Website of the IPAR AMERIKETAKO EUSKAL ELKARTEAK
 North American Basque Organizations
  A federation of organizations to sustain BASQUE culture
 
 


Got BASQUE?
 

  Izan ziralako, gara, eta garalako izango dira  
"Because they were, we are, and because we are they will be"
  Home    Euskara    Basque Govt.    Bulletin Board    Astero    Members    Meeting    FAQ   Calendar    Contact    SITEMAP




Eguberri eta
Urte Berri On!

Merry Christmas &
Happy New Year!

Feliz Navidad y
Prospero A
ño Nuevo!

Joyeux No
ël et
Bonne Ann
ée




 

 

 

 

EUSKARAREN HISTORIA

Original web source: http://www.geocities.com/euskalherrikohistoria/Euskara.html?200520
 

Euskara, edo bere era arruntean esanda, euskera, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoako herrialdeetan hitz egiten da. Euskal mugetatik kanpo, gure mintzaira, Behe Nafarroarekin muga egiten duten Gaskoniako herrietan eta Zuberoarekin muga egiten duen Biarnoko mugaldean (Olorueko kantonamenduan: Eskiula edo Jeruntzeko herrietan,...) entzun dezakegu. Euskal diasporan ere, euskara, ehun mila lagunek kontserbatu ala berreskuratu dute, mundu zabalean ezarririk dauden euskal etxeei esker. Orohar, zazpiehun milatik gora lagunengatik hitz egina den hizkuntza dugu.

euskal hiztunen kokapen geografikoaEuskararen gutxiengo aintzinatasuna zazpi mila urtetan ezartzen da. Azken ikerkuntzek diotenez, Europa guztian eta Asiako zati baten zehar, aintzinatik zabaldurik zegoen eurasiar kopapeneko hizkuntz talde bateko partaide zen. Euskarak, nekazal neolitikoko zabaltzaileek, Mediterranio osoan hedaturiko kultur hitzak (K.a. IV. milakadan) gordetzen ditu, eta baita ere, metaleen lehengoko zibilizazioek barreiaturikoak (K.a. III. milakadan). Hizkuntz erromanikoetan edo Alpeak bezala, oso kontserbatzaileak diren eremuetan, orobat, bereber dialektoetan aurki ditzakegun etimologia iluneko hitzak, euskararen berbekin gonbaratzeari esker, hitz hauek beren jatorrian zuten esanahia jakin dezakegu.

K.a. II. milakadan, beren jatorria Ukraniako iparraldean eta Errusiako estepetan zuten indoeuropar herriek, mendebaldeko Europara heltzen hasiko ziren, adituek diotenez, zabalkuntza honen zergatia zaldia zela animalia bezala erabiltzean datza. Beste historialari batzuen ustez barreiapen honen arrazoia, Mediterraniar Itsasoak Itsaso Beltza inbaditu zuenean aurkitzen da, inbaditze honek Itsaso Beltzaren ur-mailaren igoera ekarri zuen, lakua izatetik itsasoa izatera pasatuz. Berriago den teoria batek, herri hauen jatorria Anatoliako penintsulan (egun Turkia izenez dazaguguna) kokatzen du. Herri indoeuroparrak Europa eta Asiatik zehar sakabanatu ziren (herri hauengandik datoz gaur egungo latindarrak, germaniarrak, eslaviarrak, zeltak, greziarrak, ...). Beren finkapen orokorra Europan zehar, aurretik mintzatzen ziren euskararen hizkuntz haurrideen desagerpena ekarri zuen, eta baita, hizkuntz hauetan mintzatzen ziren herriena ere. Aintzinako hizkuntz talde hauetatik bizirik irten ziren mintzaira bakarrak, euskara eta kaukasiar berbetak izango ziren. Europan zehar, euskararen hizkuntz haurrideak hitz egin zirenaren ziurtasuna, isolaturiko Alpeetako tokietan, eta baita ere, hizkuntz aldetik oso kontserbatzaile diren beste zenbait europar toki batzuetako toponimo arkaikoetan datza, zeintzuen jatorriko esanahiak euskararen bitartez uler ditzakegun.

Iberiar penintsularen hizkuntz egoera orain dela 2500 urte (Tovar-en ustez). Klik egintzazu irudi gainean haunditurik ikus dezazun.Euskara badirudi kaukasiar hizkuntzekin urrunki erlazionaturik dagoela, zehazki georgiarrarekin, batez ere, gramatika eta sintaxi aldetik. Erlazio hau ez dago guztiz frogatua, euskararekin gonbaraketa sakona egin ahal izateko, oraindik, protokaukasiarra ez baita lortu garatzea, hots, kaukasiar mintzairen jatorri-hizkuntza. Kaukasiar berbeten eta euskararen arteko oso aintzinakoa den jatorri komun hau aurkitzeko, hamar mila edo azken ikerketek diotenez, hogei mila urte baino gehiago egin behar dugu atzera historian zehar. Egizko hipotesi bezala hartzen baita, zeinak dionak, Madeleine Arorako, hau da, orain dela hamairu mila urte baino gehiagorako, piriniar esparruan protoeuskaldunak jadanik bizi zirela. Hipotesi hau, piriniar eremuan aurkituriko arkeologi aurkikuntzen arabera oinarrituta dagoelarik. Pirinioko biztanle batzuk, zeintzuen hizkuntza euskara zen, edo hobeto esanda, protoeuskara. Mintzaira hau, urteak aurrera joan ahala, euskal hizkuntz talde baten bananduko zen. Protoeuskararen bilakaeraz sorturiko hizkuntzak, honako tribu hauengatik hitz eginak izan ziren:

Akitaniarrak: akitaniar hizkuntza Frantziako hego-mendebaldean hitz egiten zen, iparraldean Garona ibairaino (Bordele) eta hego-ekialderantz Aran bailararaino (Lleida). Estrabon geografo greziarrak akitaniarrak argi desberdintzen zituen iparraldeko galiarrengandik, hauen arteko desberdintasunaren ezaugarri, hitz egiten zituzten mintzairak aipatuz, era berean, Estrabonek, Pirinioetatik hegoalderantz kokaturik zegoen populazioarekin, akitaniarrek zituzten berdintasunak aditzera eman zituen. Gure aroko VII. mendera arte ez ziren baskoituak izan. Akitaniar, latindar eta baskoien nahasketatik, gaur egungo gaskoniar herria eta bere hizkuntz latindarra sortuko zen.

 

Akitaniera Euskara
Iluni Ilun
Nescato Neskato
Bihox Bihotz
Baigorrixo Ibai gorri
Anderexo Andere
Sembe Seme

 

Autrigoiak: autrigoiera Kantabriako Asoi ibaitik Bilbaoko Nerbioi ibairaino mintzatu zen eta hegoalderantz Araba, Errioxa eta Burgos-ko zati baten.

Barduliarrak: mendebalderantz Gipuzkoako Deba ibaitik, Nafarroako ipar-mendebaldeko zati bateraino eta hegoalderantz arabar lautadako ipar-ekialdeko zati bateraino. Barduliarren eta baskoien nahasketak, euskararen gipuzkoar euskalkia sortarazi zuen.

Baskoiak: tribu honetatik datorkigu gure hizkuntza, euskara. Nafarroa, Iparralden, eta Araba, Gipuzkoa eta Errioxako zati baten finkatuak zeuden. Kalagorri (latinera > Calagurris; gaztelera > Calahorra; errioxar herria), Tutera (latinera > Tutela; gaztelania > Tudela; nafar erriberako hiria) eta Hiriona (latinera > Pompaelo; gaur egungo euskara > Iruñea; gaztelera > Pamplona; Nafarroako hiriburua) hiri baskoiak ziren.

Mendebaldeko euskal tribuen hedapena erromatar garaian. Klik egintzazu irudi gainean haunditurik ikus dezazunIakatarrak: beren hizkuntza etnia hau zabaltzen zen eskualdean hitz egiten zen, beren hiriburua Iaka genuelarik (latinera > Iaca; gaztelania > Jaca). Toponimo honek -ka atzizkia du [ Oska (Huesca) bezala, beste hiri iakatar bat ], euskal toponimian oso ohikoa dena (Gerni-ka, Munda-ka, Sondi-ka, ...), zeinak euskaraz herrixka esan nahi duen.

Karistiarrak: karistiera Nerbioi ibaitik, ekialderantz, Gipuzkoako Deba ibairaino eta hegoalderantz, Arabako zati bateraino berba egiten zen. Daukagun datuen arabera, autrigoiera eta karistiera oso berdintsuak ziren. Baita beren arkaismo haundiengatik ere, jakin dezakegu, Madeleine Arotik aurrera hitz egindako protoeuskararekin afinitate haundiak zituztela. Oraindik, arkaismo hauek begi bistakoak baitira, autrigoiera eta batez ere, erdizka erromanizaturiko karistiera, eta Nafarroako baskoien euskararen nahasketatik sorturiko bizkaitar euskalkian.

K.a. III. mendetik K.o. VII. mendera bitartean baskoiak hasitako euskal tribuen konkista dela medio, euskal erroko hizkuntzak nahasten eta bat egiten joan ziren. Hizkuntza hauetatik bat bakarrik geratuz, euskara.

