Website of the IPAR AMERIKETAKO EUSKAL ELKARTEAK
 North American Basque Organizations
  A federation of organizations to sustain BASQUE culture
 
 


Got BASQUE?
 

  Izan ziralako, gara, eta garalako izango dira  
"Because they were, we are, and because we are they will be"
  Home    Euskara    Basque Govt.    Bulletin Board    Astero    Members    Meeting    FAQ   Calendar    Contact    SITEMAP




Eguberri eta
Urte Berri On!

Merry Christmas &
Happy New Year!

Feliz Navidad y
Prospero A
ño Nuevo!

Joyeux No
ël et
Bonne Ann
ée




 

 

 

IKASTOLAK


 

Iker Labiona & Haritz Ondarra

Hasiera batetan, ikastolak lehen irakaskuntzako ikasketak euskaraz ematen zituzten ikastetxeak ziren. Gaur egun batxillergoa eta U.B.I. ere eman daiteke ikastoletan. Erreformarekin batera, ikastolak ere eraldatu egin dira derrigorrezko hezkuntza eta batxillergoa eman ahal izateko.

Bilbon sortu zen lehen euskal eskola edo ikastetxea (ikastola izena beranduago sortu zen). Resurrección María de Azkue apaiz euskalduna izan zen honen bultzatzaile nagusietariko bat. Hala ere, bertako agintariek ez zuten inolako laguntzarik eman eta saiakera honek ez zuen asko iraun. Hau 1896. urtean gertatu zen.
1914. urtean Koru'ko Andre Mariaren Ikastetxea sortu zuen Miguel Muñoak Donostian. 1925. urteko euskarazko testu liburua

Lau urte beranduago, Eusko Ikaskuntzaren Lehenengo Biltzarretik aurrera agintari batzuen artean euskal irakaskuntzaren beharra zabaldu zen. Hala ere Primo de Riveraren diktadurak (1923-1930) gauzak asko zaildu zituen eta ikastola gutxi zabaldu ahal izan ziren (Tolosan 1921.ean eta Oreretan 1928.ean).

Errepublikaren garaian asko zabaldu zen ikastolen nahia, eta honekin batera ikastola asko zabaldu zen, Gipuzkoan nagusiki. Garai artako ikastola gehienak euskaldunak eta kristauak ziren. 1931. urteko euskarazko testu liburua

Baina gerra zibila erabateko etendura izan zen ikastolentzako. Francok erabat debekatu zuen euskararen eta euskarazko irakaskuntza. Hori dela eta euskaldunen batek estalka bere etxeko gelaren batean ematen zituen klaseez gain ez zen gauza haundirik egin hasiera batetan. Hala ere, jende askok elizarengana jo zuen laguntza eske, eta azkenean nolabaiteko ofizialtasuna lortu zuten euskarazko klaseek, elizaren eskola pribatu gisa. Francoren aldetik jasandako erasoak etengabeak izan ziren arren ekonomia gora zihoan heinean jendea proiektu berrietan sartzeko prest zegoen, eta horrela, 70. hamarkadaren inguruan euskarazko hezkuntza bereizten hasi zen euskal irakaskuntzarengandik.

40. hamarkadan, Elvira Zipitria bere ikasleekin ikastolan

Pirineoen iparraldean jarritako lehen ikastola ere garai honetan sortu zen, 1969. urtean, Baionan. Urte honetan bertan sortu zen Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartea. Hasiera hasieratik frantziar agintariek ez zuten begi onez ikusi, baina hala ere etengabe hazi dira Iparraldeko ikastolak.

Gaur egun, Ipar Euskal Herrian izan ezik, leku batzuetan eskola publikoan ere ikas daiteke euskaraz. Eusko Lurralde Autonomoan edonon ikas daiteke euskaraz, eskola publikoan ere. Nafarroan berriz oraindik gauzak daude hain ongi. Adibidez, Nafarroako hegoaldean ez dago euskarazko eskola publikorik, eta inork euskaraz ikasi nahi badu ikastola pribatu bat ordaintzeko beharra du. Iruñean ere arazo larria egon zen iazko matrikulazioen ondoren. Donibane eta Ermitagañako 3 urteko 17 haurrek eman zuten izena eskola publikoan, klaseak euskaraz emateko asmoz. Legeak ordea haur bat gehiago eskatzen du gela aurrera ateratzeko, eta ez zen atera. Bajera bat alokatu behar izan zuten euskaraz ikasi ahal izateko. Gaztelerazko irakaskuntzan ordea, aski da haur bat gela aurrea ateratzeko. Adibidez, Etxarri Aranatz bezalako herrietan 1,2 edo 3 lagunekin aurrera atera dira klaseak.

Azken urteotan haur gutxiago jaiotzen den arren (eta beraz haur gutxiago matrikulatzen da ikastetxeetan) ikasketak euskaraz egiten dituztenen kopurua goruntz doa poliki, baina etengabe. Gaztelanieraz egin nahi dutenena berriz beheruntz doa.

 

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Ikus daitekeenez, ikastolen inguruan aurrerapausu garrantzitsuak eman dira azken urteotan. Unibertsitateen inguruan ordea oraindik ere badago zer egin. Euskal Herriko Unibertsitatean ikas daiteke zerbait euskaraz, baina Nafarroako Unibertsitate Publikoan oso aukera gutxi dago. Magisteritza bakarrik egin daiteke euskaraz eta gainontzeko karrera gehienetan karrerari buruzko ikasgai bat bera ere ezin daiteke euskaraz eman.

ITURRIA:  http://www.tlm.unavarra.es/asignaturas/bi/bi98_99/bi16/index2.html


 


 
 

Recreate + Educate = Perpetuate


naBASQUE.org is the website of the North American Basque Organizations, Inc. (N.A.B.O.) a federation of organizations for the promotion of Basque culture. Helping to make this website possible is the Basque Autonomous Government of Euskadi.  Please send inquiries to info@naBASQUE.org  For links to all our pages on this website click on SITEMAP