Hemen zaude: Hasiera Baliabideak Orozko Euskal Jatetxea Sparks Nevada Estatu Batuak (AEB)

Orozko Euskal Jatetxea Sparks Nevada Estatu Batuak (AEB)

Dokumentu Akzioak

Orozko Basque Restaurant at John Ascuaga's Nugget

Kalea
1100 Nugget Ave
Herria
Sparks
Herri kodea
89431
Estatua/Probintzia
Nevada
Country
Estatu Batuak (AEB)
Telefonoa
1 (800) 648-1177 / 1 (775) 356-3300 (ext. 4232)
E-posta
http://www.janugget.com/contact/email/restaurant/56
Weba
http://www.janugget.com/restaurants/orozko.cfm
Testua
Idahoko Notus herriska tipi-tipian jaiotako John Ascuaga kasinonagusiak bere aitaren sorterriari eginiko keinu edo omenalditxoa da jatetxe hau, izenari dagokionez bederen. Izenaz eta apaingarri gisa dauzkan Orozko bertako, Donibane Garaziko eta Euskal Herriko beste zenbait argazki handi eta tipiez aparte jatetxeak ez du biltzen bestelako euskal ezaugarri nabarmenik. Janaria gehienbat espainiar/mediterraneo aldeko estilokoa eskaintzen du, nahiz eta oilaskoa eta beste plateren bat ere 'Basque' erara agertzen duen menuak. Kasinoaren barnean dagoen Orozko jatetxe honek badu ondoan Orozko kafetegia izenekoa eta bertan atxeman daiteke hemen 'Basque bread' (euskal ogia) deitzen dutena, bertako labean artzain euskaldunen tradizioa segituz egina. Artzainak aipatu ditugula, Renoko Euskal Artzainaren monumentua Basterretxeari egitea enkargatu zitzaiolarik (Society of Basque Studies in America-ren ekimena, 1989an inauguratu zen), John Ascuagak hasiera-hasieratik egin zion aurre "artzain baten figura argi eta garbi agertuko ez zuen" edozein proiekturi. Beraz Basterretxeak egingo zuela erabaki zenean, Ascuagak parte hartzeari errefusatu eta bere monumentu propioa eraiki zuen bere kasino ondoan, Orozko jatetxearen kanpoko aldean. Jatetxera hurbiltzen bazara, galde ezazu estatua honi buruz. Euskaldun askok ez dakite bertan dagoenik eta, bistan denez, inongo abstrakziorik gabe, identifikazio arazorik ez duen artzain bat irudikatzen du, bere xehetasun guztiekin, txakurra barne.
John Ascuaga, "Nugget" bere kasinoaren eraikinaren barnean kokatu duen "Orozko" jatetxearen marrazkia eskuetan duela (argazkia EuskalKultura.com)

John Ascuaga, "Nugget" bere kasinoaren eraikinaren barnean kokatu duen "Orozko" jatetxearen marrazkia eskuetan duela (argazkia EuskalKultura.com)