Iakatarrak: K.a. III. mendetik K.a. II. mendera baskoiengatik konkistatuak izan ziren.

Barduliarrak, karistiarrak eta autrigoiak: K.o. V. mendetik K.o. VI. mendera.

Akitaniarrak: K.o. VI. mendetik K.o. VII. mendera.

Euskara sortu zen gunea, erromatarrek Saltus Vasconum (Nafarroako piriniar eremua) deituriko lurretan izan arren, K. a. III. mendeaz gero, baskoiek burututako konkisten eta zabalkuntzen ondorioz, K.o. XI. mendeko hizkuntz egoerarekin aurkitzen gara, zeinean euskara, sartaldean, Cantabriako Asoi ibaitik, sortalderantz, Aran Bailararaino, iparralderantz, Akitaniako zati bateraino eta hegoalderantz, Errioxa, Burgos eta Soriako zati haundi bateraino mintzatzen den. Nafarrera eta euskara batua izanik (hau gehien bat nafarreraz osatua baitago) baskoien jatorrizko hizkuntzarekin afinitate gehien daukatenak. Gaur egungo euskalki bakoitzaren zabalpena, orain dela bi mila urte baino gehiago grekoerromatar geografoengatik adieraziriko tribuen mugekin bat datoz zehatz-mehatz. Baskoien eta beren hizkuntzaren hedapenaz argibide gehiago izateko, Euskal Herriko Historia-ri buruzko orrialdera jo.

Euskal dialektoak honako hauek dira:

Bizkaiera edo Mendebaldekoa: hiztun gehien daukan euskalkia. Nerbioi ibaitik berba egiten hasten da, ekialderantz, Bizkaiko kostaldetik 13 km-tara dagoen Deba ibai gipuzkoarreraino, hegoalderantz, ostera, Arabako iparralderaino.

Gipuzkera edo Erdialdekoa edo Ertaldekoa: Gipuzkoan eta Nafar ipar-sartaldean hizketan egiten dena.

Nafarrera Garaia: Nafarroa garaian eta Gipuzkoako ipar-sortaldean mintzatua.

Nafar-Lapurtera: Lapurdin, Gipuzkoako ipar-ekialdean, Nafarroa Beherean, eta honekin karanka dauden Gaskoniako herri batzuetan mintzatzen dena.

Ekialdeko Nafarrera: Nafarroa Garaiko ekialdean hitz egiten den euskalkia dugu.

Zuberera: Zuberoa eta Olorueko biarnotar kantonamenduan (Gaskonia) hitz egiten da. Erdi aroan, nafarrera, gaskoieragatik fonetikoki eta lexikoki eragindua izan zen, eragin hauetatik iparraldeko bi dialektoak sortuz. Zubereraren kasuan, bilakaera honetan ere, nafar-aragoiar hizkuntz erromanikoak parte hartu zuen.

Euskara arrunta kontserbatu den guneak. Euskararen euskalki zatikapena.  Klik egintzazu irudi gainean haunditurik ikus dezazun Euskara arrunta kontserbatu den guneak. Euskararen euskalki zatikapena.
Grisean daudean eremuak, euskara galdu den tokiak dira, orain espainieraz hitz egiten da (hegoaldean), eta frantsesez edo gaskonieraz (iparraldean).

Klik egintzazu irudi gainean haunditurik ikus dezazun.

Euskarak bere historian zehar, herri ezberdinekin izan dituen harremanen bidez, berbak metatzen eta hiztegia zabaltzen aritu izan da. Hitz hauek kontserbatuz, kasu gehienetan, ia-ia herri hoietako mintzairetan esaten ziren bezala. Oso esanguratsua da Egiptoko piramideetako hieroglifikoetan edo sahariar tuareg-en tamazight hizkuntzan aurki ditzakegun berbak, egunero, euskaldunongatik erabiliak izaten direla. Honen zergatia, beharbada, penintsulan euskaldunona baino presentzia berriagoa zuen herri baten topa dezakegu, iberiarrak. Hauek, Mediterraniar itsasoaren bitartez, Afrikako eta Europako herri ezberdinekin hartu emanak izan zituzten. Izandako merkatal erlazioen bitartez, hitzak bereganatuz, hauek ere, gerora, euskarara igaroz, euskaldunak iberiarrekin mendez mende izandako auzo harremanagatik.

Iberiar alfabetoko inskripzioak. Sinarcas-eko ilarria (K.a. I. mendea)

Erlaziorik estuenak erromatarrak etorri aurreko garaian eman ziren, zehazki, Kataluniako iparraldean, non herrixka euskaldunak eta iberiarrak aurki genitzakeen. Denbora aurrera joan ahala, hiztegiaren elkar trukaketa hain haundia izan zen, zeinagatik hizkuntzalari askorek, denbora askoz, erraturik pentsatu izan zuten, iberiera eta euskara lengoaia bera zela. Hipotesi faltsua delarik, kontutan izanda, iberieraren sintaxi eta gramatikak ez zutela bat ere zerikusirik euskararen gramatika eta sintaxiarekin. Nahiz eta erromatar garaiko akitaniar hizkuntzan idatziriko inskripzioak, euskarari esker, bere osotasunean itzultzea lortu den, iberierarenak aldiz, bakarrik %7 baten itzultzea lortu da, batez ere, euskaldunek eta iberiarrek mendez mendeko elkar bizitzaren ondorioz, trukaturiko hiztegiaren bitartez. Hala ere, hizkuntzalari batzuek diote, Europan oso aintzina, orain dela milaka urte, iberiera, liguriera, etruriera, kaukasiar hizkuntzak, euskara eta orokorrean indoeuroparren zabalkuntza eman baino arinago berba egiten ziren mintzairak, hizkuntz talde aurreindoeuropar bereko partaideak zirela. Hizkuntzalari hauen ustez, milaka urtetan zehar, aurreindoeuropar talde honetako mintzaira bakoitza eboluzionatzen joan zen, desberdintasun batzuk sorraraziz, ia ezinezkoa egiten duena pentsatzea orain dela milaka urte hizkuntz talde bereko partaideak zirela.

 

Iberiera Euskara
Iliberris Hiri berri
Nescato Neskato
Gison Gizon
Salir (moneda) Zilar
Arse(etar) [Bilbo](tar)

 

Euskarak, nahiz eta historian zehar harremanik ez izan Magreb-en mintzatzen diren bereber dialektuekin, baditu hauekin hitz beretsuak, euskararen hiztegian iberieraren bitartez bereganatuak, edo beharbada, garai neolitikoan gure lurraldean ezarririko jatorri kamitikoko herri nomadengatik hartuak. Herri batzuek, denbora aurrera joan ahala, euskal antzako hiztunekin bat egingo zutenak. Honen ezaugarri, haiengandik kontserbatu ditugun berbak geratuz. Era honetan azal ditzakegu euskaran dauden hitz bereber, wantxe (Kanariar Irlak), somaliar, etiopiar edo egiptiar zaharrekoak (hizkuntz kamitikoak dira). Urte askotan zehar, hitz euskaldun eta kamitikoen arteko berdintasunak zirela eta, filologo batzuek, teoria euskal-bereberra defendatu zuten, zeinak zioen euskara eta bereberra jatorri komuna zutela. Teoria bat, orain dela urte asko bertan behera utzi zena, sintaktikoki eta morfologikoki guztiz ezberdinak izanik, bi hizkuntzen arteko erlazioak, bakarrik, lexiko edo lexikografiko tankerakoak baitira. Hala ere, aditzen jokaera aldetik, bai euskaran eta baita bereberrean ere, zenbait adizkien erabilera beretsua ikus dezakegu. Datu guzti hauek kontutan hartuz, gero eta indar gehiago daukan teoriak, honako hau dio: bereberra eta euskararen artean dauden berdintasunen zergatia, aintzinako garai baten euskal antzako hiztunen lurraldeetara etorritako jatorri kamitikoko nomadengan dagoela, zeintzuek geroago euskal antzako hiztunekin nahastatu eta bat egin zuten.

