralde guztietako ordezkariak daude bertan.
Literatura:
1545. urterarte ez da euskarazko literatura idatzirik
ezagutzen. Lehenago jakina da ahozko literatura oso
aberatsa zela hala ere. Urte horretan, Bernart Etxepare
izan zen lehen idazle ezaguna, Linguae vasconum
primitiae izenburua duen liburuarekin. Ordutik
aurrera, idazle gehiago hasi zen euskaraz idazten:
Leizarraga, Axular, ... XVIII. menderarte idazle
gehienak pirineoen iparraldekoak izan ziren, baina
orduan hegoaldekoak ere hasi ziren idazten (Larramendi
...)
Mende honetan euskal idazle garrantzitsu asko izan
dugu. Hala ere gaur egun famatuena dena Bernardo Atxaga
dugu. 1988. urtean Espainiako Literatur sari Nazionala
ere eman zioten Obabakoak izeneko ipuin bilduma
zela eta. Ordutik hasita bere liburuak hizkuntza
haskotara itzuli dira.
ITURRIA:
http://www.tlm.unavarra.es/asignaturas/bi/bi98_99/bi16/historia.html
|