 

Bereber Euskara
Nekk Ni-Nik
Akir Aker
Aña Ania-Anai
Aste Asto
Ism Izen
Ma ism-k? Zein duk hire izena? Bereberrez euskaraz bezala, hikan hizketan ari zarenean, gizon bati zuzentzean -k adizkia erabiltzen da.
Ma ism-m? Zein dun hire izena? Bereberrez emakume kasuan -m adizkia erabiltzen da euskaraz, aldiz, -n. Badirudi euskarak orain dela mende asko galdu zuela hitzak emez amaitzeko joera. Hitz amaierako m-ak leundu eta ene bihurtu ziren. Horregatik, izen, ez da izem ahozkatzen, berebiarraren ism eratik oso hurbil dagoena, eta bestalde, bereberraren -m adizkia, euskara modernoan -n ahozkatzen da
Adar Adar (Bereberrez belaun edo oina esan nahi du. Badirudi berba honek bere jatorrian bai euskaraz eta bai bereberrez mutur esanahia zuela)

 

Euskarak berba gutxi ditu jatorri arabiar, germaniar edo zelta dutenak. Zeltarekin K.a. VIII. mendetik K.o. II. - V. mende bitarteraino elkar ukitzen egon zen. Lezama, Ultzama, Deba, ... toponimo zeltak dira. Hauek dira euskarak harturiko zelta, germaniar eta arabiar hizkuntzen berba batzuk, gaur egunera arte kontserbatu direnak:

 

Euskara Jatorria
Tegi Zelta
Maite Zelta
Gori Zelta
Erbi Zelta
Mendi Zelta
Orein Zelta
Orkatz Zelta
Gerra (werra) Germaniarra
Azoka (az-zuk) Arabiarra
Alkate (al-qadi) Arabiarra
Gutun (kutub) Arabiarra

 

Baina zalantzarik gabe gure euskararengan eragin gehien izan zuen mintzaira, orain dela 2.000 urte Euskal Herriko lurraldeetara heldu zena, hain zuzen K.a. 196. urtean, latinera. Euskararengan izan zuen eragina, lexiko aldetik ez ezik, gramatika eta morfologia aldetik ere izan zuen, deklinazio eta atzizki asko jatorri latindarra baitute eta latindar deklinazio, atzizki edo aurrizkietan dute beren jatorria:

-(r)A euskal deklinabidea (etxera, kalera) A aurrezki latindarratik dator.

-KO deklinabidea (etxeko, haraneko) -CUS atzizki latindarretik (tecnicus, logicus).

-DUN atzizkia (euskaldun, bizardun), bestalde, latindar -DUS atzizkitik dator (calidus, frigidus).

Eragina hain haundia izan zen aditzen osaeraren aldetik, oraindik ez dakigula nola osatzen ziren aditzak erromatarrak heldu aurretik. Filologia historikoan adituak diren ikertzaileek aurrera darraite beren lanetan aintzinako protoeuskara garatzen. Hauen ikerkuntzen xedeetariko bat, erromatarrak heldu aurretik euskaraz aditzak nola jokatzen ziren jakitea, euskal aditzak jokatzeko orduan, hain garrantzitsua den -tu denbora morfemak, bere jatorria, -TUS latindar partizipioan dauka eta (hartu dut, sartu naiz)

Bizkaiera da latinerako eragin gehien daukan euskalkia, honen zergatia, gaur egun euskalki hau hitz egiten den gunean bizi ziren erdizka erromanizaturiko autrigoi eta karistiarretan datza. Tribu hauen erromanizazioa leundu egin zen, erromanizazio urria edo nulua zuten Nafarroako baskoiek konkistatzean ( K.o. V. mendetik aurrera). Autrigoiera eta batez ere erdizka erromanizaturik zegoen karistiera eta baskoien hizkuntzaren (euskara) mestizaiatik bizkaiera sortuko zen.

 

Latinera Euskara
Pax-Pacem Bake
Cella-Cellam Gela
Lex-Legem Lege
Tabula-Tabulam Taula
Rex-Regem Errege
Gonna-Gonnam Gona
Adventum Abendua
Verbum-Verbam Berba (bizkaiera)
Martis Dies Martitzena (bizkaiera)
Sabbatu Zapatu (bizkaiera)
Domenica Domeka (bizkaiera)

 

Kodize EmilianensiaXI. mendean Donemiliaga Kukulako (San Millan de la Cogolla) Iusu-ko Monastegian, euskaraz eta nafar erromantzean idatziriko lehengo testuak aurkitzen ditugu, Glosa Emilianensiak. Glosa edo iruzkin batzuek, latineraz idatziriko testuen ulermenerako balio zutenak eta baita ere, agian, oraindik klerikoengatik erabilitako latinera ulertzen ez zuten herritarrengana hurbiltzeko. Bat edo kopiatzaile ezezagun batzuek, oharrak idazten dituzte latineraz, nafar erromantzez eta euskaraz, ulertzeko zailen ziren zatiak azaltzen edo iruzkintzen zituztenak.

"(...) Si uero, quod Deus non patiatur [non quieti] et mala opera exercimus [nos sificieremus] et plus pro carnis luxuria quam pro salute anime laboramus, timeo ne quando boni christiani cum angelis acceperint uitam eternam nos, quod absit, precipitemur [guec ajutuezdugu]* [nos non kaigamus] jngeenna (...)"

(*) guec ajutuezdugu: guk laguntzarik ez dugu.

 

 

 

Orrialdearen Hasiera Euskararen Murrizketa Geografikoaren Zergatiak Aurkitegia

 

 

Lehengo eta behin, euskarari min gehien egin ziona, euskal biztanleriak historian zehar, ez duela izan entitate politiko bat batzen zuena eta euskara, hizkuntz ofizialtzat zuena. Kantabriako zati batetik Catalunyaraino zabaldurik zegoen euskaldun biztanleriaren batasun politiko hau, oso laburra izan zen eta bakarrik existitu zen XI. mendean, Iruñeako Antso Gartzez III.a Haundia erregearen agintepean, eta nahiz eta euskara gehiengoaren hizkuntza izan (latindar biztanleria Pirinioetan garai horretan oso urria zen), hizkuntz ofiziala ez zen euskara izan, latinera eta nafar-aragoiar erromantzea baizik, garai haietako usadioari jarraituz, zeinean testu ofizialak hizkuntz latindarretan idazteko ohitura zegoen. X. mendean euskaldunen beste batasun politiko bat egon zen Pirinioetatik bestaldera, Baskoniako Dukerria (gaur egungo Gaskonia), zeinak Frantziako hego-mendebaldeko zati haundi baten hedatu zen, baina kasu honetan ere, latinera eta tokiko latindar mintzaira erabili ziren, hots, gaskoniera, eta inoiz ere ez euskara.

Euskararen zabalkuntza XIII. mendean. Klik egintzazu irudi gainean haunditurik ikus dezazunBigarren arrazoia euskara ahuldu zuena, Baskoniako Dukerriaren zatiketa X. mendearen amaieran eta bestaldetik, baskoi ondorengotza legearen aurka joanez, penintsulako euskaldunen batasun politikoa lortu zuen errege berberak, hau da, Antso Gartzez III.a Haundiak, egin zuen Iruindar Erresumaren zatiketa. Honen ondorioz, garai honera arte konterriak izan ziren Gaztela eta Aragoi, erresumak bilakatu ziren. Beren jatorrian, XI. mendean, gaztelau eta aragoiar biztaleriaren gehiengoa, halaber, beren lehengo erregeak euskaldunak izan arren, errekonkista aurrera joan ahala, gero eta biztanleria mozarabiar gehiago eta beraz, latindarra, gehitzen joan zen. Euskara bixkanaka-bixkanaka, erresuma haietako eguneroko komunikazio hizkuntza bezala baztertuta geratuz.

Euskararen galera Araban. Klik egintzazu irudi gainean haunditurik ikus dezazunXIV. eta XV. mendetik aurrera, bai Gaztelan eta baita Aragoin ere, euskara, soilik Nafar Erresumakoa zen hizkuntza kontsideratzen joan zen eta hau begiratzen hasi ziren, lur haien nafar menpekotasunetik geratzen zen zerbait bezala. Bestalde, garai haietan, euskara, kristautasunagatik hizkuntza basati eta pagano bezala so egiten zuten. Hizkuntza eta kultura latindarrak kristautasunaren sinonimoak ziren, euskal biztanleria gehiena jentila edo paganoa baitzen. Hizkuntza eta kultura latindarrek aurrera egiten zuten heinean, kristautasunak aurrera egiten zuen. Dena zegoen euskararen aurka. Oso esanguratsua da Erdi Aroan, XIV. gizalditik aurrera, bai Gaztelan eta baita Aragoin ere, hebraikoa, arabiarra eta euskalduna zena debekatzea, hauek erlijio hebraikoa, islamikoa eta euskaldun gehienek gurtzen zuen Mariren (1) aintzinako erlijio jentila errepresentatzen baitzuten. XIV. mendetik aurrera eman ziren euskararen debeku dekretuei buruz argibide gehiago izateko, Euskal Herriko Historia-ren orrialdera jo.

(1) Mari, Maia edo Ama-Lur aintzinako euskal erlijioaren jainkosa gorena dugu, bere ikur kosmikoa eguzkia zen eta bere errepresentazio grafikoa lauburu deitzen den eguzki diskoa. Eguzki diskoak, marrazteko aldaera batzuekin, euroasiar kokapeneko aintzinako kultur gehienetan aurki ditzakegu, iberiar penintsulatik Alaskaraino. Oso ohikoa da oraindik Euskal Herrian dauden hilobi harrietan, kristau gurutzeak zizelkatu beharrean, lauburuak zizelkatzea, era honetan, Mariren erlijioko aintzinako errituarekin jarraituz.

Erlijio hau hirutasun batez osatua zegoen. Hirutasun hau, Mari eta bere bi semeak, Atarrabi (Ongiaren irudia) eta Mikelats (Gaizkiaren irudia) osotzen zuten. Hirutasun edo trinitate honetatik beste izpiritu edo numen onak eta txarrak eratorten zirelarik.

Euskal kosmogonia bi mundutan banandua zegoen, egunekoen mundua edo bizirik zeudenena eta gauekoen mundua edo hildakoena. Aintzinako euskaldunentzako, heriotzaren esanahia ez zen gaur egun mendebaldeko zibilizazioaren ikuspuntutik ikus dezakegun bezain beltza eta iluna. Pertsona bat hiltzean, bakarrik, izate egoera ezberdin batera pasatzen zen. Garai haietan esaten zen: "Eguna Egunekoentzat (bizirik zeudenentzako) eta Gaua Gauekoentzat (hilik zeudenentzako)". Arau hau aintzinako euskaldunek zintzoki beteten zuten eta "Gaueko" izenez ezagutzen zen izpirituak, betearaztearen jagole zen. Gaualdian euskaldunik etxetik kanpo balego, Gauekok, bizidunengatik harrapatu eta gauekoen, hildakoen mundura eramango zuen betirako.

Euskal erlijioak bizitzan, ondo ala gaizki dagoenaren araberako arauak zeuzkan, euskaldunak zorrozki bete behar zituztenak. Baita ere, euskal sinismen honetan, bazegoen zeru eta infernua, hala ere, ez zeukan zerikusi haundirik erlijio judu-kristauetako zeru eta infernuari buruzko kontzepzioekin. Pertsona bat hiltzen zenean, gauekoen mundura igarotzen zen. Iluntasunean, ilargiak gidatzen zuen (ilargiaren jatorriko esanahia hildakoen argia da). Ilargiaren argitasun bakarrarekin, mendi artean zegoen bidezidor luze batetik zihoan, Mari-ren leizezulora eramango ziona, non berarekin eta bere arbasoekin, betirako, bakean, alaitasunean eta oparotasunean biziko zen. Mari-ren leizezuloa, aintzinako euskaldunen zeruaren kontzeptua errepresentatzen zuen. Halere, pertsona batek, bere bizitzan, Mari-ren arauak bete ez balitu eta lagun urkoarekin gaizki jokatu balu. Nahiz eta ilargiak bere bidea argitu, gauetik gauera, Mari-ren leizezulora eramango zitzaiokeen bidezidor zuzena aurkitu arte, noraezean ibiliko zatekeen. Hau zen purgatorioaren kontzeptua (aldi batez noraezean ibiltzea Mari-ren leizezuloa aurkitu arte) eta infernuarena (betirako noraezean ibiltzea bidea aurkitu barik). Ikus dezakegunez, erlijio honek, aurrehistoriako jatorri argia dauka, leizezuloa, toki bakedun, eroso, eta babesle bezala kontsideratzen baitu, lekurik onena betikotasun guztirako bizitzeko. Sinismen batek zeinen jatorria, oso aspaldiko iragan batetik datorkiguna, zeinean protoeuskaldunak glaziazioetan, leizezuloetan babestu behar izaten ziren tenperatura hotzak ekiditzeko eta era berean bizirik iraun ahal izateko. Gauean iluntasunean ibiltzeko bildur bat, bere jatorria, glaziazioetako hotzez beteriko gauetan daukana, zeren garai haietan, iluntzean, norbaitek ezin bazezakeen aurkitu tribua bizi zen leizezuloraino eramango zion bidezidorra, hotzez hilgo zen. Bizirik irauteko borroka bat, euskal erlijioan plasmaturik geratu zena, nahiz eta orain dela milaka urtetik, hotz glazialetatik bizirik irauteko, euskaldunok ez dugula behar leizezuloetan babestea.

Erlijio honek, bizitzan ekiteko arau batzuk zeukan, kristauekin gonbaratuz oso beretsuak zirenak, horregatik, oso erraza izan zen euskal erlijiotik kristaura igarotzea. Egin behar izan zen bakarra, euskal hirutasun, jainko eta izpirituen gurpena, kristau hirutasun eta santuen gurpen baten bihurtzea. Gaur egun, oraindik Ama Birjinari, euskaraz, Andra Mari deitzen zaio, Mari jainkosari deitzen zitzaion bezala. Izenen antzari esker (Mari > Maria) Mari-ren kultoa Ama Birjinaren gurpena bilakatu zen. Euskal Herrian existitzen diren Ama Birjin guztiak (Arantzazu, Begoña, Estibalitz, Antigua, Itziar, ... ), orobat, bere elizak eta baselizak, aintzinako Mari-ren gurpen guneak ziren. Gauza bera gertatu zen kristau santuekin, adibidez, Argia-ren gurpena Deun Argia edo Kalare Deunaren gurpena izaten hasi zen. Hizkuntza eta kultura latindarrak zabaltzen zihoazen heinean Mari-ren erlijioa desagertzen joan zen eta kristautasuna zabaltzen. Sinismen hau, XVII. mendean galdu zen, Inkisizioak sorginei [sortu > jaio + gin, jaiotzak egiten zutenak, emaginak. Druida zelten tankerakoak ziren, gurpen toki eta ekitaldien ardura zuten, basalandareen bidez jendea osatu eta haurrak mundura ekartzen laguntzen zuten] sorginkeri ekintzak leporatu zizkietenean, eta egozpen honen ondorioz erre egin zituzten. Ehundaka sorgin eta baita, oraindik kristautu gabeko lehengo erlijioaren sinisdun asko ere, erre egin zuten. Geroztik, sorgin hitzak euskaraz emagin esanahia izatetik, gaur egun daukan esanahia hartuko zuen. Aintzinako erlijioaren existentzia, aho transmisizioari esker gaur arte kontserbatu da, belaunaldiz-belaunaldi, aiton-amonek beren seme-alabei edo bilobei aintzinako sinismenean murgilduriko parabola eta ipuinak kontatuz.

Euskara ahuldu zuen hirugarren zergatia, XVIII. - XIX. mende bitarteko gosete haundiak, zeintzuetan euskaldun biztanleriaren zati haundia (gizarteko txiroena) Ameriketara emigratu behar izan zuen. XVIII. mendean, oraindik, nafar biztanleriaren gehiengoaren hizkuntza euskara zen. Goseteetatik ihes egin nahian, nafar asko bizitza hobeago baten bila Ameriketara joan behar izan zen, honek Nafarroaren deseuskalduntze oso nabaria ekarriz.

Euskararen galera NafarroanLaugarrena, gizarteak orokorrean eta euskalduna bereziki, bere mintzaira eta kulturarekiko zuen estima gutxi. Latindar hizkuntza eta kulturarekiko, herrikoa, kulturagabekoa eta basatia kontsideratuz. Iraganean, euskara, denentzako zen, "rudem et barbaram linguam, cultum abhorrentem" (mintzaira zakarra eta basatia, landuezina dena). Estima gutxi honek, euskaldunari, euskal hizkuntza eta kulturari uko egitera bultzatzen zion. Beti idatzi baitzen euskaldunak inguratzen zituzten latindar mintzaira guztietan (nafar-aragoiera, gaskoniera, gaztelaua eta frantsesa), denetan, euskaraz ezik. Euskara, herri eta euskal usadioduna zen, gaztelaua eta frantsesa, ordea, mendebaldeko kulturaduna, zientzien eta arteen kulturaduna hain zuzen. Garai haietan, ez zen batere arraroa, euskalduna zen Unamuno famatuaren berba hauek: "Euskarak, gizateriarentzako hoberena egin dezakeena desagertzea da". Euskal burgesia beti lotsatu eta baztertu zuen euskara, hau herri xehearen mintzaira bezala kontsideratuz, gaztelaua berea eginez kulturadun hizkuntza gisa. Pentsamoldeok, XIX. mendetik aurrera gure mintzairari ospe gehiago kendu zion, honen galera indartuz. Katalunian, aldiz, kataluniar burgesiak, ez zuen katalunieraz arnegatu eta hitz egiten jarraitu zuten.

 

XIX. mendearen amaieran eta batez be, pasa den mendearen berrogei ta hamarreko hamarkadatik aurrera, Espainiako lurralde ezberdinetatik, euskal industrian lana topatzeko asmoz, gaztelau hiztuna zen milaka lagun etorri zen. Honek, egoera soziolinguistikoa aldatu zuen. Gaztelaua jada, ez zen bakarrik noblezia, burgesia, dirudunen, hezituen eta kulturadun jendearen mintzaira, orain ere, jende txiroaren hizkuntza zen. Jende xehe bat, Euskal Herrira ogiaren bila etorten zena. Industrializazioak euskal gizartera ekarritako aldakuntza hauek, gaztelaniaren ospearen galera ekarraraziko zuen, eta euskarak, lehen guztiz baztertua izaten zena, bere gizarte ospea berreskuratzen du.

Lurraldea 1866 - 68 urteak
Biztanleria Euskaldunak Euskaldunen %
Araba 120.000 12.000 10,0
Bizkaia 183.000 149.000 81,0
Gipuzkoa 176.000 170.000 96,0
Euskadi (1) 479.000 331.000 69,0
Nafarroa 300.000 60.000 20,0
Iparralde (2) 123.000 80.000 65,0
Euskal Herria 902.000 471.000 52,0

 

Lurraldea 1996 urtea
Biztanleria Elebidunak (3) Elebidun Hartzaileak (4) Erdaldunak (5)
Araba 286.000 22.000 ( % 7,8) 42.000 (% 14,6) 222.000 (% 77,6)
Bizkaia 1.139.000 206.000 (% 18,1) 210.000 (% 18,4) 723.000 (% 63,5)
Gipuzkoa 679.000 302.000 (% 44,4) 92.000 (% 13,5) 285.000 (% 42,1)
Euskadi (1) 2.104.000 530.000 (% 25,2) 344.000 (% 16,3) 1.230.000 (% 58,5)
Nafarroa 538.000 52.000 (% 9,6) 53.000 (% 9,8) 433.000 (% 80,6)
Iparralde (2) 264.000 70.000 (% 26,4) 25.000 (% 9,3) 169.000 (% 64,2)
Euskal Herria 2.906.000 652.000 (% 22,5) 422.000 (% 14,5) 1.832.000 (% 63,0)

 

(1) Euskadi: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoz osaturiko entitate politikoa.

(2) Iparralde: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoaz osaturikoa.

(3) Elebidunak: arazorik gabe euskaraz eta hizkuntz latindarrez (espainieraz, frantsesez edo gaskonieraz) hitz egiten dute.

(4) Elebidun hartzaileak: euskara ulertzen dute baina ez dute hitz egiten, beren eguneroko hizkuntza latindarra da (espainiera, frantsesa edo gaskoniera).

(5) Erdaldunak: ez dute euskara ezagutzen. Mintzaira latindarreko hiztunak dira (espainiera, frantsesa edo gaskoniera).

XX. mendeko hirurogeiko hamarkadan euskara supradialektala edo Euskara Batua garatzen da. Garai honera arte, euskara literarioarentzat euskalki ezberdinak erabiltzen baitziren. Batasun hau ezinbestekoa zen euskara bizirik irauteko eta etorkizunean hizkuntz ofiziala izateko.

Frankismoaren desagerpenarekin eta gerora, demokraziaren etorrerarekin, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, halaber, gure hizkuntza mintzatzen jarraitzen zen Nafarroako iparraldeko esparruetan, euskara, lehenbizi bere milaka urteko historian zehar, hizkuntz ofiziala bihurtzen da (guda zibileko tarte motz baten ezik eta lur eremu txiki baten). Oraindik ofizialtasun honen eremua, erdialdeko eta hegoaldeko Nafarroara eta baita ere Iparraldera zabaltzeko zintzilika geratuz. Ofizialtasuna heldu zenean euskararen hizkuntz egoera katastrofikoa zen. XI. mendean, euskara, Kantabriako Asoi ibaitik, sortalderantz, Aran Bailararaino, iparralderantz, Akitaniako zati bateraino eta hegoalderantz, Errioxa, Burgos eta Soriako zati haundi baten hitz egiten zen. Pasa den mendeko laurogeiko hamarkadan, berriz, lur hauen bederatzirenaren zati baten hitz egiten zen bakarrik. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lurralde historiko ttipietan, eta baita Iparralden ere.

Euskaldunen portzentaiak. Klik egintzazu irudi gainean haunditurik ikus dezazun

Euskal geografia guzian euskaraz irakasten den ikastolak irekitzen dira. Euskal mintzaira eta kultura, 40 urte luzez galarazita egon eta gero, lehen belaunaldiak sortzen dira euskaraz irakurtzen eta idazten dakitenak. Euskalduna zen guztiaren debekua, euskaldun biztanleriari balio izan ziona (aurrerago gertatzen ez zen bezala) kontura zedin bere hizkuntza eta kulturaren garrantziaz eta bizirik iraun behar zutenaren beharraz. Euskara, doainezko euskal hezkuntza sistemara zabaltzen hasten da, dagoeneko egin daitezke ikasketak eskolaurretik, batxilergo azken ikasturtera arte. Urtero euskal hizkuntzan idatziriko liburuen argitarapenaren kopurua igo egiten da.

Euskal irrati eta telebista publikoak sortzen dira, Euskadi Irratia eta Euskal Telebista (ETB1) halegia, haien programazioa bere osotasunean euskaraz izanik. Programazio bat, egunero, euskal zazpi herrialdeei igortzen dena eta satelite bidez, mundu guztira. Egunkariak eta aldizkariak ditugu euskara hutsean.

Euskal mintzaira unibertsitateko atal guztietara hedatzen doa, gaur egun, zenbait lanbide ikasketak euskara hutsean egin daitezke. Injineritza eremuan bideak zabaltzen ari da. Teknologia berrietara ere barreiatzen ari da, Office bezalako pakete ofimatikoak eta Windows sistema eragileak legez, euskaraz eskuragarri daude.

Euskarak aspaldian latindar hizkuntzekiko galduriko ospea berreskuratu du, honela gurasoek beren seme-alabentzako hezkuntzarako, euskal hezkuntza sisteman dagoen eredu ezberdinetatik, gehienak, libreki, D eredua (dena euskaraz eta espainiar hizkuntza eta literaturako ikasgaiarekin) eskatzen dute, orobat, hein txikiago baten B eredua (ikasgai batzuk gaztelauz eta beste batzuk euskaraz). A eredua (dena gaztelauz non euskara ikasgai bezala ikasten den), aldiz, euskal biztanleriaren artean onarpena galtzen ari da, ikasleen elebitasuna bermatzen ez duen eredu bat delako, euskara, ingelesa balitz bezala ikasten baita. Euskal mintzaira, ingelesa baino askoz konplexua izanik, unibertsitatera heltzen direnean, eredu honetan ikasten duten ikasleen euskararen maila ia nulua da. Nafarroan beste eredu bat gehiago existitzen da, G eredua, gaztelau hutsez, non euskarazko ikasgai batik ere ez den existitzen.

Euskararen koofizialtasunarekin azken hogei urteotan Euskal Autonomi Erkidegoan, udalerri batik euskaldunik gabe ez egotea lortu da. Ehun mila euskaldun gehiago dago. Kontutan izanda euskararen ikasketaren zailtasuna, halaber, erkidegoko biztanleen kopurua, oso emaitz ona da.

Nahiz eta Euskal Autonomi Erkidegoko lurralde guztian zehar euskara hizkuntz ofiziala izan, Nafarroako Foru Erkidegoan aldiz, hizkuntzen ofizialtasun aldetik bi zatitan banaturik dago. Euskal hiztunen gunea, erkidegoaren iparraldean, non euskara eta gaztelania mintzaira ofizialak diren, eta bestalde erdialde eta hegoaldeko gunea non bakarrik gaztelania ofiziala den. Euskara gaztelaniarekin koofiziala den gunea

Arestian ikusi dugun bezala, Euskal Autonomi Erkidegoan, euskara, gorantza doa, Nafarroan, ordea, bere galera gelditzea lortu da. Herrialde honetan emandako linguæ navarrorum-aren berreskurapena ez da hain ikusgarria izan, ez delako hizkuntz ofiziala herrialde guztian, orain, bakarrik, galdu ez den eremuetan ofiziala da.

Gune mistoa, zeina orain dela gutxi gune ez euskaldunaren zati izatera pasatu denEgun euskararen galera gelditu den arren, UPN (PP) eta PSN (PSOE)-k nafar parlamentuan bozkatu eta onartutako euskararen lege berriak, berriz ere, euskararen galera ekarriko duela suposatzen da. UPN (PP)-k, Nafarroako gehiengodun alderdi politikoak, ez baitu euskararen erabilera eta berreskurapena garrantzitsutzat jotzen. Lege berri honek gune mistoa (Nafarroako erdialdean) zeina nafar biztanleriaren gehiengoa (Iruñea eta hainbat udalerri) bateratzen zuen ezabatu egin du, non euskara eta gaztelania hizkuntz ofizialak ziren. Orain gune honetan gaztelania da hizkuntz ofizial bakarra, gune mistoa Nafarroako hegoaldeko gaztelau hiztunen guneari atxekia izan baita, non gaztelania mintzaira ofizial bakarra den. Hemendik aurrera, euskara, Nafarroako iparraldean izango da bakar-bakarrik ofiziala, non euskaldunen kopurua haundiagoa den. Lege hau betearaziz aintzinako gune mistoko elebidunak (gaztelania-euskara) ziren bideko edo erakundeetako kartelak kentzen hasi dira, elebakarrak (gaztelaniaz bakarrik) ipintzeko. Hemendik aurrera, gune honetako euskaldunek ez dute eskubiderik izango beren udaletxean edo edozein erakundetan euskaraz zuzentzeko, ez eta euskarazko dohako hezkuntzarik izateko.

Gune ez euskalduna, non gaztelania hizkuntz ofizial bakarra denLinguæ Navarrorum-ez nafar populazioaren %9.6a mintzatzen da, %9.8ak ulertzen du baina ez du hitz egiten eta %80.6a gaztelaniar hiztun elebakarra da. Hala ere, euskarak, herrialde honetan zuen hiztunak galtzeko joera gelditu egin da, hezkuntza hautaketan, nafarrek, demokrazian bizi izan garen azken urteotan, euskarazko ereduak gero eta gehiago aukeratu izan baitituzte. Gaur egun, nafar gurasoen ia erdiek beren seme-alaben hezkuntzarako A (euskara ikasgai bezala ikasten da) eta D ereduak (ikasgai guztiak euskaraz) aukeratu dituztelarik. Hala eta guztiz ere, orain, gune mistoa ezabatua izan denez, zeinean hemendik aurrera hizkuntza ofizial bakarra gaztelania izango den, inork ez daki zein izango den euskararen bilakaera etorkizunean, gure mintzaira jaiotzen ikusi zuen herrialdean.

Iparralden oraindik, euskara ez da ofiziala. XIX. mendearen bukaeran, iparraldeko biztanleriaren %65a euskaraz mintzatzen zen. Orain, egoera kritikoa da, bakarrik %26.4ak berba egiten du (orokorrean jende nagusia eta herri esparruetan), %9.3ak ulertu arren ez du hitz egiten, eta gainerakoak (%64.2) frantses elebakarrak ala gaskoniar hiztunak dira. Frantsesarekin batera euskararen koofizialtasuna ez bada lortzen, eta irakaskuntzan gure hizkuntzari laguntza ez bazaio ematen, ziurtzat jotzen da, 40-50 urteko epe baten, euskara, iparraldetik guztiz desagertuta egongo dela. Hala ere, zorionez, etorkizun hurbil baten badirudi, frantsesarekin batera euskararen koofizialtasuna errealitate bihur daitekela.

Gaur egun, gure euskara, ez da bakarrik euskal tradiziodun hizkuntza, orain ere, zientzia eta artedun hizkuntza dugu. Arestian hasi dugun milakada berrirako, euskararentzako etorkizun itxaropentsua auguratuz. Euskal mintzairan lehengo aldiz idatzi zuen idazleak, Bernard Etxeparek hain zuzen, ondo asko esan zuen bezala:

 

Heuscara, ialgui adi mundura!

 

 

 

 

Orrialdearen Hasiera Euskal Literatura Aurkitegia

 

 

 

Euskaraz idatzi zen lehengoko liburua, Linguæ Vasconum Primitiæ (Baskoien Mintzairaren Lehen Berriak; Bordele 1545) izan zen. Bernard Etxepare apaizaren olerki erlijioso eta erotikoen bilduma dugu. Sarrasketan jaia 1470.tik 1480.ra, Behe Nafarroako hiriburutik, hots, Donibane Garazitik hurbil dagoen herri baten. Ez da arraroa lehen euskal idazlea apaiza izatea. Abadeek herrian predikua egin behar zuten, eta horretarako herri hizkuntza landu behar (kasu honetan euskara). Euskaraz idatziriko lehen obraren titulua, bere hitzaurrea, eta testuaren bertso batzuengatik, argi ikusten da egileak bazekiela euskaraz idazten zuen lehengoko idazlea zela. Obra honek hitzaurre labur bat dauka eta gero hamabost olerki, hauen gaien arabera, olerkiok lau zatitan bereiz ditzakegularik: lehena, luzeena, erlijio gaiez bakarrik aritzen dena; bigarrena, giza maitasuna du hizpide eta beharbada, originalena eta arnas epelduna dena; hirugarren bat autobiografikoa, non autoreak bere tolesgabetasunaren profesio egiten duen; laugarrena, azkenik, poz ohiu bat da, euskara literatur munduan sartu delako. Nahiz eta liburu honetan kristau dotrinaren irakaspena egin, zeinarengatik oso astuna egingo litzatekeen bere irakurketa, Etxeparek, aldiz, naturaltasun guztiarekin, pozez beteriko hiru dimentsiodun armonia batez azaltzen da: bizitza, hitza eta erritmoa. Etxeparek kristau dotrina irakasten du baina nekazaritza munduan, non zerbitzariak eta jaunak adiskidetsuki elkarrekin bizi dira, baina baita ere elkarri eskatuz:

 

Ecen iaunec estu nahi mutil gaiçtoa eduqui, eç pagatu soldataric cerbitcatu gaberic

 

Nafarroako Albret-eko Joanna III.a erreginak, XVI. mendearen erdialdean bere menpekotasun lurraldeetan, hau da, Pirinioaren iparraldean Biarno barne, kalbindar erreforma protestantearen testuinguruan bere laguntza zuzena eman zion euskal mintzairari.

Erlijio borroken testuinguru honetan, euskal prosaren sorkuntzarako egoera aproposa bezala suertatu zen, Itun Berria bere osotasunean itzuliz. 1565. urtean Pabeko sinodo kalbindarrak, Beraskoitzen (Lapurdi) jaiotako Joannnes Leizarraga izendatu zuen Itun Berria euskaratzeko. Bere itzulpena Jesus Christ gure Jaunaren Testamentu Berria deituko zen. Bere gaztaroaren datuak urriak dira, halere, badakigu apaiz egin zela, baina 1559.an kalbindarra egiten da, honek jazarpena eta gartzela ekarriko ziolarik. Beste protestante asko legez, Albret-eko Joanna III.arekin babesa aurkituko du. Leizarragaren gerkeratik eginiko itzulpena, oso landua eta zehazki egina dago, garai haietan jatorrizko gerkerazko testuak fideltasunez itzultzeko izpirituari jarraituz. Bere itzulpenarentzako Rotterdam-go Erasmoren Itun Berriko testu grekoa erabiliko zuen, hauxe bera ere, Luterogatik erabilia izan zen alemaniar mintzairarako egin zuen itzulpenarentzako. Leizarragaren beste obra batzuk, Kalendrera (egutegia) eta Abc edo Christinoen instructionea dugu. Leizarragak idazle bezala duen ezaugarririk nabarmenenetariko bat, bere literaturan, grekolatindar jatorriko hitz kultu anitz erabiltzea da.

Axular edo Pedro Agerre Azpilikueta, Urdax-en (Nafarroa) jaio zen 1556. urtean. Bere idatzietan Axular izena erabili zuen, honela, oraindik existitzen den bere familiaren baserriaren izena betierekotuz. Apaiza izan genuen eta Sarako (Lapurdi) parrokiarako izendatua izan zen. Bere lanik azpimarragarriena Gero izaik. Axular, sekulako idazle azetiko bezala aurkezten zaigu, bere idatzietan, zalantzarik gabe, Granadako Fray Luis bezalako azeta espainiarren eragina somatzen da, baina hala ere, berezko pertsonalitateduna. Axularren hizkera ez da leizarragaren bezain kultua, bere euskara herrikoiagoa izanik. Axularren lana, ez da teoria azetikoaz ari, praktikaz baino, hots, ohituren aldaketataz hain zuzen. Bere gogoetak idazketaren bitartez plasmatzeko hizkera espontaneoa erabiltzen du, nahi bada, literatur hizkeraren antza haundirik ez duena, baina hala eta guztiz ere, idazkera honek dagoeneko XVIII. mendean, Joannes Etxeberri-ren estima irabaziko zuen, zeinak zioen Axularren idazkera, euskara idatziaren arau gisa ezarri behar zela.

Silvain Pouvreau Bourges-en jaio zen. Euskalduna izan gabe, euskara, Saint-Cyran-go abade jansenistaren idazkaria zenean ikasi zuen. Apaiz ordenatua, Bidarteko erretorea izan zen (1640 -1644) eta gerora Parisen. Richelieu-ren Guiristinoen Dotrina, Sales-ko San Franciscoren bizitza debotoaren sarrera (Philotea) eta Lorenzzo Scupoli-ren Gudu espirituala itzuli zituen.

Arnaud Oihenart edo Oihenart (1592 - 1667) Zuberoako hiriburu den Maulen jaioa, abokatua. Euskara idatziaren lehengo garai hauetan eleizgizon ez zen idazle bakarrenetarikoa. Latineraz, Notitia utriusque Vasconiæ, tum ibericæ tum aquitanicæ idatzi zuen, non euskal ikuspuntu batetik euskal historia Erdi Arora arte azaltzen duen. Oihenart, gehiago, frantses itzulpendun bere 706 euskal esaera zaharren bildumagatik eta bere olerkiengatik dazagugu. Euskara maitatzen duen gizona dugu, honen ezaugarri, euskal mintzaira lantzean, neologismoak asmatzeko bultzatua sentitzen dela. Baina era berean, bere garaikideetako euskaldunen jatorriak zirela eta, sortutatako asmaketa historikoetatik at gelditzea atsegin zuen, horregatik, askotan, gaizki ulertua izan da bere euskaltzaletasuna zalantzan jarriz.

Bernard Gazteluzar jesuita, Ziburukoa (Lapurdi), Eguia catholicac eta Salvamendu eternalaren eguiteco necessario direnac lanen bidez olerki didaktikoa idatzi zuen.

XVII. mendean euskaraz argitaratu zuten apaiz batzuek: Cristobal Harizmendi Ama Birginaren hirur Offizioac (1660) bertsotan eta gipuzkoar euskalkitik hurbil zegoen hizkeran egina. Juan Tartas, Aroako erretorea (Behe Zuberoa), Onsa hilceco bidia (1666) eta Arima Penitentaren occupatione debotaq idatzi zituen. Aranbillaga, Ziburuko parrokian inskribatua (Lapurdi), 1684. urtean Baionan, Kristoren Imitazioaren lehengo itzulpena argitaratu zuen, Jesu Christoren Imitationea izenarekin.

Lehengo gramatika Manuel Larramendi jesuitak egin zuen. 1690. urtean Andoainen (Gizpuzkoa) jaioa, eta Loiolan 1766. urtean hil zen. Salamankako unibertsitateko irakaslea. Bere lanak lehengo euskal gramatika, El imposible vencido: arte de la lengua vascongada (Salamanka, 1729) eta 1745.an Diccionario trilingüe (Castellano-Bascuence-Latín) besteak beste. Lan erraldoia egiten hasi zen, garai hoietan, euskarari buruz jendeak zeukan irudiari aurre egiteko: ruden et barbaram liguam, cultum abhorrentem (mintzaira zakarra eta basatia, landuezina dena). Gramatikarekin adierazi nahi zuen, euskara, ez zela mintzaira basatia, zakarra eta landuezina, baizik eta, mintzaira bat, beste hizkuntzak bezala, erregela batzuez hornitua zegoena, eta are gehiago, berak zioenez, beste hizkuntz batzuk baino hobe. Bere hiztegiarekin, Larramendik, euskarak edozer azaltzeko gai den hiztegi garatua zeukala frogatzen ahalegindu zen. Honetarako, ez du bi aldiz pentsatzen, hitz eratorpen eta elkarketaren bidez, zuzenki garaturiko neologismoak asmatzen, edoizen hizkuntzan, ez latindarretan barne, aurkitzen diren latindar hitzak ez erabiltzeko. Neologismo batzuk, gerora, berak ere ez zituenak erabiliko, hauek bakarrik garatzen baitzituen euskararen aurka zeudenak ixilarazteko.

Larramendiar arbolaren lehengo fruituak legez, Agustin Kardaberaz eta Sebastian Mendiburu apaizak aipatu behar ditugu.

Agustin Kardaberaz (1703-1770) Hernanin (Gipuzkoa) jaioa eta Bolonian erbestean hil zen. Kardaberaz aitak Euskal Herrian zuen ospearen zergatia, batez ere, predikari bezala zuen nolakotasuna eta baita ere bere hizkuntzaren idazle ona izatean aurkitzen dugu: Aita San Ignacioren Ejercicioen gañean Afectoak, zeinak bere osotasunean hiru obrez osaturik dagoen. Kardaberaz-ek, gehien baten, arimen izpiritu ongiari buruz hitz egiten digu, baina bere ahaleginak euskara ongi lantzeko Euskeraren Berri Onac-en dugu irakurgai, zeinean euskaraz zuzenki irakurteko, mintzatzeko eta idazteko erregelak aurki ditzakegun.

Sebastian Mendiburu (1708-1782) Oiartzun (Gipuzkoa) jaioa eta Bolonia hil zen, Carlos III. -ak bera eta bere ordenakoak erbesteratu zituen. Carmelo Etxegaraik dioenez, "Larramendik berak ere, ezin zuen Mendibururekin norgehiagoka egin, Mendiburuk euskal mintzairaz zuen abileziarekin". Koldo Mitxelenarentzat, "Mendiburu da eztabaidarik gabe, inolako eragozpenik gabe eta dotoretasun gehiagoz hizkuntza maneiatu zuena. Bakarrik dohai bat ukatu zitzaion: indarra". Mendiburuk Kardaberaz baino lengoia garbiagoa erabiltzen du, baina beti mantentzen da ulerterreza den maila herrikoi baten. Bere obrarik azpimarragarriena: Jesusen Amore-Nequeei dagozten cembait otoitc-gai (Jesusen nekaldiari buruz eginiko otoitz gaiak).

Juan Antonio Mogel (1745-1788). Eibarren jaioa, bere aita osagilea izan zen. Apaiz ordenatua, Xemeinera (Markina - Bizkaia) bidalia izan zen, bertan bere heriotzara arte biziz. Mogel-ek, beste garaikide batzuek bezala, hizkuntzagatik interes bizia erakusten du. Euskararen ahalmenak erakusteko, latindar autore hoberenetarikoen harengak eta otoitz finak itzuli zituen. Baina bere lanik garrantzitsuena, zalantzarik gabe, Peru Abarca dugu. Obra hau, Peru Abarca, herri jakintzaz beteriko eta euskara trebeki menperatzen duen baserritarra eta Maisu Juan, bizargin pikaroagoa baina bere ama-hizkuntzan berbetan Peru bezain abileziarik ez daukanaren arteko solasaldietaz aritzen da. Mogel-ek bizkaiera, inolako ardura garbizalerik gabe erabiltzen du. Peru Abarkak, noski, euskarak bereganatu gabeko erdarakadak gaitzesten ditu, baina era berean "Basarteko unibertsitatean" bereganatutakoak lotsatu gabe erabiliz.

Sarako (Lapurdi) Joannes Etxeberri, osagilea izan zen Beran (Nafarroa), Hondarribin (Gipuzkoa) eta Azpeitin (Gipuzkoa) biziz bere heriotzara arte. Escuararen hatsapenac eta Diccionario cuatrilingüe idazteaz beste, Escual Herri eta Escualdun guztiei escuarazco hatsapenac latin icasteco ere idatzi zuen.

Jose Maria Iparragirre Balerdi Urretxun (Gipuzkoa) jaio zen 1820. urteko udarako egun baten. Gure herriak pairatu izan zituen gizarte eta politika alorreko eraldatzeak kontutan hartuz, bere 61 urteak Euskal Herriak bizi izan duen aldirik garrantzitsuenetariko baten zehar eman ziren. Eraldaketa hauek, Aintzinako Erregimenaren krisialdiarekin hasten dira, Guda Karlistari hasiera emanez, eta Euskal Herriko lehengoko industrializazioarekin amaitzen dira. Industrializazioa, hirugarren eta azken gatazka dinastikoarekin hasten da, gatazka honek azkenean, 1876. urtean, foru abolizioa ekarraraziko du. Arteari dagokionez Iparragirreren bizitza Erromantizismoaren arrakasta unetan ematen da, mugimedu bat, eragingarria eta emankorra bezain labainkorra edozein definizio emateko orduan. Bere garaikide zen Charles Baudelaire-ek "Sentitzeko modu bat" deitu zion, sentitzeko modu bat gizabanakoaren errealizazio pertsonala eta baita ere askatasun kolektiboa lortzeko irrika irmoa bezala azaltzen dena. Gizabanakoak bere herria berezko izpirituduna kontsideratzen du, honekin bat eginda sentituz. Askatasun grina. Gehiago sentimendua, pentsamendua baino. Bizitzan ezinbestekoa bera aurkitu beharra. Existentzi motorea eta gehiago sortze arnasa, gauza zehatza lortzeko anbizioa baino. Bizitza ulertzeko era honek, Jose Maria Iparragirreren jarduera zeharkatzen du, bere handitasunak eta baita ere bere miseriak azaltzen dituelarik. Bertsolari zaharrean Euskal Herriko Erromantizismo artistikoaren pertsonairik azpimarragarriena dugu eta bere Guernicaco Arbola ereserkia, Foruen eta mendeetan zehar beren ikurra izan den arbolaren inguruan sorraraziriko euskaldunon nortasun adierazpenaren adierazle maximo bezala aurkezten zaigu. Ñabardura guztiak kontutan izanda, Iparragirrek gure artean, Adam Mickiewicz-ek Polonian edo Alessandro Manzoni-k Italian betetako paper berea egin zuen. Baina nazio olerkigile hauek ez bezala, Urretxukoak errima ez ezik musika ere landu zuen, diziplina bat, Erromantizisismo garaian, biziki garrantzia irabazi zuena, erarik aproposenetariko bezala estetika espresibista berri hau plasmatzeko.

Jean Martin Hiribarren (1810-1866) Askain-en (Lapurdi) jaio zen, Euscaldunac (vascos) olerkiaren egile. Hiribarren ez da asmaketa historikoen lagun, euskaldunon izpiritu ahaleginaren pobretasunaz ohartzen da eta hau solbentatzeko zerbait egin beharraren berri ematen digu. Herri orok gidariak aurkitu behar ditu herritarron artean. Pentsamolde honi jarraituz, honako hitz hauek esaten dizkigu:

Euscaldun gucia da egun gombidatcen

has dadin içpirituç cerbeiten moldatcen
Iaquin deçaten arren gure ondocoec
nolaco gaiac çuçten hequin arbasoec

 

Vicenta Mogel (1782-1854), emakume den lehen idazle euskalduna dugu. Idazleak zituen familia baten barnean jaioa (Juan Antonio eta Juan Jose), bere egonaldia Azpeitin (Gipuzkoa) bere euskara gipuzkeratzen du. Bere Ipui onac, era erraxan daude idatziak baina arretaz eginak. Emakumearen sarrera euskal literaturan, ate haunditik egiten da.

Txomin Agirre (1864-1920) Ondarroako abadea (Bizkaia), Kresala eta Garoa elaberrien egile, zeintzuetan arrantzaleen (Kresala) eta nekazarien (Garoa) ohiturak deskribatzen diren.

Resurreccion Maria Azkue (1864-1951) obra erraldoi bati gailurra eman zion ia sinestezina begi aurrean ez bagenu. Apaiza, Lekeitioko semea (Bizkaia), abadetza lanik ez zuenez egin, bere bizitza guztian zehar, euskara eta musika arlotan arituko zen. Musikazale amorratua izateak, kultura herrikoia gehiago ulertzeko balio izan zion. Kanta zahar asko bildu zituen, berari esker gaur egunera arte kontserbatu direnak. Azkueren obra, gaur egun ere, balioduna izaten jarraitzen du. Bere Hiztegi Hirukoitza (Euskara-Gaztelania-Frantsesa) kontsulta liburu legez balio zaigu. Euskalerriren Jakintza, euskal herriaren olerki, kondaira, abestien eta abarren bilduma, gaur sekulako balioa duen altxorra dugu. Baita ere Euskal Morfologia argitaratu zuen non euskal atzizkia eta perpausaren zatiak aztertzen dituen.

XX. mendeko literaturan bi joera ezberdin aurki ditzakegu: herrikoia eta landua. Lehengoaren sekulako ordezkaria, Mañariako bizkaitar bat dugu: Evaristo Bustintza, Kirikiño ezizenez gehiago dazaguguna. Bere Abarrak lanean, inolako asmakizunik gabe, bere herriko euskara erabiltzen du, bazter batean utzita "hurrengoko mendeko euskaldunena", hala deitzen baitzuen berak, bere garaiko puristek erabilitako euskarari. Kirikiñok euskaldunen bizitza hitz lauz deskribatzen du. Herritarrek, hau eskertu zuten bere liburuak irakurriz.

Bizkaitarra da baita ere Esteban Urkiaga olerkigilea, Lauaxeta (1905-1937), Laukinizen (Bizkaia) jaioa baina Mungian (Bizkaian) finkatua, guda zibilean Gasteizen fusilatua izan zen. Lauaxetak ez dauka bere garaikide izan zen Lizardiren euskararen domeinua, ezta ere, beharbada, Lizardik zuen begirada lasaia bere inguruan dagoen naturari begiratzean. Lauaxetak, aldiz, bere barneari begiratzen dio. Batzuetan, Lorcaren eragin argia dakusagu:

 

Zidarrezko bost sastakai nork jasan daikez aldian?

 

Euskal olerkigintzaren gailurra Jose Mari Agirre Egañaren (Xabier Lizardi) lana dugu. Zarautzen (Gipuzkoa) 1986.an jaioa. Nahiz eta bere haurtzaroa bertan igaro, ia bere bizitza guztia Tolosan (Gipuzkoa) eman zuen. Bere aita Zarautza bidali eta Lizardi eta bere familia bertara joan ziren, gutxi gora-behera hamar urte zuela. Herri horretako eskolapioen eskolan bere batxilergo ikasketak amaitu zituen. 1913.an, hamazazpi urte zuenean, bere aita hil zen, hau dela eta, sei anaien nagusia izanik, lan egiten hasi behar izan zuen. Baina, hala ere, haurtzarotik abokatu ikasketak egiteko zuen ametsa, ez zuen alde batera utzi, eta Madrileko Unibertsitate Zentralean, Zuzentza ikasketak egin zituen, 1917.an titulua eskuratuz. Bere lehen lana Tolasako Bankoan laguntzaile bezala lortu zuen, baina 1923.an Perot-en, Tolosako enpresa baten, gerente bezala lan egiteko proposatu zioten, bere heriotzara arte sare metalikoen enpresa honetan lan eginez. 1923. urtean lan honek eskaintzen zion segurtasunari esker, Zarautzi egindako bisitetan ezagututako Pakita Izagirrekin ezkontzen da. Lau seme-alaba izan zituen. Gazte hil zen, 1933.an, garai haietan sendaezina zen gaixotasun batekin.

1923 Primo de Riveraren diktadurak, Euskal Herrian sortzen ari zen mugimendu abertzalea ixilarazi zuen, baina 1927.an, "dictablanda" (diktadura biguna) deitu izan zen garaian, abertzale proiektua bizitu zen, honen adierazle, urte horretan Arrasaten (Gipuzkoa) sorturiko Euskaltzaleak elkartea. Garai honetan Jose Mari Agirrek, Xabier Lizardi ezizena erabiltzen hasten da, izen honekin bere lanak ezagutaraziz. Bere lidergoak garrantzi haundia izan zuen Euskaltzale elkartearen sorkuntza lanetan. 1928 - 1930. urte bitartean bere presidentea izan zen eta garai honetako elkarte honen ekintzak zuzendu zituen: Euskal Egunkaria, Kirikiño Saria, Aur Egunak, Ikastolak, Errenteriako Olerti Eguna, ...

Bere kultur ekintzez beste, politika alorreko kontutan ere sartuta egon zen, 1932.ko lehengo Aberri Eguna eta Lizarrako Estatutu garaian, EAJ-ko Gipuzko Buru Batzarreko idazkaria izanez. Lizardik literaturaren eremu ezberdinak jorratu zituen: olerkigintza, antzerkigintza eta kazetaritza. Baina hauetatik ospe gehien ekarriko ziona, zalantzarik gabe, olerkigintza izan zen, zeren kritikari guztiek aipatzen dute aho batez bere olerkigile lana euskal lirika modernoaren gailurra dela.

Olerkige lan honetatik hoberena Biotz-begietan (1932) dago bilduta, eta bere heriotzatik geroztik, Euskaltzaleak elkarteak Umezurtz Olerkiak argitaratu zuen, non aurreko liburua argitaratu eta gero, idatzi zituen olerkiak biltzen ziren.

Lizardiren olerkiek izatea, bizitza eta heriotza, aberria, euskara eta euskal tradizioa dute gai bezala. Estiluari dagokionez, trinkoa eta dotorea den azalpena du ezaugarri, bere garaikideen artean bere modernitateak eta originaltasunak bereizten duelarik. Bere antzerkigile lanak hiru obra utzi zigun: Laño ta izar, haur ipuin baten antzezpen poetikoa dena. Bigarrena, Bi aizpak, frantses komedia baten moldaketa. Hirugarrena, Ezkondu ezin zitekeen mutilla , komedia kostunbrista, non bere bizitzaren anekdotetan oinarrituz, gizarte tradizioak kritikatzen dituen. Kazetaria izan zen, eta Kazetaritza generoak eman zion ospea Lizardiri, bere kazetari artikulu ugariek, kultura, literatura eta politika alorretan, Lizardik bere bizitzan aurrera eramandako ekintzen adibide zuzenak ditugu. 1927. eta 1933. urte bitartean, Lizardik idatziriko ehun baino gehiago artikuluekin, Euskaltzale elkarteak bilduma bat egin zuen, 1934.an argitaratu zena Itz-Lauz izenarekin. Liburu honi eta orain dela gutxi argitaratutako bilketa osoari esker, Lizardik euskaraz eta gaztelaniaz idatziriko artikuluen tematika zabala ezagut dezakegu: euskal egunkaria, ikastolak, kultura eta euskal literatura, eztabaidak eta literatur kritikak. Azpimarragarriak dira, bere kazetari lanen dotoretasuna, zuzentasuna eta ironiadun estilua. Lizardiren prosan ongi zehazturiko erregistroak hauteman ditzakegu. Bere azaltzeko era bere nahietara doitu ahal zezakeen, batzuetan bere prosa kultua, dotorea eta landua da, beste batzuetan, aldiz, hitz lauduna, ulerterreza den eguneroko mintzairan egina, zuzena eta kementsua.

Bernardo Atxaga, bere benetako izena Jose Irazu Garmendia da, Asteasun (Gipuzkoa) 1951.ko Uztailak 27an jaioa. Bartzelonako Unibertsitatetik Zientzia Ekonomikoetan eta Filosofia eta Hizkietan lizentziatua. Euskaraz idatziriko bere lehen lanak, Bernardo Atxaga ezizenpean sinatzen ditu. Olerki, ipuin eta elaberrien, orobat, haurrentzako hogeina liburuen egile dugu. 1983.an bere Sugeak begiratzen dionean liburuari esker "Xabier Lizardi" saria irabazten du. 1989. urtean, Bernardo Atxagak espainiar Nazio Literatur Saria irabazten du, hamar mitzairetara baino gehiagora itzulitako bere Obabakoak lanari esker.

 


 


 
 

Recreate + Educate = Perpetuate


naBASQUE.org is the website of the North American Basque Organizations, Inc. (N.A.B.O.) a federation of organizations for the promotion of Basque culture. Helping to make this website possible is the Basque Autonomous Government of Euskadi.  Please send inquiries to info@naBASQUE.org  For links to all our pages on this website click on SITEMAP